256. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

122/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 12koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urtarrilaren 7ko 1/2025 Foru Agindua, onesten duena 193 eredua, hots: "Kapital higigarriaren zenbait etekinengatik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako eta, zenbait errentarengatik, sozietateen gaineko zergarako eta establezimendu iraunkorrei dagokien ez-egoiliarren errentaren gaineko zergarako egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena".

Zerga Administrazioak zergen aplikazioan laguntza emateko, ikertzeko eta kontrolatzeko eginkizunak garatzeko lortzen duen zerga informazioaren kalitatea hobetzeko asmoz, egokitzat jotzen da 193 eredua aldatzea, zeina finantza-aktiboekin eta bestelako balore higigarriekin egindako eragiketen urteko aitorpena egiteko erabiltzen baita, zerga informazio hori eguneratzeko.

Horretarako, foru agindu honek aldaketa bat egiten du Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urtarrilaren 7ko 1/2025 Foru Aginduaren eranskinean araututako erregistro-diseinuetan. Agindu horren bidez, 193 eredua onesten da, "Kapital higigarriaren zenbait etekinengatik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako eta, zenbait errentarengatik, sozietateen gaineko zergarako eta establezimendu iraunkorrei dagokien ez-egoiliarren errentaren gaineko zergarako egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena" izenekoa.

Ildo horretan, "ISIN kodea" izeneko eremu berri bat sartzen da 1/2025 Foru Aginduaren eranskinean, 2. erregistro motako (jasotzailearen erregistroa) 193tik 204ra bitarteko idazguneetan (jasotzaileen zerrenda), kode horren bidez jaulkitzailea nahitaez identifikatzeko, Espainiako bigarren mailako merkatu ofizialean negoziatutako baloreetatik datozen dibidenduak direnean.

Ondorioz, eremu hauen erredakzioa egokitzen da: "Kodearen gakoa" (jasotzailearen erregistroa 2. erregistro motako 79 idazgunea), "Jaulkitzailearen kodea" (jasotzailearen erregistroa 2. erregistro motako 80tik 91ra bitarteko idazguneak) eta "Aitortzailearen izaera" (jasotzailearen erregistroa 2. erregistro motako 208 idazgunea); horrez gainera, "Zuriuneak" idazguneak eguneratzen dira, 205etik 207ra bitarteko idazguneetara igarotzen baitira jasotzailearen erregistroa 2. erregistro motan.

Maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 90.5 artikuluak eta urriaren 13ko 114/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduaren 48.6 artikuluak Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari ahalmena ematen diote behar diren aitorpen ereduak ezartzeko errenta mota bakoitzerako, eta aitorpena eta diru-sarrera zer modu eta tokitan egin behar diren ezartzeko.

Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari dagokionez, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen testu bateginaren azken xedapenetako bigarrenak (martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori), gaikuntza ematen dio Ogasuneko ministroari aipatutako zergaren konturako ordainketen aitorpen ereduak onesteko, baita horiek aurkezteko modua, tokia eta epeak ezartzeko ere, eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 30eko 1776/2004 Erregelamenduaren azken xedapen bakarrak Ogasuneko ministroari baimena ematen dio behar diren xedapenak eman ditzan hura aplikatzeko. Ulertu behar da ezen Ogasuneko ministroari egindako gaikuntza horiek Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari eginak direla, oinarritzat harturik, besteak beste, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 28. eta 46. artikuluak.

Foru agindu honen bidez garatzen den erregelamendu-ahalaren erabilera bat dator Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129. artikuluan xedatutako erregulazio onaren printzipioekin. Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2009 Foru Legearen 129. artikuluan ezarritako printzipio hauek betetzen dira: premia eta eraginkortasuna, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna, sinpletasun eta efizientzia, eta irisgarritasuna.

Horrenbestez, eman didaten gaikuntza erabiliz,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra. Aldatu egiten da Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urtarrilaren 7ko 1/2025 Foru Agindua, 193 eredua onesten duena, hots: "Kapital higigarriaren zenbait etekinengatik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako eta, zenbait errentarengatik, sozietateen gaineko zergarako eta establezimendu iraunkorrei dagokien ez-egoiliarren errentaren gaineko zergarako egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena" izenekoa.

