254. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Kafetegia eraberritu eta handitzea

Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal-bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak aurkez ditzaten epe horretan; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–). Interesdunek eskura izanen dituzte eskaera horiek, udal-bulegoetan (Armada etorbidea 2, 5. solairua).

Espedientea: 2025-2869.

Titularra: Enrique Raúl Sablón Guzmán.

Jarduera: kafetegia eraberritu eta handitzea.

Tokia: Miguel Astrain kalea 10 (atzealdea), beheko solairua, Iruña.

Iruñean, 2025eko abenduaren 4an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2516026