Iragarkia
256. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 26a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
119/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 4koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, aldatzen duena Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren azaroaren 25eko 81/2015 Foru Agindua, zeinaren bidez 184 eredua onetsi zen, "Errentak eratxikitzeko araubideko entitateek aurkeztu beharreko urteko aitorpen informatiboa" izenekoa.
Errentak eratxikitzeko araubideko entitateek aitorpen informatibo bat aurkeztu beharko dute hauei buruz: bazkide, jaraunsle, erkide edo partaideari eratxiki beharreko errentak, horiek Espainiako lurraldean egoitza izan edo ez. Hori guztia bat etorriz Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 88. artikuluarekin (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).
Aitorpen informatibo hori betetzeko, 184 eredua aurkeztu behar da. Eredu hori Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren azaroaren 25eko 81/2015 Foru Aginduaren bidez onetsi zen.
Foru agindu honek, 81/2015 Foru Aginduaren II. eranskineko erregistro diseinuetan, jarraian deskribatzen diren aldaketak sartzen ditu, asmoa izanik 184 ereduan jasotako informazio fiskalaren kalitatea hobetzea.
Lehenik eta behin, aldatu egiten da herrialdeen edo lurraldeen erreferentzia, honela: lehen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 24ko 208/2008 Foru Aginduaren III. eranskinarena zen, eta, orain, abenduaren 15eko EHA/3496/2011 Aginduaren II. eranskinarena (azken agindu horren bidez onesten dira herrialdeen eta lurraldeen kodeak).
Ildo horretan, aldatu egiten da "HERRIALDEAREN GAKOA" eremuaren deskribapena. Honako hauetan dago: batetik, 1 motako erregistroaren 149-150 idazguneetan (aitortzailearen erregistroa) eta 2 motako erregistroaren 79-80 idazguneetan (bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroa).
Bigarrenik, ondare gehikuntza eta murrizketa jakin batzuen aitorpena errazteko, aldatu egiten dira G gakoari ("Ondare gehikuntzak eta gutxitzeak, ondare elementuen eskualdaketetatik datozenak") dagozkion erregistroetan erabili beharreko azpigakoak, bai entitatearen erregistroan, bai bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroan, bi erregistroetan azpigako berberak ezartzeko.
Horri dagokionez, entitatearen erregistroan, aldatu egiten da 01 eta 07 arteko azpigakoen deskribapena eta ezabatu egiten dira 08-09 azpigakoak, G gakoari dagokionez. Erregistroaren 78-79 idazguneetan daude. Horrenbestez, aldatu egiten da "Gehikuntzak/gutxitzeak" eremuaren deskribapena, G gakoari dagokionez. Erregistroaren 208-220 idazguneetan dago.
Bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroan, bestalde, aldatu egiten dira 01 eta 02 azpigakoak eta gehitu egiten dira 03 eta 07 arteko azpigakoak, G gakoari dagokionez. Erregistroaren 94-95 idazguneetan daude. Ondorioz, aldatu egiten da "Zenbatekoa (etekina/atxikipena/kenkaria)" eremuaren deskribapena, G gakoari dagokionez. Erregistroaren 96-108 idazguneetan dago.
Bestalde, koherentzia egon dadin "Zenbatekoa (etekina/atxikipena/kenkaria)" eremuaren deskribapenean, bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 96 eta 108 arteko idazguneetan, aldatu egiten da F gakoaren ("Ondare gehikuntzak eta gutxitzeak, ondare elementuen eskualdaketetatik ez datozenak") 01 eta 02 idazguneei dagozkien zenbatekoen deskribapena.
Azkenik, 81/2015 Foru Aginduaren I. eranskinaren ordez, foru agindu honen eranskina erabiliko da, edukia eguneratuta baitu deskribatutako erregistro diseinuetako aldaketekin.
Foru agindu honen bidez garatzen den erregelamendu-ahalaren erabilera bat dator Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129. artikuluan xedatutako erregulazio onaren printzipioekin. Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 129. artikuluan ezarritako printzipio hauek betetzen dira: premia eta eraginkortasuna, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna, sinpletasun eta efizientzia, eta irisgarritasuna.
