2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CINTRUÉNIGO
Udaltzain-agente lehena izendatzea
Cintruenigoko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko abenduaren 18an egin bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko uztailaren 4an egin bilkuran, erabaki zuen deialdi bat eta haren oinarriak onestea, mailaz igotzeko lehiaketa bidez udaltzain-agente lehenaren lanpostu bat bete dadin (A07 zenbakia du indarreko plantilla organikoan), Cintruenigoko Udalaren zerbitzuan aritzeko. Deialdia 2024ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 1ean.
Alkatearen 2024ko irailaren 19ko 2024-0342 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, zehaztu zen oposizioko lehen proba non, noiz eta zein ordutan eginen zen, izangaiak hartara deituta. Ebazpen hori 2024ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3an.
Hautaprobak bukatuta, 2025eko ekainaren 13an emandako Alkatetzaren 2025-0229 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxiki zitzaion Cintruenigoko Udaltzaingoko udaltzain-agente lehenaren lanpostua eskuratzeko izangaia, deialdian aurreikusitako trebakuntza ikastaroa egiteko.
2025eko abenduaren 16an emandako Alkatetzaren 2025-0395 Ebazpenaren bidez, bukaera eman zitzaion Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari egindako atxikipenari.
Deialdiaren oinarrietan aurreikusitako trebakuntza ikastaroa bukatuta, 196/2025 Ebazpena helarazi zitzaion toki-erakundeari, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariak abenduaren 15ean emana, zeinaren bidez onetsi baitziren "Nafarroako poliziako Agente Lehenera mailaz igotzea (2025)" ikastaroaren azken kalifikazioak, bai eta V. eranskina ere, non toki-erakunde honek atxikitako izangaia "gai" kalifikazioarekin ageri baita.
Orobat, epaimahaiak izangai hori 32 zenbakidun udaltzain izendatzeko proposamena egin du.
Udaleko kontu-hartzailetzaren fiskalizazioa eskatu zen, eta hark txostena eman zuen 2025eko abenduaren 16an. Hartan, espedientearen aldeko fiskalizazioa egin zuen, eta baieztatu zuen kreditu egokia eta nahikoa dagoela plaza hori izapidetzeak dakartzan betebeharrak finantzatzeko, eta gastua horren arabera fiskalizatu.
Deialdiaren 10.1 oinarrian xedatutakoari jarraikiz, bidezkoa da hautapen-prozesua gainditu duen izangaiaren izendapena egitea; hala, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.
Deialdiaren 10.2 oinarrian ezarritakoarekin bat, eta eraginkortasun administratiboagatik komeni baita, bidezkoa da lanpostuaz jabetzeko egun finko bat ezartzea.
Horrenbestez, eta esleituriko eskudantziak erabiliz,
ERABAKITZEN DU:
1. Cintruenigoko Udaltzaingoko agente-lehen izendatzea Cintruenigoko (Nafarroa) Udaltzaingoko 23. lanbide-zenbakia duen izangaia, deialdira aurkeztu den bakarra, gainditu egin duelako oposizioaldia, eta "gai" kalifikazioa lortu duelako trebakuntza ikastaroan. Plantillan A07 zenbakia duen plaza hutsa esleitu zaio, funtzionario araubidekoa.
2. Izendatutako izangaiari jakinaraztea kargua 2025eko abenduaren 22an hartu beharko duela, 8:00etan, eta ohartaraztea hala egiten ez badu mailaz igotzeko eskubidea galduko duela, behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezean.
3. Erabaki hau jakinaraztea interesdunari, Udaleko Langileriaren Alorrari eta kontu-hartzailetzari, behar diren ondorioak sor ditzan.
4. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, bai eta toki erakundearen atarian dagoen deialdiaren web-fitxan ere.
5. Erabaki honen aurka errekurtso hauek aurkez daitezke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Cintruenigon, 2025eko abenduaren 18an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2516780