256. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

2025erako lan publikoaren eskaintza

Alkatearen abenduaren 5eko 2953/2025 Ebazpenaren bidez, onetsi da Burlatako Udalaren lan publikoaren eskaintza 2025erako, honako lanpostu hauei dagokiena:

–Arkitektoaren lanpostu bat, 5.0 plaza-zenbakia duena; Hirigintza Alorra; hizkuntza-eskakizuna: %7; araubide juridikoa: funtzionarioa; A maila; sarbidea: oposizio-lehiaketa.

–Elektrikari-ofizialaren lanpostu bat, 5.6 plaza-zenbakia duena; Obra eta Zerbitzuetako Alorra; araubide juridikoa: funtzionarioa; C maila; sarbidea: oposizioa.

–Dinamizatzailearen lanpostu bat, 6.20 plaza-zenbakia duena; Gizarte Zerbitzuen Alorra; hizkuntza-eskakizuna: C1; araubide juridikoa: funtzionarioa; sarbidea: oposizioa.

Aditzera ematen da, bete beharrez arlo honetan indarrean dagoen araudian xedatutakoa. Ohartarazten da ebazpen horren aurka honako hauek jar daitezkeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Burlatako Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Burlatan, 2025eko abenduaren 5ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2516043