2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
1. eta 22. ordenantza fiskalen aldaketak behin betiko onestea. 1. ordenantzak lurraren kontribuzioaren zerga arautzen du, eta 22.ak, berriz, aparkaldi mugatuko eta murriztuko guneetan trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatzeko tasak
Iruñeko Udalak, 2025eko urriaren 2ko osoko bilkuran, aldaketa batzuk onetsi zituen, hasiera batez, 2026ko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko diren ordenantza fiskalen eta prezio publikoak erregulatzen dituzten arauen artikuluetan eta tarifa-eranskinetan.
2025eko azaroaren 25ean, hasierako onespenaren ediktua argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2025eko urriaren 14ko 205. NAOn). Ediktu hori argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 30 egun balioduneko jendaurreko epea ireki zen. Epe horretan zenbait alegazio aurkeztu ziren 1. eta 22. ordenantzen aldaketei buruz (1. ordenantzak lurraren kontribuzioaren zerga arautzen du; 22.ak, berriz, aparkaldi mugatuko eta murriztuko guneetan trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatzeko tasak).
Iruñeko Udalak, 2025eko abenduaren 11n egindako osoko bilkuran, alegazioak ezetsi zituen eta behin betiko onetsi zituen lurraren kontribuzioaren gaineko zerga erregulatzen duen 1. ordenantza fiskalaren testuaren aldaketak. 22. ordenantza fiskalaren aldaketari egindako alegazioei dagokienez, 2. artikuluko bigarren paragrafoaren aldaketa kendu eta indarrean den ordenantzaren testuari eusten zaio. Hala, ezetsi egiten dira aurkeztutako gainerako alegazioak eta behin betiko onesten dira 22. ordenantza fiskalean ezarritako tarifen aldaketak (22. ordenantzak aparkaldi mugatuko eta murriztuko guneetan trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatzeko tasak arautzen ditu).
Jarraian argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, 2025eko abenduaren 11n egindako osoko bilkuran behin betiko onetsitako aldaketen testu osoa, bete dadin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13. artikuluaren 4. eta 5. apartatuetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262.2. eta 326. artikuluetan ezarritakoa.
Iruñean, 2025eko abenduaren 12an.–Alkate udalburua, Joseba Asiron Saez.
Jakitera ematen da hauek direla 1. eta 22. ordenantzetan aldatu diren artikuluak eta tarifak –ordenantza horiek arautzen dituzte, hurrenez hurren, lurraren kontribuzioaren zerga eta aparkaldi mugatuko eta murriztuko guneetan trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatzeko tasak–, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko direnak:
1. ordenantza.–Aldatu da:
–1., 2. eta 3. artikuluak berridatzi dira.
–Xedapen gehigarria indargabetu da.
22. ordenantza.–Tarifen eranskinean:
–Tarifak aldatu dira.
1. ORDENANTZA.–LURRAREN KONTRIBUZIOAREN GAINEKO ZERGA
1. artikulua. Hobaria, eguzki-energia edo bestelako energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak instalatu dituzten ondasun higiezinentzako, instalazioa legalizatu eta hurrengo hiru zergaldietan (instalazioa erregistratzeko data hartuko da kontuan, hala instalazio termikoetan nola fotovoltaikoetan).
1.1. Higiezinetan egindako instalazioetarako hobaria % 50ekoa izanen da, berdin higiezinak bizitegi-erabilerakoak izan edo ez.
1.2. Hobari hau aplikatuko da baldin eta beroa sortzeko instalazioek kolektoreak badituzte, administrazio eskudunak homologatutakoak.
1.3. Eraikinetan, eguzki-energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termikorako edo elektrikorako sistemak instalatzen ahal dira banakako autokontsumorako. Eraikin horiek hobari bat izanen dute zergaren kuota osoaren gainean, zeina etxebizitzaren katastroko erreferentziari soilik aplikatzen ahalko baitzaio, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Instalazioek dagokien udal-lizentzia eduki behar dute, edo, hala badagokio, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuta.
b) Subjektu pasiboaren errentak -errenta salbuetsiak kenduta- ez izatea lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS) baino lau handiz handiagoa. Horretarako, kontuan hartuko da PFEZaren likidazioaren edo aitorpenaren ekitaldian edo hobariaren eskabidearekin batera aurkeztutako errenta-justifikazioaren ekitaldian indarrean den lanbide arteko gutxieneko soldata.
1.4. Eraikinetan, eguzki-energia edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu elektrikorako sistemak instalatzen ahal dira autokontsumo kolektiborako. Eraikin horiek hobari bat izanen dute zergaren kuota osoaren gainean, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Instalazioek dagokien udal-lizentzia eduki behar dute, edo, hala badagokio, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuta.
b) Subjektu pasiboaren errentek (errenta salbuetsiak alde batera utzita) ezin dute izan lanbide arteko gutxieneko soldata halako lau baino handiagoak.
c) Autokontsumo kolektiboko instalazio fotovoltaiko bati lotuta egon behar du.
