2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Aldaketa, Lizentziak eman eta hirigintzan bestelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen 7. ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Elortzibarko Udalak, 2025eko abenduaren 9an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, gehiengoz, aldaketa egitea Lizentziak eman eta hirigintzan bestelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen 7. ordenantza fiskalean.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta bidezko interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Jendaurreko epea inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Noainen, 2025eko abenduaren 10ean.–Alkatea, Luis Maya Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2516164