254. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SALDIAS

Lurraren kontribuzioaren zerga-tasa 2026rako

Saldiasko Udalak, 2025eko urriaren 3an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, erabaki zuen 2026rako %0,25eko karga-tasa ezartzea, hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko. Hori dena, jarraikiz irailaren 21eko 37/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako balorazio-txostenaren berrikuspenaren balioei (37/2021 Ebazpena, Nafarroako Foru Ogasunaren Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana).

Espedientea jendaurrean egon da, aitzinetik iragarkia argitaratuta 2025eko 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 21ean, eta toki-erakunde honen iragarki-taulan paratuta. Jendaurreko epea inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari.

Orain, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,25.

Saldiasen, 2025eko abenduaren 10ean.–Alkatea, Iñigo Zubeldia Tellechea.

Iragarkiaren kodea: L2516154