Iragarkia
256. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 26a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
112/2025 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen baitzaizkio "Serralta haize-parkea berrindartzea" proiektuari, Cabanillasko eta Tuterako udal mugarteetan, eta haren onura publikoa (1. fasea) zehazki deklaratzen baita. Espedientearen kodea: 1050-5-CE.
1.–Aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena emateko eta zehazki onura publikokotzat deklaratzeko eskaera.
2023ko abenduaren 29an, Nafarroako parke eolikoetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 3., 4. eta 14. artikuluek ezarritakoa aplikatuz, Eólica Cabanillas SLUk eskaera bat aurkeztu zion Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, aldez aurreko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta zehazki onura publikokotzat deklaratzea galdeginez, "Serralta haize-parkea berrindartzeko" proiekturako. Haize-parke hori Cabanillasko eta Tuterako udal-mugarteetan dago.
Gaur egun, instalazio nagusi hauek osatzen dute "Serralta haize-parkea":
–Ecotecnia ECO-44 modeloko 20 haize-sorgailu, 600 kW-eko potentzia unitariokoak eta 44 metroko diametroko errotorea dutenak.
–Nordex N155 modeloko haize-sorgailu bat (S10N), 4,5 MW-eko potentzia unitariokoa eta 155 metroko diametroko errotorea duena.
–"SET Serralta" izeneko transformazio-azpiestazio bat, 66/20 kV-ekoa.
–45 metro-ko altuerako dorre meteorologiko bat.
–20 kV-eko lurpeko sare bat, haize-sorgailuek sortutako energia "SET Serralta" transformazio-azpiestaziora garraiatzen duena.
–66 kV-eko ebakuazio-linea bat, "SET Serralta" transformazio-azpiestaziotik "SET El Berbel" azpiestaziora doana. "SET Serraltatik" 11 zk.-ko euskarrira doan linea "Serralta haize-parkearena" da, eta 11 zk.-ko euskarritik "SET El Berbel" azpiestaziora doana, berriz, harena eta "San Gregorio haize-parkearena", biena.
Haize-parkea indartzeko proiektuak jarduketa hauek hartzen ditu:
–Eraistea 600 kW-eko potentzia unitarioa duten Ecotecnia ECO-44 motako 20 haize-sorgailuak, "SET Serralta" azpiestaziora doazen haien 20 kV-eko ebakuazio-lineak eta gaur egun instalatuta dagoen 45 m-ko altuerako dorre meteorologikoa.
–Instalatzea 7 MW-eko potentzia unitarioa, 163 m-ko errotore-diametroa eta 119 m-ko abatz-altuera duten 2 haize-sorgailu berri (SER–01 eta SER–02), zeinak 2021ean instalatu zen 4,5 MW-eko haize-sorgailuari gehituko baitzaizkio; hala, 18,5 MW-eko potentzia izanen dute guztira. Haize-sorgailuak koordenatu hauetan geldituko dira:
–Serralta haize-parkea berrindartzea. | ||
UTM koordenatuak ETRS89 30 N Eremua (EPSG:25830) | ||
Haize-sorgailua | x | y |
SER-01 | 621009 | 4659325 |
SER-02 | 620745 | 4658972 |
S10N (jada badago) | 621582 | 4659688 |
–Neurketa meteorologikoak egiteko 119 m-ko altuerako dorre bat instalatzea, bere buruari eusten diona eta zimenduetan ainguratua. Dorre horrek zerbitzu emanen die "Serralta haize-parkea berrindartzeko" haize-parkeari eta "San Gregorio haize-parkea berrindartzeko" haize-parkeari.
–"SET Serralta" azpiestazioa berregokitzea, zeina 66/30 kV-eko transformazio-azpiestazio partekatua izatera igaroko baita; hala, transformazio- eta ebakuazio-zerbitzua emanen die ebazpen honen xede den proiektua osatzen duten haize-sorgailuei, baita "San Gregorio haize-parkea berrindartzea" proiektua osatzen dutenei ere.
