254. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Abereak garraiatzeko ibilgailuak garbitzeko eta desinfektatzeko gunea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Hirigintza Alorreko udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Espediente zenbakia: 709/2025.

Sustatzailea: Erronkari Team SL.

Jarduera: abereak garraiatzeko ibilgailuak garbitzeko eta desinfektatzeko gunea.

Tokia: 4. poligonoko 458. lurzatia, Azkoien.

Azkoienen, 2025eko abenduaren 16an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2516590