2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Hiri-jarduketarako plan berezia UE-19 unitatean. Behin betiko onespena
Zangozako Udalak, 2025eko ekainaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen. Hona hemen zer dioen haren xedapen-zatiak:
1.–Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, helburu duena Zangozako Hirigune Historikoko Plan Bereziko hiri-lurzoru finkatugabeko UE-19 unitatearen eremua aldatzea, unitate horren eremutik kanpo uzteko 5. poligonoko 1351 eta 1204 lurzatiak, bat etorriz Francisco Agustín Francés arkitektoak idatzitako agiriarekin (agiri hori espedientean sartuta dago eta 2025eko urtarrileko data du).
2.–Aldaketaren testua argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ale bat igortzea Lurralde Antolamendu eta Hirigintza Departamentura.
Zangozan, 2025eko azaroaren 13an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2515683