–Azpiestazioa berregokitu ondotik, 30 kV-eko lurpeko lineetako bi zirkuituk (ez 20 kV-ekoak, gaur egun bezala) jasoko dute haize-sorgailuek sortutako energia eta 66 kV-era aldatuko da, gaur egun bezala. Horregatik, gaur egun instalatuta dagoen 4,5 MW-eko haize-sorgailua ere berregokitzea aurreikusten da proiektuan, "SET Serralta" azpiestaziora ebakua dezan 30 kV-ean.
–"SET Serralta" azpiestaziotik 22 zk.-ko euskarri berrira doan 66 kV-ko ebakuazio-linea lurperatzea, abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretuan xedatutako babes-eremuko fauna hegalariaren gaineko inpaktua minimizatze aldera. 22 zk.-ko euskarria, era berean, airetik eta lurpetik doan beste batekin ordeztuko eta beste kokapen batean jarriko da, araudiaren araberako distantziak (NA-126 errepidera eta bide publikoetara) betetzeko.
2.–Informazio publikoaren eta kontsulten izapidea.
56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak Eólica Cabanillas SLUren eskaera jendaurrean jarri zuen 30 egun balioduneko epean, iragarkia argitara emanda honako hauetan: 2024ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 8koan; 2024ko otsailaren 9ko Diario de Navarra egunkarian eta Cabanillasko eta Tuterako udalen ediktu-taulan; era berean, dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren web-fitxan argitaratu zen. Dokumentazioa eraginpeko udalei ere bidali zitzaien, epe berean jendaurrean jar zezaten.
Alegazio hauek jaso ziren:
–1. alegazioa (zenbait): Angel Bernardo Galindo Serrano.
–2. alegazioa: Ongaiz-Zangozerriko Ekologistak Martxan elkartea.
–3. alegazioa: Landazuria-Erriberako Ekologistak Martxan elkartea.
–4. alegazioa: NASUVINSA.
Horrekin batera, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, kontsulta egin zitzaien honako taula honetan ageri diren erakundeei, eta bertan adierazten diren txostenak jaso ziren:
ERAKUNDEA | TXOSTEN ZK. | DATA |
Cabanillasko Udala | 7 | 2024/03/27 |
Tuterako Udala | ||
Ingurumen Ebaluazioaren Atala | 8 | 2024/04/16 |
Lurralde eta Paisaia Zerbitzua | 9 | 2024/05/20 |
Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala | ||
Ondare Arkitektonikoaren Atala | 2 | 2024/02/20 |
Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia | 5 | 2024/03/20 |
Ingurumen Zuzendaritza Nagusia, Abelbideak | ||
Aire Segurtasuneko Estatuko Agentzia | 1 | 2024/02/12 |
Ebroko Konfederazio Hidrografikoa (CHE) | 6 | 2024/03/22 |
Exolum Corporation SA | ||
I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU | 3 | 2024/02/22 |
Red Eléctrica de España SAU | 4 | 2024/03/19 |
2024ko apirilaren 5ean, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoa betez, aipatutako alegazioak eta txostenak igorri zitzaizkion Eólica Cabanillas SLUri. Jasotako alegazioen eta txostenen edukia eta azterketa ebazpen honen I. eta II. eranskinetan laburbiltzen dira.
3.–Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta hasteko eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena eskuratzeko eskaera.
Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 10. artikuluan ezartzen dena aintzat hartuta, 2024ko uztailaren 19an Eólica Cabanillas SLUk dokumentazioa aurkeztu zuen. Haren bidez, eskatu zuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa hasteko eta lurzoru urbanizaezineko jarduerak eta erabilerak baimentzeko, eta erantzuna eman zien jendaurreko informazioaren eta kontsulten tramiteek iraun zuten bitartean jasotako alegazio eta txostenei.
Hasierako dokumentazioaren arabera, "SET Serraltatik" 11 zk.-ko euskarrira doan 66 kV-eko ebakuazio-linea lurperatzea aurreikusten zen, eta, aurkeztutako dokumentazio berrian, 17 zk.-ko euskarriraino lurperatzea aurreikusten da. Horrez gainera, ingurumen-inpaktuaren azterketa osatu zen, Ingurumen Ebaluazioaren Atalaren nahitaezko txostenean (2. txostena) jasotakoarekin bat etorriz.
