2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ALTSASU
Akats zuzenketa, berdintasun-teknikariaren plaza bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian
2025eko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 13an, deialdi bat argitaratu zen Altsasuko Udalaren zerbitzuko berdintasun-teknikariaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdiaren oinarrietan akats bat dagoela oharturik, honako argibide hauek ematen dira gai-zerrendari buruz:
–Bigarren zatiko (Araudi berariazkoa) 7. gaia.
Honela dioen tokian: "7. gaia. Foru Lege hori garatzeko plana, Nafarroako Gobernuak 2016ko azaroaren 23an onetsia", honako hau esan behar du: "7. gaia. 14/2015 Foru Legea garatzeko plana, Nafarroako Gobernuak 2016ko azaroaren 23an onetsia".
–Bigarren zatiko (Araudi berariazkoa) 26. gaia.
Honela dioen tokian: "26. gaia. Berdintasunaren alorreko udal araudia: Hizkera eta irudi inklusiboa arautzen duen ordenantza eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako udal ordenantza" dioen tokian, honako hau esan behar du: "26. gaia. Altsasuko Udalaren araudia berdintasunaren arloan: Hizkera eta irudi inklusiboa arautzen duen ordenantza eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako udal ordenantza".
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Altsasun, 2025eko abenduaren 11n.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2516421