254. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2026rako, Arbizuko zabortegian industrietako hondakin ez-arriskutsuak botatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Sakanako Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2025eko abenduaren 11n egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa bat, 2026ko ekitaldirako, Arbizuko zabortegian industrietako hondakin ez-arriskutsuak botatzeko prezio publikoak arautzen dituen udal ordenantzan.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta inguruabar hori behin betiko testu osoarekin batera argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lakuntzan, 2025eko abenduaren 12an.–Mankomunitateko burua, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2516461