Ondorioz, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 88.4 artikuluan eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 62 bis.4 artikuluan (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsia) emandako gaikuntzak erabiliz, honako hau,
AGINTZEN DUT:
Artikulu bakarra. Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren azaroaren 25eko 81/2015 Foru Aginduaren aldaketa. Foru agindu horren bidez, "Errentak eratxikitzeko araubideko entitateek aurkeztu beharreko urteko aitorpen informatiboa" izeneko 184 eredua onetsi zen.
Aldaketa hauek egiten dira azaroaren 25eko 81/2015 Foru Aginduan:
Bat.–81/2015 Foru Aginduaren I. eranskinaren ordez, foru agindu honen eranskina erabiliko da.
Bi.–II. eranskina.
Honela aldatzen da:
a) Aldatu egiten da "HERRIALDEAREN GAKOA" eremua. 1 motako erregistroaren (aitortzailearen erregistroa) 149-150 idazguneetan dago. Aurrerantzean testu hau izanen du:
"HERRIALDEAREN GAKOA. Eremu alfabetikoa.
Errentak eratxikitzeko araubideko entitatea atzerrian eratu bada, herrialdearen gako gisa eman beharko dira entitatea eratuta dagoen herrialdeari edo lurraldeari dagozkion bi karaktere alfabetikoak, bat etorriz abenduaren 15eko EHA/3496/2011 Aginduaren II. eranskinean onetsitako herrialdeen eta lurraldeen kodeekin".
b) Aldatu egiten da 01 eta 07 arteko azpigakoen deskribapena eta ezabatu egiten dira 08-09 azpigakoak, G gakoari dagokionez. 2 motako erregistroaren (entitatearen erregistroa) 78-79 idazguneetan daude. Aurrerantzean testu hau izanen du:
"G gakoari (Ondare gehikuntzak eta gutxitzeak, ondare elementuen eskualdaketetatik datozenak) dagozkion erregistroetan erabili behar diren azpigakoak:
01 Espainian sortutako gehikuntza atxikiak eta salbuetsi gabeak.
02 Espainian sortutako gutxitzeak.
03 Atzerrian sortutako gehikuntza atxikiak eta salbuetsi gabeak.
04 Atzerrian sortutako gutxitzeak.
05 Berrinbertsioagatik salbuetsitako gehikuntzak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 45.2 artikuluaren arabera (testu bategina ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).
06 Berrinbertsioagatik salbuetsitako gehikuntzak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 45.4 artikuluaren arabera (testu bategina ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).
07 Beste gehikuntza salbuetsi batzuk".
c) Aldatu egiten da "GEHIKUNTZAK /GUTXITZEAK" eremuaren deskribapena, G gakoari dagozkion erregistroetarako. 2 motako erregistroaren (entitatearen erregistroa) 208-220 idazguneetan dago. Aurrerantzean testu hau izanen du:
«Baldin "Gakoa" eremuan (77 idazgunea entitatearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "F" adierazi bada, eta "Azpigakoa" eremuan (78-79 idazguneak entitatearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "01", eremu honetan honako hauen zenbatekoa adieraziko da ikurrik eta koma dezimalik gabe: Espainian lortutako ondare gehikuntzak, ekitaldian egozten ahal direnak, 05, 06 eta 07 azpigakoetan aitortu beharrekoak salbu.
Baldin "Gakoa" eremuan (77 idazgunea entitatearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "F" adierazi bada, eta "Azpigakoa" eremuan (78-79 idazguneak entitatearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "02", eremu honetan honako hauen zenbatekoa adieraziko da ikurrik eta koma dezimalik gabe: Espainian lortutako ondare gutxitzeak, ekitaldian egozten ahal direnak.