Aipatu artikuluan ezarritakoa betez, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak eskaerak igorri zituen Ingurumen Ebaluazioaren Atalera eta Paisaiaren eta Landa Lurzoruaren Atalera.
4.–Ingurumen-inpaktuaren adierazpena eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 165E/2025 Ebazpenaren bidez, aldeko ingurumen-inpaktuaren adierazpena eman zitzaion proiektuari, ebazpenean bertan jasotako neurriak betetzearen baldintzarekin. Horietako baldintza bat zen "SET Serralta" azpiestaziotik 22 zk.-ko euskarrirako airetiko ebakuazio-linea elektrikoa erabat lurperatzea eta hartutako soluzioa barne hartzea behin betiko exekuzio-proiektuan.
Orobat, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren maiatzaren 8ko 214E/2025 Ebazpenaren bidez, lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena eman zitzaion proiektuari. Proiektuak, hain zuzen, baimen horretan ezarritako determinazioak bete beharko ditu.
2025eko urriaren 15ean, erakunde sustatzaileak behin betiko exekuzio-proiektua aurkeztu zuen, zeinean jasotzen baita "SET Serralta" azpiestaziotik 22 zk.-ko euskarrirako airetiko ebakuazio-linea elektrikoa lurperatzea. Halaber, aldaketa jasotzen du, NASUVINSAk adierazitakoa (4. alegazioa) betetzeko.
5.–Aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena emateko eta zehazki onura publikokotzat deklaratzeko proposamena (1. fasea).
Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 5. artikuluak xedatzen duena betez, espedientean Eólica Cabanillas SLUren gaitasun tekniko, ekonomiko eta juridikoaren ziurtagiria dago.
Era berean, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluak ezartzen duenarekin bat, espedientean jasorik dago sarbidea eta konexioa egiteko baimenak eguneratzea.
Onura publikoa zehazki deklaratze hau zenbait ondasun eta eskubidetara mugatu behar da; hain zuzen ere, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144., 145. eta 146. artikuluetan eskatzen dena bete den kasuetara, zerrendatuta baitaude ebazpen honen III. eranskinean (1. fasea). Ukitutako gainerako ondasun eta eskubideen kasuan (2. fasea), egoki den tramitea bete beharko da.
Horregatik guztiagatik, aurkeztu den dokumentazioa ikusi eta espedientearen azterketa teknikoa egin ondotik, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatzen du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatzen du aipatutako instalaziorako Eólica Cabanillas SLUk eskatutako aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea eta zehazki onura publikoa duela (1. fasea) deklaratzea.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea Eólica Cabanillas SLUri 18,5 MW-eko potentzia instalatuko "Serralta haize-parkea berrindartzea" proiekturako; 7 MW-eko bi haize-sorgailu berrik eta jada badagoen 4,5 MW-eko beste batek eta haien transformazio- eta ebakuazio-azpiegiturek osatuko dute, Cabanillasko eta Tuterako udal-mugarteetan. Aurkeztutako proiektua onetsi da eta hogeita hamasei hilabeteko epea eman da exekutatzeko.
2. Eólica Cabanillas SLU enpresari ixteko administrazio-baimena ematea "Serralta Haize Parkea" deritzon instalazioko azpiegitura jakin batzuk eraisteko, aurkeztutako eraiste-planaren arabera.
3. Administrazio-baimen hauek emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.
4. Instalazioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira, eta bat etorri beharko dute honako arau hauetan xedatutakoarekin: Goi-tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (JTO-GTE 01-23) onesten dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua eta Goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (JTO-GTAL 01-09) onesten dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua.
5. Proiektua exekutatu ondotik, eskatzaileak ustiatzeko baimena eskatu beharko du, eta maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritako dokumentazioa aurkeztu.
6. Instalazio hori onura publikokoa zehazki deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin bat; horrenbestez, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze-espedientean. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda (1. fasea) ebazpen honen III. eranskinean dago.
7. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Ingurumen Ebaluazioaren Atalari, Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalari, Zainketa Atalari, Herri-lurren Atalari eta Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalari eta Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari, eta Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
9. Ebazpen hau jakinaraztea Eólica Cabanillas SLUri, Aire Segurtasuneko Estatu Agentziari, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Exolum Corporation SAri, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Sistema de Red Eléctrica de España SAUko Operazioetako eta Sistemaren Garapeneko zuzendaritzei, Angel Bernardo Galindo Serranori, Ongaiz/Zangozerriko Ekologistak Martxan elkarteari, Landazuria-Erriberako Ekologistak Martxan elkarteari, NASUVINSAri eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio-bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente-kodea adierazi beharko da.
10. Ebazpen hau Cabanillasko eta Tuterako udalei jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2025eko abenduaren 2an.–Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.
I. ERANSKINA.–JASOTAKO ALEGAZIOAK
Jarraian, jendaurreko informazioaren izapidean Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jasotako alegazioen laburpena eta azterketa jaso dira.
1. alegazioa.–Angel Bernardo Galindo Serranoren lehen alegazioa.
2024ko martxoaren 18an, Angel Bernardo Galindo Serranok lehen alegazio bat aurkeztu zuen, jarraian laburtzen diren alegazioak jasotzen zituena:
–Lehen alegazioa eta 7.a.–Dioenez, haize-parkearen kokapena eta planeamenduaren arau subsidiarioak urbanistikoki bateraezinak dira eta eragin negatiboak ditu ikusizko inpaktuari dagokionez.
–2., 3., 4., 5., 6., 8. eta 12. alegazioak.–Kezka adierazi du jarduketak inguruko faunan, zaratan, lurzoruan, landare-estalkian, sakanetan... izanen dituen eraginengatik.
–9. alegazioa.–Haize-parkeak azken 28 urtean okupatutako ondasunei buruzkoa da, zeinak inoiz ez baitira desafektatu.
–10. alegazioa.–Adierazi duenez, aurreikusitako jarduketak ez du enplegurik sortzen eta inguruko jarduera ekonomikoa suntsitzen du.
–11. alegazioa.–Azaldu du sustatzailea posizio bentajista batetik abiatzen dela berrindartzeko proiektua ingurumenaren aldetik justifikatzean, alderaketak eginez egungo egoeraren eta proiektua exekutatu ondokoaren artean.
–13. alegazioa.–Aurkeztutako dokumentazioaren zenbait puntutan ikusitako akatsei buruzko bestelako alderdi batzuk aipatu ditu.
–14. alegazioa.–Zalantzan jarri du proiektatutako jarduketaren onura publikoa.
2024ko apirilaren 12an, alegazioak aurkezteko epea iraungia zela, Angel Bernardo Galindo Serranok bigarren alegazio bat aurkeztu zuen, zeinean eskatu baitzuen ez aintzat hartzeko Cabanillasko Udaleko arkitekto aholkulariaren txostena (ebazpen honen 7. txostena), epez kanpo aurkezturiko txostena izateagatik.
Halaber, 2025eko ekainaren 27an, lehen alegazioari buruzko (zehazki, 9. alegazioa) eskaera bat aurkeztu zuen. Azaldu zuenez, erakunde sustatzaileak zehazki onura publikoaren deklarazioa eskatzeko aurkeztutako ondasun eta eskubide ukituen zerrendan jasotzen diren ondasun batzuk Cabanillasko Udalaren jabetzakoak dira eta Eólica Cabanillas enpresak dagoeneko erabiltzen ditu hitzarmenari jarraikiz. Gertaera hori kontuan hartuz, alegatzaileak dio ondasun horiek ezin direla legez onura publikoaren deklarazioan barne hartu, dagoeneko bere esku dituelako eta ez dagoelako desjabetu beharrik. Horrez gainera, eskaera horretan bertan adierazi du alderdi interesduna dela espedientean.
