254. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Jarduera-lizentziaren eskaera. Obra publikoetarako makinen eta ibilgailuen biltegia

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.

Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkeztu.

Sustatzailea: Excavaciones González Aragón SL.

Jarduera: obra publikoetarako makinen eta ibilgailuen biltegia.

Tokia: Oritz kalea 4 A, 31110 Noaian (Elortzibar). Katastroko 2. poligonoko 749. lurzatia.

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Noainen, 2025eko azaroaren 27an.–Alkatea, Luis Maya Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2515889