2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Aldaketa 15. ordenantza fiskalean (Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta ateratzeko tasak eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza). Hasierako onespena
Elortzibarko Udalak, 2025eko abenduaren 9an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa 15. udal ordenantzan (Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta ateratzeko tasak eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza).
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta bidezko interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Noainen, 2025eko abenduaren 10ean.–Alkatea, Luis Maya Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2516169