Erantzuna:
Alegazio horiei erantzunez:
–1.-7. alegazioak.–Erakunde sustatzaileak adierazi du alegatzaileak ez duela kontuan hartu lurzoru berean daudela gaur egun funtzionamenduan dauden haize-parkeen instalazioak, zeinek dagoeneko lortu baitzituzten eskatzen ziren baimen eta lizentziak eta, besteak beste, baduela beharrezko den bateragarritasun urbanistikoa. Azpimarratu du, gainera, berrindartze-proiektuak ez dituela aldatzen lurzoru urbanizaezinaren erabileraren alderdi funtsezkoenak eta, azkenik, jarduketari eragiten dioten araugintzako tresnak aipatu ditu eta justifikatu du bete egiten dituela. Edonola ere, lurzoru urbanizaezineko jardueren baimena du jarduketak, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren maiatzaren 8ko 214E/2025 Ebazpenaren bidez emana.
–2., 3., 4., 5., 6., 8. eta 12. alegazioak.–Erakunde sustatzailearen erantzuna izan da alegatzailearen alegazioak ez direla alderdi teknikoetan oinarritzen. Edozein modutan ere, jarduketak ingurumen-inpaktuaren adierazpen aldekoa du, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 165E/2025 Ebazpenaren bidez emana.
–9. alegazioa (barne dela 2025eko ekainaren 27ko eskaeraren erantzuna).–Erakunde sustatzaileak 9. alegazioa baztertu du, jakinarazten baitu bere garaian hitzarmen bat sinatu zela Udalarekin eta hitzarmen hori administrazio-egintza bat dela eta, horrenbestez, alegazioa ez dela hura aurkaratzeko bide egokia. Espedientean alderdi interesdun gisa onartzeari dagokionez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpen honen berri emanen zaio alegatzaileari.
–10., 11. eta 13. alegazioak.–Alegazioak baino gehiago, alegatzailearen adierazpen subjektiboak direla jotzen da.
–14. alegazioa.– Sektore Elektrikoari buruzko Legeak 54. artikuluan adierazten da onura publikokoak direla elektrizitatea sortzeko instalazio elektrikoak, haiek ezartzeko behar diren ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako eta bide zorra ezarri eta erabili ahal izateko.
Azkenik, nabarmentzekoa da, espedientearen tramitazioan, eta jendaurreko informazioaren tramiteaz bestela, Angel Bernardo Galindo Serranok zenbait eskaera aurkeztu dituela Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan, zeinei behar bezala erantzun baitzaie dagoeneko.
2. alegazioa.–"Ongaiz-Zangozerriko Ekologistak Martxan" elkartea.
2024ko martxoaren 21ean, Ongaiz-Zangozerriko Ekologistak Martxan elkarteak alegazio idazkia aurkeztu zuen. Hartan biltzen dira Nafarroako energia egoerari buruzko azterketa orokorra, honelako proiektuen inpaktuaren azalpena eta proposatutako aukerak edo konponbideak: energia gutxiago kontsumitzea, energia-efizientzia, autokontsumoa, erregai fosilen ordez energia berriztagarriak erabiltzea, egungo parkeak potentziaz handitzea eta hibridatzea, Ingurumen Erantzukizunari buruzko Legea aldatzea.
Gainera, alegazioaren puntu batean "Serralta haize-parkea berrindartzea" haize-parkearen inguruneko ingurumen-balioak eta parkearen ingurumen-inpaktua aztertzen ditu, hainbat aldiz azpimarratuz beharrezkoa dela ebakuazio-linea osorik sartzea lurpean, eta beraz, "Nafarroako ingurumen eta gizarte balioentzat kaltegarria" litzatekeela, eta eskatzen du proiektua deuseztatzeko eta "bidean diren mota honetako proiektu guztiak ere geldiarazteko, eta Nafarroan behar dugun eredu energetikoari buruzko gogoeta eta plangintza egokia egiteko prozesu bat abian jartzeko".
Azkenik, espediente honetan interesdun gisa onartzeko eta hari buruz emanen den ebazpenaren berri emateko eskatzen du.
Erantzuna:
Proiektua Nafarroako egoera energetikorako egokia izatea dela eta, proiektuan Sektore elektrikoaren abenduaren 26ko 24/2013 Legeak ezartzen dituen baldintzak eta helburuak betetzen dira, eta bat dator Estatuko sektore elektrikoaren planarekin eta 2030erako Nafarroako Energia Planean sektore horretarako markatutako plangintzarekin.
