2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Aldaketa, arau honetan: 16. ordenantza fiskala, zeinaren bidez tasak arautzen baitira aprobetxamendu bereziak egiteko bide publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean. Hasierako onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2025eko abenduaren 9an egindako osoko bilkuran, gehiengoz erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat honako arau honetan: 16. ordenantza fiskala, zeinaren bidez tasak arautzen baitira aprobetxamendu bereziak egiteko bide publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta bidezko interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Noainen, 2025eko abenduaren 10ean.–Alkatea, Luis Maya Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2516168