256. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

71/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 2koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, Marta Jáuregui Virto andrea Ondare Arkitektonikoaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako. Atal hori Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuari atxikita dago.

Halaxe ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuak bitarte baterako izendatzea kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrari dagokio.

Horri dagokionez, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak nahitaez eman beharreko aldeko txostena dago espedientean.

Hortaz, erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak (foru dekretu horren bidez zehazten dira langileen arloko eskudantziak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetan),

AGINTZEN DUT:

1. Marta Jáuregui Virto andrea Ondare Arkitektonikoaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Atal hori Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuari atxikita dago. Izendapenak 2025eko abenduaren 10etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori du burutzan aritzeko lehena.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko abenduaren 2an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2516190