Gainerako gaiak, ingurumenaren arlokoak, aintzat hartu eta ebaluatu dira ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren esparruan, eta, besteak beste, eskatzen du airetiko ebakuazio-linea elektrikoa lurperatzeko "SET Serralta" azpiestaziotik 22. euskarrira.
Azkenik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, interes ekonomiko eta sozialen ordezkari diren elkarte eta erakundeak interes kolektibo legitimoen titular izanen dira legeak onartzen dituen baldintzetan.
3. alegazioa.–"Landazuria-Erriberako Ekologistak Martxan" elkartea.
2024ko martxoaren 21ean, "Landazuria-Erriberako Ekologistak Martxan" elkarteak alegazio idazki bat aurkeztu zuen, "Ongaiz-Zangozerriko Ekologistak Martxan" elkarteak aurkeztutakoaren testu bera zeukana (2. alegazioa).
Erantzuna:
Ongaiz-Zangozerriko Ekologistak Martxan elkarteari emandako erantzun bera dagokio.
4. alegazioa.–NASUVINSA.
2025eko maiatzaren 29an, NASUVINSAk alegazioa aurkeztu zuen; adierazi zuenez, Cabanillasko poligonotik haize-parkera joateko bidea aintzakotzat hartuz, proiektuan alde batera utzi dira hiri-lurzoru finkatuaren afekzioak eta han egin beharreko kudeaketa. Iruditzen zaio, halaber, zenbait kostu ez direla kontuan hartu, hala nola izapidetu beharreko tresna urbanistikoen kudeaketaren ondoriozkoak eta bide eta espaloi berriak egokitzeko behar diren berrurbanizazio-kostuak.
Erantzuna:
2025eko urriaren 15ean, proiektuaren aldaketa bat aurkeztu zuen, behin betiko parkera joateko bide berri bat aurreikusten zuena. Erakunde kudeatzaileak adierazi du beharrezkoa dela jatorrizko proiektuan proposatutako sarbidea mantentzea eraikuntzak dirauen aldi osoan, aldi baterako, eta, edonola ere, proposatutako sarbide berria erabilgarri izan bitartean; proposatutako sarbide berria behin betikotzat jo du instalazioaren balio-bizitzarako. Proposatutako sarbide berria Cabanillasko industrialdearen kanpoaldetik igarotzen da.
II. ERANSKINA.–JASOTAKO TXOSTENAK
Jarraian, jendaurreko informazioaren izapidean Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan jasotako txostenen laburpena eta azterketa jaso dira.
1. txostena.–Aire Segurtasunaren Estatuko Agentzia.
2024ko otsailaren 12an, Aire Segurtasuneko Estatu Agentziak (AESA) txosten bat aurkeztu zuen, zeinaren bidez adierazi baitzuen zortasun aeronautikoen alorreko oztopoak baimentzeko eskumena baino ez duela.
Erantzuna:
Eolica Cabanillasek erantzun du 2022ko azaroan eskatu ziola baimena AESAri, 2023ko martxoaren 7an erakunde horren baimen baldintzatua jaso zuela, eta dagokion ebazpenaren eguneratze bat izapidetzen ari dela, haize-sorgailuen behin betiko koordenatuekin.
2. txostena.–Ondare Arkitektonikoaren Atala.
2024ko otsailaren 20an Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalak txostena aurkeztu zuen; haren arabera, proiektuak ez dauka ukipenik Ondare Arkeologikoari dagokionez.
3. txostena.–I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.
2024ko otsailaren 22an, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk idazki bat aurkeztu zuen, adierazteko aurkeztutako dokumentazioaren arabera ez duela ikusten bere jabetzako sare elektrikoentzako afekziorik; horrenbestez, dokumentazioan zehaztutako lanak egiteko baimena eman zuen.
4. txostena.–Red Eléctrica de España SAU.
2024ko martxoaren 19an, Red Eléctrica de España SAUk idazki bat aurkeztu zuen, adierazteko ez duela eragozpenik "Serralta berrindartzea" haize-parkeko haize-sorgailuetako bat ere instalatzeari dagokionez, ez dutelako afekziorik eraginen bere jabetzako instalazioetan.
5. txostena.–Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia.
