2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako
Kontuan hartuz abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua (haren bidez urteko lanordu kopurua ezartzen da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileentzat), ekainaren 27ko 390/2025 Ebazpena, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana (haren bidez ezartzen da Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko jaiegunen egutegi ofiziala; 2025eko 129. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 30ekoa), eta aplikatu beharreko gainerako araudia, eta bat etorriz Eguesibarko Udaleko langileen lan baldintzak arautu eta osatzen dituen hitzarmenaren 2. artikuluarekin, alkate honek
EBATZI DU:
1.–Onestea 2026ko jaiegunen lan egutegia, Eguesibarko Udaleko Administrazio Orokorrerako (Bulegoak), Lorategietarako, Zerbitzu Anitzetarako, Oinarrizko Gizarte Zerbitzurako eta Kultura eta Kirolerako. Honako hau da:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 6a: Pazko bigarrena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Ekainaren 12a: Herriko jaia.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Orobat, baliogabeak izanen dira, 2026. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.
2.–Eguesibarko Udalean, urteko lanordu kopurua benetako 1.592 ordukoa da (salbu Udaltzaingoko langileak, Musika Eskolakoak eta ikastetxeen etxezaintzakoak), eta honela banatuko da:
–Administrazio Orokorra (Bulegoak), Oinarrizko Gizarte Zerbitzua, Lorategiak, Zerbitzu Anitzak, Kultura eta Kirolak:
Astelehenetik ostiralera bitarteko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da. Nahitaez egin beharko da lan 8:00etatik 15:00etara, eta gainerako 30 minutuak egiteko malgutasuna egonen da. Enplegatuak aukeratuko du zer tartetan egin: 7:30 eta 8:00 artean edo 15:00 eta 15:30 artean, salbu eta beste tarte batean lan egin behar bada zerbitzuko beharrak direla eta. Akordio kolektiboko orduen poltsan sortutako orduak (balantzea) ezin izanen dira metatu ez eta erabili ere opor-egunekin edo norberaren aferetarako egunekin batera.
Lorategietako eta Zerbitzu Anitzetako langileek ez dute izanen arestian aipatutako malgutasuna.
Haiek lanaldi finkoa izanen dute: 07:30etik 15:00etara.
Orobat, 7.16 lanpostua betetzen duenak ez du malgutasunik izanen, dauzkan eginbeharrak direla eta. Ordutegi hau izanen du:
–Astelehen, astearte eta ostegunetan: 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara.
–Asteazkenetan: 11:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 22:00etara.
–Ostiraletan: 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:45era.
Elurra edo izotza dela-eta lanik egin behar badute Alkatetzak erabakitako udal zerbitzu batzuek, laneko ordutegi orokorretik kanpo, halakoak gelditu daitezke urteko lanordu kopurutik kanpo, eta, hala eginez gero, konpentsatuko dira bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 51. artikuluarekin, funtzionarioen eta administrazio-kontratudunen kasuan, eta Langileen Estatutuaren 35. artikuluan ezarritakoarekin bat, lan-kontratudunen kasuan.
4.–Urtarrilaren 2a, martxoaren 20a eta abenduaren 4a ez dira lanegunak izanen, lanaldi soberakinagatik, alor hauetako langileentzat: Administrazio Orokorra (Bulegoak), Oinarrizko Gizarte Zerbitzua, Kultura eta Kiroleko langileak eta lorategietakoak.
2026rako onetsitako lan-egutegitik 6 egun, 4 ordu eta 12 minutu daude sobera. Funtzionarioek edo funtzionarioen aplikazio-eremuak ukitutako administrazio-kontratudunek nahieran erabiltzen ahalko dituzte. Lan-araubidean kontratatutakoek, berriz, 4 egun, 4 ordu eta 12 minutu izanen dituzte.
5.–Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekita egoteko ordutegia 08:30etik 14:30era da, astelehenetik ostiralera.
Sarrigurenen, 2025eko azaroaren 26an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2516035