256. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SUNBILLA

Garbiketako langileen lanpostu bat, euskaraz jakin beharrekoa, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratudunen araubidean kontratatzea

2025eko abenduaren 9ko Alkatetzaren 11. Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi da:

1.–Lourdes Galarregui Indaburu izendatzea Sunbillako Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun langile finko, garbitzaileen lanpostua, eta plantilla organikoan 3. zenbakia duen lanpostua esleitzea. Lanpostu hori E mailakoa da, lanaldi osoa du eta Sunbillako Udalean du destinoa.

2.–Izendatutako izangaiak 2026ko urtarrilaren 7an hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Horretarako, dagokion lan-kontratu finkoa formalizatuko da, edo, hala badagokio, egungo kontratuaren datuak aldatuko dira, 2026ko urtarrilaren 7tik aurrera.

Data horretan, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaren jabetza ez badu hartzen, aipatutako lanpostura igotzeko eskubide guztiak galduko ditu.

3.–Izendapen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Sunbillako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan.

4.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta lan-aholkulariari.

5.–Horren berri ematea Udalbatzaren Plenoari, egiten duen hurrengo ohiko bilkuran.

Euskararen ezagutza duten garbitzaileen plaza bat lan-legepeko oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia 2025eko irailaren 9ko 179 zenbakiko NAOn argitaratu zen.

Aipatutako ebazpenaren aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian txandan dagokionari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Sunbillan, 2025eko abenduaren 9an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L2516141