2024ko martxoaren 20an, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzuko Ustiapen Atalak txosten bat aurkeztu zuen, zeinean adierazi baitzuen dokumentazioan afekzio bakar bat ikusi duela: biribilgune itxi bat erabiltzea Tutera eta Tauste lotzen dituen foru-komunitatearen intereseko NA-126 errepideko 6+660 kilometro-puntuan, haize-parkea izanen denean sartzeko. Horregatik, sustatzaileak ez du beharko zerbitzu horren baimenik jarduketa exekutatzeko. Hala ere, interesdunari adierazten zaio parkearen eraikuntza-lanek dirauten artean garraio bereziak biribilgune itxitik dabiltzanean errepidearen elementu funtzionalei (adibidez, uhin biko hesiak, seinaleak eta arekak) eragin behar bazaie, aldez aurretik zerbitzu horren baimena beharko dela.
Erantzuna:
Eólica Cabanillas SLUk erantzun du Road Survey azterketa egin ondotik kasu eginen diola adierazitakoari eta baimena eskatuko duela beharrezkoa izanez gero.
Bestalde, 22. euskarria airetiko eta lurpeko batekin ordezteko premia kontuan hartuz, erakunde sustatzaileak konpromisoa hartu du beste kokapen batean jartzeko, arauetan ezarritako eskakizunak betetzeko NA-126 errepidearekiko distantziari dagokionez.
6. txostena.–Ebroko Konfederazio Hidrografikoa.
2024ko martxoaren 22an, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak txosten bat aurkeztu zuen, zeinean adierazi baitzuen aztertzen ari den eremua Ebro ibaiaren arroan dagoela, Ebro ibaiaren Queiles eta Huecha ibaien arteko zatiari dagokiona, eta proiektuak jabari publiko hidraulikoari eta/edo zaintza-eremuari eragiten diola. Beraz, erakunde horren aldez aurretiko baimena behar da. Lanak egin bitartean kontuan izan beharreko baldintza batzuk jasotzen dira txostenean, eta lanak baimentzeko bete beharreko irizpide tekniko jakin batzuk jasotzen dira eranskin batean.
Erantzuna:
Eólica Cabanillas SLUk erantzun du aldeko txostena eskatuko diola Ebroko Konfederazio Hidrografikoari jabari publiko hidraulikoko eremurako.
7. txostena.–Cabanillasko Udala.
Cabanillasko Udalak 2024ko martxoaren 27an aurkeztu zuen txostenean jasotzen denez, eskatzen diren jarduketak ikusirik, ez dago eragozpen urbanistikorik Serralta haize-parkea berrindartzeko proiektuaren tramitazioan; hala, Udalak bateragarritasun urbanistikoaren txosten aldekoa egin du. Txosten horretan, sustatzaileari eskatzen zaio, besteak beste, xehetasunez definitzeko bide publikoetan zer lan egin beharko diren haize-sorgailuak jarriko diren tokirantz joanen diren ibilgailu astunak ibiltzeko, hala zer eragin izanen duten ebaluatzeko eta beharrezko neurriak definitzeko; adibidez, farolak eta seinaletika desmuntatzea, espaloien tratamendua eta zoladurak eta bide-zoruak indartzea. Horrez gainera, adierazi zaio baliagarria izanen litzatekeela ukitutako gainazal guztiak barne hartzea, akordioetan identifikatu ahal izateko.
Erantzuna:
Eólica Cabanillas SLUk konpromisoa hartu du haize-parkean sartzeko bideetan egin beharreko lanen berri emateko Road Survey azterketa egin ondotik, obraren kronograma bat aurkezteko eta ukitutako gainazal guztiak barne hartzeko ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan.
8. txostena.–Ingurumen Ebaluazioaren Atala.
Ingurumen Ebaluazioaren Atalak txostena aurkeztu zuen 2024ko martxoaren 15ean, zeinean zenbait alderdi jasotzen baitziren.
9. txostena.–Lurralde eta Paisaia Zerbitzua.
Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak txostena aurkeztu zuen 2024ko apirilaren 29an, zeinean zenbait alderdi jasotzen baitziren.