Aldaketa hauek egiten dira 1/2025 Foru Aginduaren eranskinean:

Bat.–Aldatu egiten da "KODEAREN GAKOA" eremua, zeina erregistro-diseinuen 2. motako erregistroko (jasotzailearen erregistroa) 79 idazgunean baitago (jasotzaileen zerrenda). Honela idatzita geldituko da:

"IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

79

Zenbakizkoa

KODEAREN GAKOA

Hartutakoaren gakoan "A", "B" edo "D" adierazi denean bakarrik.

Identifikatzen du "JAULKITZAILEAREN KODEA" eremuaren edukia, eta, hala badagokio, baita" ISIN KODEA" ere.

Oro har, 4 gakoa jarriko da, salbu eta baloreek ISIN kodea esleitua ez badute edo jaulkitzaileak IFZa esleitua ez badu.

1.–Jaulkitzailearen kodea IFZa bati dagokio.

2.–Jaulkitzailearen kodea ISIN kode bati dagokio.

3.–Jaulkitzailearen kodea ISIN kodea esleitua ez duten atzerriko balioei dagokie.

4.–Identifikazioa ISIN kodearen bidez (193-204 idazguneak) eta jaulkitzailearen IFZaren bidez (80-91 idazguneak) egiten da".

Bi.–Aldatu egiten da "JAULKITZAILEAREN KODEA" eremua, zeina erregistro-diseinuen 2. motako erregistroko (jasotzailearen erregistroa) 80tik 91ra bitarteko idazguneetan baitago (jasotzaileen zerrenda). Honela idatzita geldituko da:

"IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

80-91

Alfanumerikoa

JAULKITZAILEAREN KODEA

Hartutakoaren gakoan "A", "B" edo "D" adierazi denean bakarrik.

Jaulkitzailea identifikatzeko beteko da eremu hau.

Honako hau adieraziko da:

1) "KODEAREN GAKOA" 79 idazgunean, 1 balioarekin identifikatutako baloreen kasuan, Zerga Administrazioak jaulkitzaileari emandako identifikazio fiskaleko zenbakia.

2) "KODEAREN GAKOA" 79 idazgunean 2 balioarekin identifikatutako baloreen kasuan, eremu hau hutsik utziko da, eta "ISIN KODEA" eremua bete beharko da, 193tik 204ra bitarteko idazguneetan.

3) "KODEAREN GAKOA" 79 idazgunean 4 balioarekin identifikatutako baloreen kasuan, eremu honetan Zerga Administrazioak jaulkitzaileari emandako identifikazio fiskaleko zenbakia adieraziko da. ISIN kodeari dagokion identifikazioa "ISIN KODEA" eremuan beteko da, 193tik 204ra bitarteko idazguneetan.

4) "KODEAREN GAKOA" 79 idazgunean 3 balioarekin identifikatutako baloreen kasuan (IFZrik edo ISIN koderik gabeko finantza-aktiboak eta beste balore higigarri batzuk), "ZXX" gakoa adieraziko da, non "XX" izanen baita herrialde jaulkitzailearen kodea, abenduaren 15eko EHA/3496/2011 Aginduaren II. eranskineko zerrendaren arabera".

Hiru.–"ISIN KODEA" eremua sartzen da 2. erregistro motako (jasotzailearen erregistroa) 193tik 204ra bitarteko idazguneetan (jasotzaileen zerrenda), zeina honela idatziko baita, eta, ondorioz, eguneratu egiten dira "ZURIUNEAK" eremuari dagozkion idazguneak:

"IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

193-204

Alfanumerikoa

ISIN KODEA

"KODEAREN GAKOA" 79 idazgunean 2 edo 4 balioarekin identifikatutako baloreetarako bakarrik.

ISIN kodea adierazi beharko da nahitaez, baldin eta "HARTUTAKOAREN GAKOA" eremua (92 idazgunea) = "A" bada, eta "MERKATU GAKOA" eremua (339 idazgunea) = "A" bada.