Jabetza horizontalaren araubideari lotutako higiezinen kasuan, hobaria aplikatuko da baldin eta autokontsumo partekatuko instalazioak energiaz hornitzen baditu, higiezineko elementu komunez gain, higiezinean bertan dauden pisu edo lokal guztiak edo horietakoren bat. Instalazioari lotutako pisuek eta lokalek soilik jaso ahal izanen dute hobaria.
1.5. Hobaria ez da aplikatuko baldin eta, gaiari buruzko berariazko araudiarekin bat, nahitaezkoa bada energia berriztagarriak aprobetxatzeko sistemak instalatzea.
1.6. Hobaria edozein unetan eskatzen ahalko da hura baliatzeko gehieneko epea amaitu aurretik, eta eragina izanen du, kasuan-kasuan, eskaera noiz egin eta hurrengo zergalditik aurrera.
1.7. Hobaria aplikatzeko baldintzak betetzen direla justifikatu beharko da eskaera egiteko unean, honako dokumentazio hau aurkeztuta:
–Instalazioa legeztatu izanaren frogagiriak: Instalazioaren ziurtagiria eta erregistroak, behar bezala izapidetuta, eta, hala badagokio, zerbitzuan (goi-tentsioa) jarri izanaren dokumentazioa. Instalazio fotovoltaikoen kasuan, justifikatuko dira behe- edo goi-tentsioko instalazioa erregistratu izana, eta autokontsumoko Nafarroako erregistroan erregistratu izana.
–PFEZaren gaineko aitorpenaren edo likidazioaren kopia -eskaera egitean aurkezteko epea amaiturik duen ekitaldiari dagokiona-, edo, halakorik aurkezteko betebeharrik ez badu, eskuratutako errenten justifikazioa, eskaera aurkeztu aurreko ekitaldikoak. Alor kudeatzaileak ezarritako kasuetan, ofizioz egiaztatzeko aukera izanen da. Horrelakoetan, betekizuna betetzearen egiaztagiria aurkeztu beharrean, ofizioz egiaztatzeko baimena emanen da nahitaez.
–Autokontsumo kolektiboko instalazioen kasuan, banaketa-akordioa aurkeztuko da, honako hauek berariaz adierazita: higiezinaren helbidea, hornidura-puntuaren kode bateratua (CUPS), banaketa-koefizientea eta jabe guztien sinadura.
2. artikulua. Hobariak familia ugarientzako, familia gurasobakarrentzako edo gurasobakartasun-egoeran dauden familientzako, eta kotizaziorik gabeko pentsioak, errenta bermatua edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen dituztenentzako.
Horiek guztiek zergaren kuotan % 90era arteko hobaria izanen dute, adierazten diren errenta-tarteen arabera, etxebizitza hori ohiko bizileku dutenean familia ugariaren, familia gurasobakarren edo gurasobakartasun-egoeran dauden familien titular diren subjektu pasiboek. Hobari hori aplikatuko zaio, bakar-bakarrik, ohiko bizilekua den bizitegi-erabilerako hiri-unitateari. Hobari honen ondorioetarako, hobaria jasoko lukeen etxebizitza ohiko bizilekutzat hartzeko, beharrezkoa izanen da hartan erroldatuta egotea.
Hobari hori aplikatuko zaie, baldintza berberetan aplikatu ere, kotizaziorik gabeko pentsioak dituzten edo errenta bermatua edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen dituzten zergadunei.
Hobaria aplikatu ahal izateko, subjektu pasiboaren errenta guztien batura, errenta salbuetsiena kenduta, ez da izanen lanbide arteko gutxieneko soldata halako lau baino handiagoa. Muga hori ezin da gainditu, eta hobari-tarte eta -ehuneko hauek ezartzen dira, errentaren arabera:
FAMILIA-UNITATEAREN ARABERAKO ERRENTA-TARTEA | HOBARIA (%) |
Lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS) bat baino gutxiago | %90 |
LGSa halako 1 eta halako 2 artean | %60 |
LGSa halako 2 eta halako 3 artean | %20 |
LGSa halako 3 eta halako 4 artean | %10 |
Hobari-ehuneko horiek errenta-tarteen arabera kalkulatzeko, familiaren diru-sarrera gordinak hartuko dira kontuan (zerga-oinarri orokorra gehi zerga-oinarri berezia, ondare-gehikuntzen saldo garbiagatikoa, hots, PFEZaren egungo aitorpen-ereduaren 507 eta 524 gelaxkak). Hobaria kalkulatzeko kontuan hartuko den familia-unitatea izanen da PFEZaren gaineko indarra duten arauetan zehaztutako hura. Lanbide arteko gutxieneko soldata izanen da diru-sarreren zinpeko adierazpenaren edo PFEZaren aitorpenaren ekitaldian indarrean den eta familia-unitatearen errenta kalkulatzeko erreferentziazkotzat hartzen den hura.