III. ERANSKINA.–UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA (1. FASEA)
Cabanillasko udal-mugartea
TITULARRA | KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK | ||||||
Poligonoa | Lurzatia | Azpilurzatia | Jabari osoko okupazioa (m²) (Trinkotze handiko | Haize-sorgailuaren lurgaineko azalera (haize-sorgailuaren (m²) | Zangaren azalera (m²) | Behin betiko bideen (m²) | Aldi baterako okupatuko den azalera (m²) | |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 183 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 6 | 68 | A | 0,00 | 75,59 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 6 | 67 | A | 0,00 | 75,80 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 6 | 106 | A | 0,00 | 2121,90 | 0,00 | 402,36 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 6 | 108 | C | 0,00 | 736,54 | 0,00 | 21,77 | 523,77 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 6 | 108 | E | 0,00 | 132,57 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 6 | 60 | A | 0,00 | 75,81 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 6 | 113 | A | 0,00 | 415,12 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 6 | 115 | A | 0,00 | 3,84 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 6 | 112 | C | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 6 | 58 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 17,67 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 6 | 59 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 6 | 57 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 6 | 50 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 74,05 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 6 | 132 | B | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 6 | 132 | C | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 6 | 151 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 6 | 118 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 16,63 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 186 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 475,12 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 6 | 119 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 1747,21 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 186 | F | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 28,30 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 6 | 4030 | B | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 57,05 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 6 | 4030 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 2,95 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4001 | C | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 40,43 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 6 | 4030 | D | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 165,45 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4020 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 693,29 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4019 | B | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 62,62 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4023 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 63,41 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4020 | J | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 96,81 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4022 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 296,97 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4021 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 231,82 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4021 | E | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 488,49 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4022 | B | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 273,12 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4022 | C | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 21,86 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4055 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 151,14 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4030 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 501,13 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4020 | I | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 12,89 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4020 | G | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 43,66 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4025 | B | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 6,36 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4026 | C | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 160,11 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4026 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 140,44 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4030 | B | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 740,34 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4035 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 375,41 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4107 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 420,13 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4103 | G | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 129,48 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4107 | C | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 56,73 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4108 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 203,30 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4125 | E | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 314,91 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4125 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 64,26 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4110 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 35,42 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4118 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 70,48 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4119 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 17,09 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 40 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 320,46 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4121 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 201,47 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4120 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 150,48 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4211 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 51,34 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4210 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 330,11 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4214 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 492,48 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4214 | Nahit. | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 306,78 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4219 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 126,55 | 0,00 |
Nafarroako Foru Komunitatea (Altxonbideak) | 7 | 25 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 174,37 | 0,00 |
Nafarroako Foru Komunitatea (Altxonbideak) | 7 | 26 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 760,70 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 2 | 932 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 3,21 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 2 | 920 | B | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 170,37 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 2 | 920 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 208,14 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 2 | 911 | B | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 156,09 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 2 | 911 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 93,10 | 0,00 |
Nafarroako Foru Komunitatea (Altxonbideak) | 7 | 21 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 113,45 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 7 | 4131 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 276,65 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 2 | 476 | B | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 110,69 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 2 | 476 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 11,62 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 2 | 476 | D | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 15,08 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 2 | 475 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 403,60 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 2 | 474 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 70,00 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 2 | 526 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 181,88 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 2 | 589 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,32 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 2 | 588 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 50,12 | 0,00 |
Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 2 | 587 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 46,88 | 0,00 |
NASUVINSA | 2 | 809 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 231,06 | 0,00 |
NASUVINSA | 2 | 810 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 30,52 | 0,00 |
NASUVINSA | 2 | 1218 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 150,49 | 0,00 |
NASUVINSA | 2 | 1098 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 15,13 | 0,00 |
NASUVINSA | 2 | 1141 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 189,59 | 0,00 |
NASUVINSA | 2 | 1099 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 122,21 | 0,00 |
NASUVINSA | 2 | 1232 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 388,65 | 0,00 |
NASUVINSA | 2 | 1228 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 182,61 | 0,00 |
NASUVINSA | 2 | 1223 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 274,30 | 0,00 |
Iragarkiaren kodea: F2516016
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
