2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CINTRUÉNIGO
Deialdia, peoi espezialista (atezaina) izateko lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko. Izendapena
Cintruenigoko Gobernu Batzarrak, 2025eko abenduaren 15ean egin bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko abuztuaren 4an, erabaki zuen deialdi bat eta haren oinarriak onestea, Cintruenigoko Udalaren zerbitzuko peoi espezialistaren (atezaina) lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko. Deialdia 2025eko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 28an.
Alkatetzak 2025eko irailaren 29an emandako 2025-0314 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu ziren izangaien zerrenda onetsi zen, zehaztu zen non, noiz eta zein ordutan izanen zen lehen proba, eta izangaiei hartara agertzeko deia egin zitzaien. Ebazpen hori argitara eman zen erakundearen atarian deialdiari dagokion web-fitxan eta Udalaren iragarki-taulan.
Hautaprobak bukatuta eta aurkeztutako izangai bakarraren merezimenduak baloratu ondoan, kalifikazio-epaimahaiak honako izangai hau izendatzeko proposamena egin du: Alex Garcés Diago.
Proposamen hori argitara eman zen erakundearen atarian deialdiari dagokion web-fitxan eta Udalaren iragarki-taulan, "Akta-Azken kalifikazioa" izeneko aktan.
Udaleko Kontu-hartzailetzaren fiskalizazioa eskatu zen, eta hark txostena eman zuen 2025eko abenduaren 5ean. Hartan, espedientearen aldeko fiskalizazioa egin zuen, eta baieztatu zuen kreditu egokia eta nahikoa dagoela plaza hori betetzeak dakartzan betebeharrak finantzatzeko, eta gastua horren arabera fiskalizatu.
Deialdiaren 12.1 oinarrian xedatutakoari jarraikiz, bidezkoa da izendapena egitea, pertsona hori kontratatzea, toki-erakunde honetako langile lan-kontratudun finko gisa, peoi espezialistaren (atezaina) lanpostuan aritu dadin, eta dagokion plaza hutsa esleitzea; hala, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.
Deialdiaren 12.2 oinarrian ezarritakoarekin bat, eta eraginkortasun administratiboagatik komeni baita, bidezkoa da lanpostuaz jabetzeko egun finko bat ezartzea.
Horrenbestez, eta esleituriko eskudantziak erabiliz,
ERABAKITZEN DU:
1. Alex Garcés Diago Cintruenigoko Udaleko langile lan-kontratudun finko izendatzea, peoi espezialistaren (atezaina) lanpostuan aritu dadin, izangai bakarra baita eta hautaprobak gainditu baititu. Plantilla organikoan A73 zenbakia duen plaza hutsa esleitu zaio, lan-araubidekoa.
2. Izendaturiko izangaiari jakinaraztea 2025eko abenduaren 31n sinatu beharko duela kontratua, 08:00etan, eta lanpostuan hasi.
3. Erabaki hau jakinaraztea interesdunari, Udaleko Langileriaren Alorrari eta Kontu-hartzailetzari, behar diren ondorioak sor ditzan.
4. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, deialdiaren 12.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, eta agintzea argitara dadila erakundearen atarian deialdiari dagokion web-fitxan eta iragarki-taulan.
5. Erabaki honen aurka errekurtso hauek aurkez daitezke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Cintruenigon, 2025eko abenduaren 15ean.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2516531