254. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PAMPLONA

Lan egutegia eta egun baliogabeak 2026. urtean

«Bat etorrita abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearekin -zeinak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, aldatzen baitu eta Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio-esparruaren peko Administrazio Publikoen zerbitzuko langileendako lanorduen urteko kopurua ezartzen baitu- eta Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak ekainaren 5ean emandako 390/2025 Ebazpenarekin, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordainduko diren eta errekuperatu behar ez diren 2026ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen baita, honako hau

EBATZI DUT:

1.–2026rako lan-egutegian honako jaiegun hauek onestea, Iruñeko Udalaren bulegoetarako:

–Urtarrilak 1: Urteberri eguna.

–Urtarrilak 6: Jaunaren Epifania.

–Martxoak 19: San Jose.

–Apirilak 2: Ostegun Santua.

–Apirilak 3: Ostiral Santua.

–Apirilak 6: Pazko astelehena.

–Maiatzak 1: Langileen Nazioarteko Eguna.

–Uztailak 6, 7, 8, 9, 10, 13 eta 14: sanferminak.

–Abuztuak 15: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriak 12: Espainiako Festa Nazionala.

–Azaroak 2: Santu Guztien Egunaren ondorengo eguna.

–Azaroak 30: San Saturnino egunaren ondorengo eguna.

–Abenduak 3: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduak 8: Andre María Sortzez Garbia.

–Abenduak 25: Jaunaren jaiotza.

Halaber, 2026an ezarritako epeak zenbatze aldera, baliogabetzat jotzen dira hala urteko larunbat eta igande guztiak nola udal-bulegoetarako aitortutako jaiegunak.

2.–Iruñeko Udalaren bulegoetan eguneroko lanaldia 7 ordu eta 26 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 214 lanegun, 07:31tik 17:00etara bitarteko orduetan bete beharrekoak, lanaldi malguari buruzko akordioarekin bat.

Akordio hori aplikatzen ez den zerbitzuetan lanaldia eginen dute dagokion alorrak ebazpen bidez onetsiko duen berariazko lan-egutegiaren arabera.

3.–Jendearendako ordutegia eta Erregistro Orokorra irekita egonen den ordutegia 08:30etik 14:30era izanen da, astelehenetik ostiralera, eta itxita egonen da larunbatetan eta jaiegunetan.»

Iruñean, 2025eko azaroaren 27an.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

Iragarkiaren kodea: L2516024