256. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

70/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 2koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Marta Jáuregui Virto andrea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Ondare Arkitektonikoaren Ataleko burua.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Marta Jáuregui Virto andrea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Ondare Arkitektonikoaren Ataleko burua. Kargu-uzteak 2025eko abenduaren 8tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta horixe du burutzan aritzeko azken eguna.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko abenduaren 2an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2516189