Esleitutako ISIN kodea adieraziko da, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren uztailaren 28ko 2/2010 Zirkularraren arabera konfiguratua (zirkular hori baloreei eta kodetu daitezkeen beste finantza-tresna batzuei eta kodetze-prozedurei buruzkoa da).

205-207

-------------------

ZURIUNEAK."

Lau.–Aldatu egiten da "AITORTZAILEAREN IZAERA" eremua, zeina erregistro-diseinuen 2. motako erregistroko (jasotzailearen erregistroa) 208 idazgunean baitago (jasotzaileen zerrenda). Honela idatziko da:

"IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

208

Alfabetikoa

AITORTZAILEAREN IZAERA

"S" jarriko da aitortzailea kategoria hauetako bakar batean ere sartuta ez dagoenean:

a) Espainian helbidea, egoitza edo ordezkaritza duen entitatetzat jotzen den aitortzailea, eredu honen xede den atxikipenari lotutako errentak besteren kontura ordaintzen baditu edo eredu honen xedeko kapital higigarriaren etekinak eta errentak sortzen dituzten baloreetako errenten kobrantzaren kudeatzailea edo gordailuzaina baldin bada.

b) Eredu honen xedeko kapital higigarriaren etekinen eta errenten sorrarazle diren baloreen jaulkitzailetzat jotzen den aitortzailea, baldin eta errenta horiek besteren kontura ordaintzen badira edo titularrek baloreen gordailua egina badute edo aurreko a) letran aipatutako entitateek errenten kobrantza kudeatzen badute.

c) Eredu honen xedeko kapital higigarriaren etekinak edo errentak ordaindu dituen aitortzailea, baldin eta likidazio maiztasuna hamabi hilabetetik gorakoa izateagatik 1999a baino lehenagoko ekitaldietan konturako sarrerak egin badira, eta urteko laburpenari dagokion ekitaldian behin betiko atxikipena egin bada, bai eta abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsitako zergari buruzko Erregelamenduaren bigarren xedapen iragankorraren 2. atalean aipatzen den erregularizazioa ere.

d) Balore negoziagarrien administrazio eta gordailu gastuen kontzeptu gisa diru kopururen bat jaso duen aitortzailea –betiere gastu horiek ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 32.1.a) artikuluan zehaztutakoak badira–, horren ondorioz, eredu honi erantsitako orria bete behar duena gastu horien zerrenda jasotzeko.

Aitortzailea aipatu diren kategoria horietako batean sartuta badago, eremu hori zuri utziko da.

Eremu honetan "S" adierazten bada, jarraian aipatzen diren eremuak honela beteko dira:

–BITARTEKARI BATI EGINDAKO ORDAINKETA (76 idazgunea): zuriunez beteko da.

–KODEAREN GAKOA (79 idazgunea): zeroz beteko da.

–JAULKITZAILEAREN KODEA (80-91 idazguneak): zuriunez beteko da.

–ORDAINKETA (95 idazgunea): zeroz beteko da.

–KODE MOTA (96 idazgunea): zuriunez beteko da.

–BALOREEN KONTUAREN KODEA/MAILEGU ERAGIKETAREN ZK. (97-116 idazguneak): zuriunez beteko da.

–PENALIZAZIOAK (182-192 idazguneak): zeroz beteko da.

–ISIN KODEA (193-204 idazguneak): zuriunez beteko da.

–GASTUEN ZENBATEKOA (195-207 idazguneak): zeroz beteko da.

–MAILEGUAREN HASIERAKO EGUNA (209-216 idazguneak): zeroz beteko da.

–MAILEGUAREN MUGA-EGUNA (217-224 idazguneak): zeroz beteko da.

–KONPENTSAZIOAK (225-236 idazguneak): zeroz beteko da.

–BERMEAK (237-248 idazguneak): zeroz beteko da."

Azken xedapen bakarra.–Indarrean jartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta lehenbiziko aldiz aplikatzen ahalko da 2025eko ekitaldiari dagozkion aitorpen informatiboetan, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkeztu behar direnetan.

Iruñean, 2025eko abenduaren 12an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2516470