254. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Ordenantza, jubiloteka programa arautzen duena. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2025eko azaroaren 27ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Jubiloteka programa arautzen duen ordenantza, kontziliaziorako eta atseden hartzeko tresna izan dadin zaintzaileentzat, gehienetan emakumeak izaten baitira, eta udal-praktikan zaintzaren kudeaketari erantzuteko.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin bat (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Atarrabian, 2025eko abenduaren 9an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2516123