Baldin "Gakoa" eremuan (77 idazgunea entitatearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "F" adierazi bada, eta "Azpigakoa" eremuan (78-79 idazguneak entitatearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "03", eremu honetan honako hauen zenbatekoa adieraziko da ikurrik eta koma dezimalik gabe: atzerrian lortutako ondare gehikuntzak, ekitaldian egozten ahal direnak.
Baldin "Gakoa" eremuan (77 idazgunea entitatearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "F" adierazi bada, eta "Azpigakoa" eremuan (78-79 idazguneak entitatearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "04", eremu honetan honako hauen zenbatekoa adieraziko da ikurrik eta koma dezimalik gabe: atzerrian lortutako ondare gutxitzeak, ekitaldian egozten ahal direnak.
Baldin "Gakoa" eremuan (77 idazgunea entitatearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "F" adierazi bada, eta "Azpigakoa" eremuan (78-79 idazguneak entitatearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "05", eremu honetan honako hauen zenbatekoa adieraziko da ikurrik eta koma dezimalik gabe: ohiko etxebizitza birgaitzeagatik kapital gisa eskuratutako dirulaguntzak jasotzearen ondoriozko ondare gehikuntzak, 06 eta 07 azpigakoetan aitortu beharrekoak salbu.
Baldin "Gakoa" eremuan (77 idazgunea entitatearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "F" adierazi bada, eta "Azpigakoa" eremuan (78-79 idazguneak entitatearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "06", eremu honetan honako hauen zenbatekoa adieraziko da ikurrik eta koma dezimalik gabe: birgaitze babestuko espediente baten ondorioz eskuratutako dirulaguntzak jasotzearen ondoriozko ondare gehikuntzak, aplikatzen zaienean PFEZari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 55. xedapen gehigarriaren 1. apartatua.
Baldin "Gakoa" eremuan (77 idazgunea entitatearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "F" adierazi bada, eta "Azpigakoa" eremuan (78-79 idazguneak entitatearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "07", eremu honetan honako hauen zenbatekoa adieraziko da ikurrik eta koma dezimalik gabe: birgaitze obretarako eskuratutako dirulaguntzak jasotzearen ondoriozko ondare gehikuntzak, aplikatzen zaienean PFEZari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 55. xedapen gehigarriaren 2. apartatua.
Baldin "Gakoa" eremuan (77 idazgunea entitatearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "G" adierazi bada, eta "Azpigakoa" eremuan (78-79 idazguneak entitatearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "01", eremu honetan honako hauen zenbatekoa adieraziko da ikurrik eta koma dezimalik gabe: Espainian lortutako ondare gehikuntza atxikiak eta salbuetsi gabeak, ekitaldian egozten ahal direnak.
Baldin "Gakoa" eremuan (77 idazgunea entitatearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "G" adierazi bada, eta "Azpigakoa" eremuan (78-79 idazguneak entitatearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "02", eremu honetan honako hauen zenbatekoa adieraziko da ikurrik eta koma dezimalik gabe: Espainian lortutako ondare gutxitzeak, ekitaldian egozten ahal direnak.
Baldin "Gakoa" eremuan (77 idazgunea entitatearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "G" adierazi bada, eta "Azpigakoa" eremuan (78-79 idazguneak entitatearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "03", eremu honetan honako hauen zenbatekoa adieraziko da ikurrik eta koma dezimalik gabe: atzerrian lortutako ondare gehikuntza atxikiak eta salbuetsi gabeak, ekitaldian egozten ahal direnak.
Baldin "Gakoa" eremuan (77 idazgunea entitatearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "G" adierazi bada, eta "Azpigakoa" eremuan (78-79 idazguneak entitatearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "04", eremu honetan honako hauen zenbatekoa adieraziko da ikurrik eta koma dezimalik gabe: atzerrian lortutako ondare gutxitzeak, ekitaldian egozten ahal direnak.
Baldin "Gakoa" eremuan (77 idazgunea entitatearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "G" adierazi bada, eta "Azpigakoa" eremuan (78-79 idazguneak entitatearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "05", eremu honetan honako hauen zenbatekoa adieraziko da ikurrik eta koma dezimalik gabe: berrinbertsioagatik salbuetsitako ondare gehikuntzak (PFEZari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 45.2 artikulua).
