256. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion lanpostuak. Erreprografiako mandatariaren izendapen osagarria

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko abenduaren 10ean egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Amaitu da aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuari dagozkion erreprografiako mandatariaren 2 plaza sartzeko prozedura bitartez eta salbuespeneko merezimendu-lehiaketaren sistema bidez betetzeko hautapen-prozesua. Hala, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera, eta bat etorrita Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean erabaki bidez onetsitako deialdiarekin -2022ko 254. NAOn argitaratua, abenduaren 19koan-, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko azaroaren 4ko erabaki bidez [JOB 04-NOV-24 (6/RH) erabakia], deialdian puntuaziorik handienak lortu zituzten izangaiak izendatzea erabaki zuen, eta 2024ko azaroaren 25a ezarri zuen izendatutakoek plaza jabetzan hartzeko data gisa.

Gerora, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko irailaren 2ko erabaki bidez, Nafarroako Administrazio Auzitegiak emandako 24/2025, 27/2025 eta 295/2025 zenbakidun ebazpenen berri izan zuen, eta ebazpen horiek betearazi zituen. Hori horrela, prozedura 2023ko urriaren 25era atzera egitea erabaki zuen, kalifikazio-epaimahaiak merezimendu-lehiaketaren behin betiko emaitzak onetsi zituen datara, orduko behin betiko emaitzak baliozkotzat jo baitziren [JOB 02-SEP-25 (13/RH) erabakia].

Behin betekizunak egiaztatzeko eta plaza hutsak hautatzeko izapideak eginda, eta deitutako izangaiek eskatu zaien dokumentazioa epe barruan aurkeztu ondoren, Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko azaroaren 10ean hartutako [JOB 10-NOV-25 (17/RH)] Erabakiaren bidez Iruñeko Udalaren zerbitzura aritzeko funtzionario izendatu zituen -erreprografiako mandatariaren lanpostuan aritzeko- Consuelo Toni García eta Miren Arantzazu Osinaga Olave, eta indarrik gabe utzi zuen 2024ko azaroaren 4ko [JOB 04-NOV-24 (6/RH)] Erabakia, zeinaren bidez funtzionario izendatu baitziren -erreprografiako mandatariaren lanpostuan aritzeko- José Javier Moreno Macuso eta Xabier Sobrino Larumbe.

2025eko azaroaren 28an aurkeztutako eskabidearen bidez, Consuelo Toni Garcíak borondatezko eszedentzia eskatu zuen 1-400201-3 plazan, plaza jabetzan noiz hartu eta hortik aitzina, eta eman egin zaio. Beraz, plaza hori betetzeko, egokia da izendapen osagarri bat egitea deialdian puntuaziorik altuena lortu zuen hurrengo pertsonaren alde.

Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera,

ERABAKITZEN DA:

1. Iruñeko Udalaren zerbitzura aritzeko funtzionario izendatzea -erreprografiako mandatariaren lanpostuan aritzeko- José Javier Moreno Macuso, eta 1-400201-3 plaza esleitzea.

2. Ezartzea izendatutako izangaiak 2025eko abenduaren 29an hartu beharko duela plazaren jabetza.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

4. Izendapena Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenak betearazteko eman baita, kalterik egin gabe interesdunek aipatu Auzitegian sustatzen ahal dituzten jarduketei, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2025eko abenduaren 10ean.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2516186