Hobaria erregutua da, eta aplikatzen ahalko zaio, bakar-bakarrik, onura fiskal honen titular bakoitzaren ondasun higiezin bakar bati. Ematen den ekitaldian soilik izanen du balioa, eta eskatu beharko da eragina zer zergalditan duen, zergaldi horren urtarrilaren 1aren eta 31ren artean. Horretarako, dokumentazio hau aurkeztu beharko da nahitaez:
–Hobaria, familia ugariko, familia gurasobakarreko edo gurasobakartasun-egoeran dagoen familiako titular diren subjektu pasiboen ohiko bizilekua den etxebizitzarentzako:
a) Eskabidea, sinatuta.
b) Administrazio eskudunak emandako ziurtagiri, titulu edo txartel ofiziala, egiaztatzen duena ezen, ekitaldiko zergaren sortzapen unean, hots, urtarrilaren 1ean, subjektu pasiboa familia ugariaren titularra dela, edo familia gurasobakarrarena, edo gurasobakartasun-egoeran dagoen familiarena.
c) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren azken aitorpenaren edo aitorpenen fotokopia, familia-unitateko kide guztiena; edo, hura aurkeztera behartuta ez baldin badaude, Foru Ogasunaren ziurtagiria, aitorpen hori egin ez izanari buruzkoa. Halakorik izan ezean, eskatzaileak zinpeko adierazpen bat aurkeztuko du, familiak izandako diru-sarrera gordinei buruzkoa, eta horren egiaztagiriak aurkeztuko ditu.
–Etxebizitza-hobaria, etxebizitza hori ohiko bizileku baldin badute kotizaziorik gabeko pentsioak dituzten edo errenta bermatua edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen duten subjektu pasiboek:
a) Eskabidea, sinatuta.
b) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren azken aitorpenaren edo aitorpenen fotokopia, familia-unitateko kide guztiena; edo, hura aurkeztera behartuta ez baldin badaude, Foru Ogasunaren ziurtagiria, aitorpen hori egin ez izanari buruzkoa. Halakorik izan ezean, eskatzaileak zinpeko adierazpen bat aurkeztuko du, familiak izandako diru-sarrera gordinei buruzkoa, eta horren egiaztagiriak aurkeztuko ditu.
c) Kotizaziorik gabeko pentsioa, errenta bermatua edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera emateko ebazpenaren kopia.
Epez kanpo aurkezten diren eskabideak ez dira onartuko. Hobaria emateko ezarri diren baldintza guztiak beteak behar dute zergaren sortzapenaren egunean (urtarrilak 1).
3. artikulua. Aurreko artikuluetan araututako hobariak aplikatuko direla aitortzeko, ezinbestekoa izanen da subjektu pasiboek ordainduta izatea Iruñeko Udalarekiko betebeharrak.
22. ORDENANTZA.–APARKALDI MUGATUKO ETA MURRIZTUKO GUNEETAN TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUAK APARKATZEKO TASAK
2. artikuluko bigarren paragrafoa mantentzen da, eduki honekin bat:
Ez dituzte tasa hauek ordainduko aparkatze mugatu eta murriztuko guneetako aparkatze-muga eta murrizketatik salbuetsita dauden 0 isuriko ibilgailu elektrikoek, zeinak Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren bereizgarri ofizialen bidez identifikatuko baitira.
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea.–BIzilagun-izaera frogatzen duten txartelak:
1.–Urte natural baterako emandako txartel bakoitzeko (AMRG) | 50,30 euro |
–Urte natural baterako emandako txartel bakoitzeko (AMG) | 50,30 euro |
–1. sektorean (Alde Zaharra) urte natural baterako emandako txartel bakoitzeko (AMRG edo AMG) | 40,25 euro |
2.–Txartela galtzeagatik, ibilgailua aldatzeagatik, eremuz aldatzeagatik edo beste edozein ziorengatik lehenengoaz gain eman beharreko txartel bakoitzeko | 6,70 euro |
II. epigrafea.–Jarduera profesionala, merkataritzakoa, industriakoa nahiz zerbitzuetakoa betetzen dela frogatzen duten txartelak:
1.–Urte natural baterako emandako txartel bakoitzeko | 208,10 euro |
2.–Txartela galtzeagatik, ibilgailua aldatzeagatik, eremuz aldatzeagatik edo beste edozer ziorengatik lehenengoaz gain eman beharreko txartel bakoitzeko | 6,70 euro |
III. epigrafea.–Aparkaldi mugatuko guneetan aparkatzea:
1.–10 minutu bitarte | 0,35 euro |
2.–10 minututik gora, 3 minutuko zatiki bakoitzeko, gehienez, 120 minutu bitarte | 0,05 euro |
3.–Eremu laranjan 120 minututik gora, 10 minutuko zatiki bakoitzeko eta ordu-mugarik gabe | 0,05 euro |
4.–Ordaindu osteko tarifa (salaketak baliogabetzeko) |
4.1. Ordaindu osteko tarifa, aparkalekuan tiketean adierazitako denbora baino gehiago emateko | 4,10 euro |
4.2. Ordaindu osteko tarifa, aparkalekuan ordaindutako denboraren halako bi baino gehiago emateko | 12,00 euro |
4.3. Ordaindu osteko tarifa, aparkatzeko gaitzen duen tiketik edo indarreko bizilagun-txartelik gabe | 12,00 euro |
5.–Merkataritza-txanpona (gehienez 120 minutu) | 1,05 euro |
Iragarkiaren kodea: L2516439