256. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Beriaingo ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko irailaren 29an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita hemen ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03438.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2025-3100200103438

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko den ondasuna:

–Lote bakarra:

Azalpena: Beriaingo 2550 finka, lehen Galarko 10527 finka.

IDUFIR: 31012000125874.

Hiri-finka: Hamaika.–Beriaingo jurisdikzioan dagoen etxebizitza (Morea kalea 1, bigarren solairua, N mota, B letra). Atzeko fatxadara ematen du, eta laurogeita hamabi metro eta laurogeita sei dezimetro karratuko azalera eraikia du. Azalera erabilgarria, berriz, laurogei metro eta hogeita hamahiru dezimetro karratukoa da. Honela dago banatuta: atondoa, jangela-egongela, hiru logela, sukaldea eta despentsa, komuna, horma-armairuak eta terraza. Sartu eta eskuinera, C letrako etxebizitza dago; ezkerrera, berriz, 2. zenbakiko etxea eta haren lorategia; atzealdean, Montebajo kaletik bereizten duen lorategia; eta aurrealdean, pasabidea, eskailera-kaxa eta A letrako etxebizitza.–Osagarri gisa, trasteleku bat du ganbaran.–Kuota: Elementu komunetan duen kuota ehuneko zortzi koma hogeita hamaseikoa da. -

Inskripzioa: Jabariaren azken inskripzioa: liburukia: 4593; liburua: 44; orria: 30; inskripzioa: 1, data: 2023-09-19.

Katastrokoa: Beriaingo 5. poligonoa, 115. lurzatia, 1. azpieremua, 9. hiru-unitatea.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002172568MA.

Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalaren oharra: Beriaingo Udalak emandako informazioaren arabera, etxebizitzari erroldan dagokion helbidea, Morea kalea 1, 2. B izan beharrean, Morea kalea 1, 3. B da. Izan ere, beheko solairuan etxebizitzak daude, eta higiezinak beheko solairua eta beste bi solairu ditu; horregatik, enbargatutako etxebizitza hirugarren solairuan dago, beheko solairua lehen solairutzat hartzen bada.

Enbargatutako etxebizitzak trasteleku bat dauka, Jabetza Erregistroan deskribatzen den gisan. Nafarroako Foru Komunitateko Lurralde Aberastasunaren katastroan ez dago haren aipamenik, eta horren gainean kontsulta egin ondoan, jakinarazi zaigu Udalak ez zituela egin lurzati horri dagozkion mantentze-lanak, trastelekuak katastroan ager zitezen, Udalaren eskumena izan arren.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2025eko abenduaren 18an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2516817