Baldin "Gakoa" eremuan (77 idazgunea entitatearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "G" adierazi bada, eta "Azpigakoa" eremuan (78-79 idazguneak entitatearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "06", eremu honetan honako hauen zenbatekoa adieraziko da ikurrik eta koma dezimalik gabe: berrinbertsioagatik salbuetsitako ondare gehikuntzak (PFEZari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 45.4 artikulua).
Baldin "Gakoa" eremuan (77 idazgunea entitatearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "G" adierazi bada, eta "Azpigakoa" eremuan (78-79 idazguneak entitatearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "07", eremu honetan zera adieraziko da ikurrik eta koma dezimalik gabe: salbuetsitako ondare gehikuntzak, 05 eta 06 azpigakoetan aitortzekoak direnez bestelakoak».
d) Aldatu egiten da "HERRIALDEAREN GAKOA" eremuaren deskribapena. 2 motako erregistroaren (bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroa) 79-80 idazguneetan dago. Aurrerantzean testu hau izanen du:
"HERRIALDEAREN GAKOA. Establezimendu iraunkorrik ez duten ez-egoiliarren kasuan, XX emanen da, XX izanik aitortuak egoitzatzat duen herrialdearen kodea, bat etorriz abenduaren 15eko EHA/3496/2011 Aginduaren II. eranskinean onetsitako herrialdeen eta lurraldeen kode alfabetikoekin. Bestelako edozein kasutan, zuriunez beteko da".
e) Aldatu egiten dira 01 eta 02 azpigakoak eta gehitu egiten dira 03 eta 07 arteko azpigakoak, G gakorako. 2 motako erregistroaren (bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroa) 94-95 idazguneetan daude. Aurrerantzean testu hau izanen du:
"G gakoari (Ondare gehikuntzak eta gutxitzeak, ondare elementuen eskualdaketetatik datozenak) dagozkion erregistroetan erabili behar diren azpigakoak:
01 Espainian sortutako gehikuntza atxikiak eta salbuetsi gabeak.
02 Espainian sortutako gutxitzeak.
03 Atzerrian sortutako gehikuntza atxikiak eta salbuetsi gabeak.
04 Atzerrian sortutako gutxitzeak.
05 Berrinbertsioagatik salbuetsitako gehikuntzak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 45.2 artikuluaren arabera (testu bategina ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).
06 Berrinbertsioagatik salbuetsitako gehikuntzak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 45.4 artikuluaren arabera (testu bategina ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).
07 Beste gehikuntza salbuetsi batzuk".
f) Aldatu egiten dira "ZENBATEKOA (ETEKINA/ATXIKIPENA/KENKARIA)" eremuaren deskribapena F eta G gakoei dagozkien erregistroetarako. 2 motako erregistroaren (bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroa) 96-108 idazguneetan dago. Aurrerantzean testu hau izanen du:
«Baldin "Gakoa" eremuan (93 idazgunea bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "A" adierazi bada, eremu honetan honako honen zenbatekoa adieraziko da: errentak eratxikitzeko araubideko entitateko kideari kapital higigarriaren etekin gisa eratxikitzen ahal zaion errenta (diru-sarrerak ken gastu kengarriak, halakorik bada).
«Baldin "Gakoa" eremuan (93 idazgunea bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "C" adierazi bada, eremu honetan honako honen zenbatekoa adieraziko da: errentak eratxikitzeko araubideko entitateko kideari kapital higiezinaren etekin gisa eratxikitzen ahal zaion errenta (diru-sarrerak ken gastu kengarriak, halakorik bada).
«Baldin "Gakoa" eremuan (93 idazgunea bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "D" adierazi bada, eta "Azpigakoa" eremuan (94-95 idazguneak bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "01", eremu honetan honako honen zenbatekoa adieraziko da: errentak eratxikitzeko araubideko entitateko kideari jarduera enpresarial edo profesionalen etekin gisa eratxikitzen ahal zaion errenta (diru-sarrerak ken gastu kengarriak, halakorik bada).
