256. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOBEITI

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuen hiru lanpostu. Izendapen proposamena

Berriobeitiko Udalean zerbitzu anitzetako enplegatu izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren 7. oinarria betez (deialdia onetsi zen Tokiko Gobernu Batzarraren 2025eko otsailaren 25eko erabaki baten bidez, eta argitara eman zen 2025eko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 20an), oposizioko kalifikazio-epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu du jarraian aipatzen diren txanda irekiko izangaien alde: Javier Romero Ortiz, José Javier Ullate Martínez eta Xabier Urdin Pérez; izan ere, izangai horiek probak gainditu dute, bete beharreko lanpostu kopuruan sartzen dira, eta lanpostuetarako baldintzak betetzen dituzte.

Deialdiaren 7.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian eskatzen diren agiriak Berriobeitiko Udaleko erregistro orokor elektronikoaren bidez aurkezteko.

Berriobeitin, 2025eko abenduaren 12an.–Alkatea, Felix Remirez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2516460