254. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

10. poligonoko 943. eta 134. herri-lurzatiak desafektatzea

Valtierrako Udalak, 2025eko azaroaren 18an egin osoko bilkura berezian, uztailaren 2ko 6/1990 Legeak eta Ondasunen Erregelamenduak (urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia) eskatzen duten gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batez onestea desafektazioa egin dadin 10. poligonoko 943. eta 134. lurzatietan, zehazki, 23.121 metro koadroren desafektazioa, horien erabilera Oscar Alonso Modregori lagatzeko, txerri ustiategi bat jar dezan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aurkez ditzan bidezko iruditzen zaizkion alegazioak, erreklamazioak edo oharrak. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Espedientea Udalaren Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Valtierran, 2025eko azaroaren 25ean.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2515467