Baldin "Gakoa" eremuan (93 idazgunea bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "D" adierazi bada, eta "Azpigakoa" eremuan (94-95 idazguneak bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "02", eremu honetan honako honen zenbatekoa adieraziko da: errentak eratxikitzeko araubideko entitateko kideari eratxikitzen ahal zaion dirulaguntza edo laguntza.
Baldin "Gakoa" eremuan (93 idazgunea bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "D" adierazi bada, eta "Azpigakoa" eremuan (94-95 idazguneak bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "03" edo "04", eremu honetan honako honen zenbatekoa adieraziko da: errentak eratxikitzeko araubideko entitateko kideari eratxikitzen ahal zaion laguntza salbuetsia.
Baldin "Gakoa" eremuan (93 idazgunea bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "E" adierazi bada, eremu honetan honako honen zenbatekoa adieraziko da: errentak eratxikitzeko araubideko entitateko kideari inbertsio kolektiboko erakundeetan parte hartzearen ondoriozko errenta kontabilizatu gisa eratxikitzen ahal zaion errenta, kontuan hartuz errenta hori eratxikitzen ahal zaiela, bakar-bakarrik, sozietateen gaineko zergaren subjektu pasibo diren kideei edo establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadun diren kideei.
Baldin "Gakoa" eremuan (93 idazgunea bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "F" adierazi bada, eta "Azpigakoa" eremuan (94-95 idazguneak bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "01", eremu honetan honako honen zenbatekoa adieraziko da: ondare elementuen eskualdatzeen ondoriozkoa ez den gehikuntza, errentak eratxikitzeko araubideko entitateko kideari eratxikitzen ahal zaiona, non eta ez den 03, 04 edo 05 azpigakoetan aitortu behar.
Baldin "Gakoa" eremuan (93 idazgunea bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "F" adierazi bada, eta "Azpigakoa" eremuan (94-95 idazguneak bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "02", eremu honetan honako honen zenbatekoa adieraziko da: ondare elementuen eskualdatzeen ondoriozkoa ez den gutxitzea, errentak eratxikitzeko araubideko entitateko kideari eratxikitzen ahal zaiona.
Baldin "Gakoa" eremuan (93 idazgunea bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "F" adierazi bada, eta "Azpigakoa" eremuan (94-95 idazguneak bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "03", eremu honetan honako honen zenbatekoa adieraziko da: ohiko etxebizitza birgaitzeko dirulaguntzen ondoriozko gehikuntza, errentak eratxikitzeko araubideko entitateko kideari eratxikitzen ahal zaiona, non eta ez den 04 edo 05 azpigakoetan aitortu behar.
Baldin "Gakoa" eremuan (93 idazgunea bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "F" adierazi bada, eta "Azpigakoa" eremuan (94-95 idazguneak bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "04", eremu honetan honako honen zenbatekoa adieraziko da: errentak eratxikitzeko araubideko entitateko kideari eratxikitzen ahal zaion dirulaguntza, aplikatzen zaionean PFEZari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 55. xedapen gehigarriaren 1. apartatua.
Baldin "Gakoa" eremuan (93 idazgunea bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "F" adierazi bada, eta "Azpigakoa" eremuan (94-95 idazguneak bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "05", eremu honetan honako honen zenbatekoa adieraziko da: errentak eratxikitzeko araubideko entitateko kideari eratxikitzen ahal zaion dirulaguntza, aplikatzen zaienean PFEZari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 55. xedapen gehigarriaren 2. apartatua.
Baldin "Gakoa" eremuan (93 idazgunea bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "G" adierazi bada, eta "Azpigakoa" eremuan (94-95 idazguneak bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "01", eremu honetan honako honen zenbatekoa adieraziko da: Espainian lortutako gehikuntza atxikia eta salbuetsi gabea, errentak eratxikitzeko araubideko entitateko kideari eratxikitzen ahal zaiona, ondare elementuen eskualdatzeetatik etorri bada.
