1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
1392E/2025 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimendutako gastua aldatzen baita entitate pribatu eta pertsona fisikoei uholde-arriskuaren aurrean egokitzeko, Ebro Resilience Estrategiaren barruan, dirulaguntzak emateko deialdian, Europar Batasunak-NextGenerationEUk finantzaturiko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (2025-2026 urteak). Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 834695.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 19ko 407E/2025 Ebazpenaren bidez deialdi hau onetsi zen: "Entitate pribatu eta pertsona fisikoentzako dirulaguntzak, uholde-arriskuaren aurrean egokitzeko, Ebro Resilience Estrategiaren barruan, Europar Batasunak-NextGenerationEUk finantzaturiko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (2025-2026 urteak)."
Deialdiaren betebeharrei erantzuteko, gastu hau baimendu zen:
AURREKONTUKO PARTIDA | URTEA | ZENBATEKOA (euroak) |
740004-74400-7701-456203 [PEP: E-22-000568-01 ]: SEM Ebro Resilience Egokitzapena. Entitate pribatuentzako dirulaguntzak (1) | 2026 | 306.323,93 |
(1) 2025eko gastu-aurrekontukoa, edo 2026ko gastu-aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidekoa, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago. |
Aurkeztutako eskaerak ebaluatu ondoren, aplikatuz 6.5 oinarri arautzailea, ezartzen duena jarduketa bakoitzerako dirulaguntzaren zenbatekoa izanen dela finantzagarritzat jo den aurrekontuaren %75, BEZik gabe, eta kontuan hartuta laguntza jarduketa bakoitzerako gehieneko laguntza 50.000 eurokoa izanen dela, oinarri arautzaileetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten espediente guztiei erantzuteko behar den zenbatekoa 359.049,68 euro da.
6.6 oinarri arautzailea aplikatuz, dirulaguntza jasotzeko baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiei erantzun ondoren, aurrekontu-kreditu erabilgarria dagoenez, baliatuko da laguntzaren gehieneko zenbatekoa dela-eta erantzun gabe gelditu diren eta puntuazio handiena duten eskaeren bukaerako esleipena handitzeko, betiere dirulaguntzaren gehieneko portzentajeak errespetatuta. Egoera horretan dago 0011-4650-2025-000017 espedientearen eskaera, eta bidezkoa da, beraz, aurrekontu finantzagarriaren %75eko laguntza ematea, dirulaguntza jasotzeko baldintzak betetzen dituzten gainerako eskaerei bezala. Horrek esan nahi du laguntza osoa 383.729,76 eurokoa izanen dela.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 19ko 407E/2025 Ebazpenaren 4. puntuari jarraikiz, 150.000 euroko gehieneko zenbateko gehigarria ezarrita dago kreditu erabilgarria handitzeko. Zenbateko hori dirulaguntzak emateko aplikatzean ez da beste deialdi bat egin beharko, eta aurrekontu-kreditu erabilgarriaren zenbatekoa handituz gauzatuko da. Zenbateko hori erabili ahal izateko, kreditua dagoela adierazi beharko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Foru Legea aplikatzeko erregelamenduaren 58.2 artikuluan adierazten diren egoeraren bat gertatzen delako. Gastu gehigarriaren igoera baimendu eta argitaratzeak ez du berekin ekarriko eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.
Xedapen hori baliatuz, proposatzen da hasierako kreditua (306.323,93 euro) 77.405,83 euro handitzea, osotara 383.729,76 eurokoa izan dadin.
Espedientea Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuak eta Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Atalak aztertu dute.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea honako deialdi honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko aurrekontu-kreditua, oinarri arautzaileetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiei erantzun ahal izateko: "Entitate pribatu eta pertsona fisikoentzako dirulaguntzak, uholde-arriskuaren aurrean egokitzeko, Ebro Resilience Estrategiaren barruan, Europar Batasunak-NextGenerationEUk finantzaturiko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (2025-2026 urteak)". Aurrekontu-kreditua, zehazki, honela aldatuko da:
AURREKONTUKO PARTIDA | EKITALDIA | HASIERAKO ZENBATEKOA (euroak) | GEHIKUNTZA (euroak) | ZENBATEKOA ALDATUA (euroak) |
2025eko gastu-aurrekontua, 740004-74400-7701-456203 [PEP: E-22-000568-01]: SEM Ebro Resilience Egokitzapena. Entitate pribatuentzako dirulaguntzak (1) | 2026 | 306.323,93 | 77.405,83 | 383.729,76 |
(1) 2025eko gastu-aurrekontukoa, edo 2026ko gastu-aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidekoa, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago. |
2. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Klima Aldaketarako Bulegoaren Zerbitzura, departamentuko Ekonomia Aferetarako Bulegora, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Suspertze Planaren Koordinazioaren eta Kontabilitate Nazionalaren Zerbitzura eta GAN-NIK OREKANeko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren Funtsak Koordinatzeko Unitatera.
3. Ebazpen hau eta haren eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea ez duela amaitzen administrazio bidea eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dute eskumena duen jurisdikzio-ordenari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.
Iruñean, 2025eko abenduaren 1ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
Iragarkiaren kodea: F2516074