1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
619/2025 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, aldatzen duena azaroaren 24ko 601/2025 Ebazpena, Alokairu Poltsarako etxebizitzak eskaintzeagatik 2026an ordainduko diren prezioak finkatzen dituena.
Etxebizitzako zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 601/2025 Ebazpenaren bidez, NASUVINSAk kudeatzen duen Alokairu Poltsarako etxebizitzak eskaintzeagatik 2026an ordainduko diren prezioak onestea ebatzi zen.
Akats material bat zegoela ohartuta, azaroaren 25eko 604/2025 Ebazpenaren bidez zuzenketa egin zen, "Iruñean eta Iruñerrian, Tuteran, Lizarran, Tafallan dauden etxebizitzak" zioen tokian "Tuteran, Lizarran, Tafallan dauden etxebizitzak" esan behar zuelako.
Gaur arte, beren etxebizitza alokairu poltsan sartzen zuten jabeei ordaindu beharreko prezioak modu uniformean ezarri dira. Baina ikusi da komeni dela aplikatu beharreko prezio sistema egokitzea, ez duelako islatzen etxebizitza erabilgarrien parkearen heterogeneotasuna; zenbateko finkoen ereduaren ordez eredu malguagoa ezarriko da, etxebizitza bakoitzaren aldez aurreko balorazio sistema bat gehitzen duena. Horrenbestez, 2025eko azaroaren 24ko 601/2025 Ebazpenean adierazitako prezioak "gehieneko prezioak" izan behar dira, eta ez prezio finkoak.
Horrenbestez, ikusirik Etxebizitza Zerbitzuko zuzendariaren proposamen-txostena, eta erabiliz Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 241/2023 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea Etxebizitzako zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 601/2025 Ebazpena, Alokairu Poltsarako etxebizitzak eskaintzeagatik 2026an ordainduko diren prezioak ezartzen dituena, prezio horiek, aurrerantzean, "gehieneko prezioak" izan daitezen:
2026ko GEHIENEKO PREZIOAK, ALOKAIRU POLTSARAKO ETXEBIZITZAK ESKAINTZEAGATIK | Alokairua, hilabete eta m² bakoitzeko (euroak)
|
Iruñean eta Iruñerrian dauden etxebizitzak |
Etxebizitza | 8,00 |
Garajea (hileko zenbatekoa garaje osoarengatik) | 73,78 |
Trastelekuak eta beste eranskin batzuk | 2,45 |
Tuteran, Lizarran eta Tafallan dauden etxebizitzak |
Etxebizitza | 6,65 |
Garajea (hileko zenbatekoa garaje osoarengatik) | 73,78 |
Trastelekuak eta beste eranskin batzuk | 2,45 |
Nafarroako gainerako udalerrietan dauden etxebizitzak |
Etxebizitza | 6,28 |
Garajea (hileko zenbatekoa garaje osoarengatik) | 73,78 |
Trastelekuak eta beste eranskin batzuk | 2,45 |
2. Ebazpen hau Etxebizitza Zerbitzura eta NASUVINSAra igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita etxebizitzaren arloko argibideak ematen dituen webgunean ere (https://www.navarra.es/eu/etxebizitza), behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko abenduaren 9an.–Etxebizitzako zuzendari nagusia, Elga Molina Roig.
Iragarkiaren kodea: F2516085