2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AZKOIEN
Deialdia, agente lehenaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena
Deialdia argitara eman zen 2025eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 12an.
Kalifikazio-epaimahaiak eginiko proposamenari jarraikiz, Azkoiengo Udalak, 2025eko abenduaren 19ko 2025-1054 Dekretuaren bidez, erabaki zuen Israel Fuertes Martínez izendatzea. Izendatutako izangaiak 2025eko abenduaren 29an jabetu beharko du lanpostuaz.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Azkoienen, 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2516820