Baldin "Gakoa" eremuan (93 idazgunea bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "G" adierazi bada, eta "Azpigakoa" eremuan (94-95 idazguneak bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "02", eremu honetan honako honen zenbatekoa adieraziko da: Espainian lortutako gutxitzea, errentak eratxikitzeko araubideko entitateko kideari eratxikitzen ahal zaiona, ondare elementuen eskualdatzeetatik etorri bada.
Baldin "Gakoa" eremuan (93 idazgunea bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "G" adierazi bada, eta "Azpigakoa" eremuan (94-95 idazguneak bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "03", eremu honetan honako honen zenbatekoa adieraziko da: atzerrian lortutako gehikuntza atxikia eta salbuetsi gabea, errentak eratxikitzeko araubideko entitateko kideari eratxikitzen ahal zaiona, ondare elementuen eskualdatzeetatik etorri bada.
Baldin "Gakoa" eremuan (93 idazgunea bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "G" adierazi bada, eta "Azpigakoa" eremuan (94-95 idazguneak bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "04", eremu honetan honako honen zenbatekoa adieraziko da: atzerrian lortutako gutxitzea, errentak eratxikitzeko araubideko entitateko kideari eratxikitzen ahal zaiona, ondare elementuen eskualdatzeetatik etorri bada.
Baldin "Gakoa" eremuan (93 idazgunea bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "G" adierazi bada, eta "Azpigakoa" eremuan (94-95 idazguneak bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "05", eremu honetan honako honen zenbatekoa adieraziko da: ondare gehikuntza salbuetsia, errentak eratxikitzeko araubideko entitateko kideari eratxikitzen ahal zaiona, ezarrita dagoena PFEZari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 45.2 artikuluan.
Baldin "Gakoa" eremuan (93 idazgunea bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "G" adierazi bada, eta "Azpigakoa" eremuan (94-95 idazguneak bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "06", eremu honetan honako honen zenbatekoa adieraziko da: ondare gehikuntza salbuetsia, errentak eratxikitzeko araubideko entitateko kideari eratxikitzen ahal zaiona, ezarrita dagoena PFEZari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 45.4 artikuluan.
Baldin "Gakoa" eremuan (93 idazgunea bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "G" adierazi bada, eta "Azpigakoa" eremuan (94-95 idazguneak bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "07", eremu honetan honako honen zenbatekoa adieraziko da: ondare gehikuntza salbuetsia, errentak eratxikitzeko araubideko entitateko kideari eratxikitzen ahal zaiona, 05 eta 06 azpigakoetan adierazitakoez bestelakoa.
Baldin "Gakoa" eremuan (93 idazgunea bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "I" adierazi bada, eremu honetan honako hau adieraziko da: kenkari oinarriak edo zenbatekoak, bazkide, jaraunsle, erkide edo partaideari eratxikitzen ahal zaizkionak.
Baldin "Gakoa" eremuan (93 idazgunea bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "J" adierazi bada, eremu honetan honako hau adieraziko da: kenkari oinarriak edo zenbatekoak, bazkide, jaraunsle, erkide edo partaideari eratxikitzen ahal zaizkionak.
Baldin "Gakoa" eremuan (93 idazgunea bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen erregistroaren 2 motako erregistroan) "K" adierazi bada, eremu honetan honako hau adieraziko da: atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoa, entitateko kideari eratxikitzen ahal zaiona».
Azken xedapen bakarra.–Indarrean jartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta lehenbiziko aldiz aplikatuko zaie 2026ko urtarrilaren 1etik aitzina aurkeztu beharreko 184 ereduko aitorpenei.
Iruñean, 2025eko abenduaren 4an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.
I. ERANSKINA.–184 EREDUA ERRENTAK ERATXIKITZEKO ARAUBIDEKO ENTITATEEK AURKEZTU BEHARREKO URTEKO AITORPEN INFORMATIBOA
Deskargatu dokumentua (PDFa).
Iragarkiaren kodea: F2516014
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
