1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
448E/2025 EBAZPENA, abenduaren 4koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ingurumen baimen bateratua ukatzen baitzaio Aratzurin dauden industria instalazio batzuetan, Oltza zendeako udal mugartean, ibilgailuak balio-bizitzaren bukaeran tratatzeko zentro baimendu bat ezartzeko proiektuari, zeina Desciegues San Fermín SLk sustatu baitu.
2024ko apirilaren 18an, instalazioaren sustatzaileak ingurumen baimen bateratua ematea eskatu zuen, ibilgailuak balio-bizitzaren bukaeran tratatzeko zentro baimendu (TZB) bat ezartzeko proiektua gauzatu ahal izateko.
Espedientea tramitatu da bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren II. tituluko I. kapituluan eta 24. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), eta prozeduran sartu dira Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 21eko 21/2013 Legean ezarrita dauden ingurumen ebaluazioaren arloko jarduketak.
2025eko irailaren 11n, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak kontrako txostena eman zuen (ebazpen honen eranskinean jaso da haren kopia) lurzoru urbanizaezinean jarduteko lurralde baimena ematearen ondorioetarako, arrazoi hauengatik:
–84/1990 Foru Dekretuaren 8. artikuluak debekatu egiten du lurzati bat beste enpresa edo jarduera batzuk ezartzeko espedienteen xede izatea. Kasu honetan, ibilgailuak balio-bizitzaren bukaeran tratatzeko zentro baimendu bat ezartzeak jarduera berri bat agertzea ekarriko luke.
Ondorioz, bidezkoa da eskatutako ingurumen baimen integratua ukatzea.
Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko izapidean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Ingurumen baimen bateratua ukatzea Aratzurin dauden industria instalazio batzuetan, Oltza zendeako udal mugartean, ibilgailuak balio-bizitzaren bukaeran tratatzeko zentro baimendu bat ezartzeko proiektuari, zeina Desciegues San Fermín SLk sustatu baitu.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.
Laugarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Desciegues San Fermín SLri, Oltza Zendeako Udalari, Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuari, NILSAri, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuari eta Ingurumena Zaintzeko Zerbitzuari.
Iruñean, 2025eko abenduaren 4an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Larrañeta Nido.
Oharra: Ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/ConsultasAAU.html#/ConsultaAutorizacionesAmbientalesUnificadas.
Iragarkiaren kodea: F2516069