2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ITURMENDI
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean betetzeko. Izendapena
Alkatetzaren 2025eko ekainaren 16ko 3 zenbakiko Ebazpenaren bidez (2025eko uztailaren 3ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 132 zk.), Iturmendiko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatuarren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onartu zen.
2025eko irailaren 8ko 50 zenbakiko Ebazpenaren bidez, Iturmendiko alkateak deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda onartu zuen. Ebazpen hori 2025eko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 18an.
Azkenik, epaimahai kalifikatzaileak izendapen-proposamen bat egin zuen, deialdian eskatzen diren baldintzak bete eta gainditu duten izangaien artean, puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren alde. Proposamen hori 2025eko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14an.
Eskatutako dokumentazioa epe barruan aurkeztuta eta proposatutako izangaiak eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatuta, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Ondorioz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluarekin bat etorriz, EBATZI DUT:
1. Mikel Arenas Uriarte izendatzea Iturmendiko Udalaren zerbitzuko funtzionario, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua betetzeko. Udal honetako 2025eko plantilla organikoan identifikatutako plaza esleituko zaio, 2025eko abenduaren 9tik aurrerako ondorioekin.
2. Izendatutako izangaia lanpostuaz jabetu beharko dela zehaztea, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, kontuan hartuta argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berak izango dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez bada, Iturmendiko Udaleko funtzionario izateko dituen eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau udaleko lan-aholkularitzari helaraztea eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen aurka honako errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
b) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo hilaren barruan.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.
Iturmendin, 2025eko azaroaren 24an.–Alkatea, Kai Galartza Cervera.
Iragarkiaren kodea: L2515372