256. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALTSASU

Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko berdintasuneko teknikariaren plaza bat. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Alkatetzaren 2025eko urriaren 27ko 541 Ebazpenaren bitartez, deialdi baten oinarriak onetsi ziren, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin berdintasuneko teknikariaren plaza bat, Altsasuko Udalaren zerbitzukoa.

Oinarri horiek 2025eko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, azaroaren 13koan.

Eskabideak aurkezteko epea amaituta eta deialdiaren 4.1 oinarrian aurreikusitakoarekin bat, bidezkoa da onestea izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda.

Azaldutakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, honako honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Altsasuko Udalaren zerbitzuko berdintasuneko teknikariaren plaza bat. Hona hemen:

–Onartuak:

AMAIA ABUCIDE AYLAGAS

NEREA ARANA BAZTAN

ITZIAR BARTOLOMÉ ARAMBURUZABALA

AMAIA CUESTA ARBELAITZ

ARIANE ECHEVERRIA SAMPEDRO

MAITE ELIZONDO SAN MARTIN

IÑIGO FERNÁNDEZ DE MARTICORENA RODRÍGUEZ

NAIA IRATI GAMBRA GARCÍA

KATTALIN ANNE GOIKOETXEA LASA

NAGORE HUEGUN IBARBIA

MARIA ÁNGELES MENDIOLA BARANDALLA

ARANTZA ORDOÑEZ MARIA

IXAXI PÉREZ FERNÁNDEZ

AIZAGA ZEBERIO PETRIATI

–Baztertuak:

EIDER MAITANE PÉREZ DE HEREDIA GOÑI

Arrazoia: ez du aurkeztu euskarako C1 mailaren ziurtagiria.

2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

3. Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren web-fitxan.

Altsasun, 2025eko abenduaren 11n.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2516269