254. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Aldaketa 2. poligonoko 38. lurzatian. Behin betiko onespena

Oteitzako Udalak, 2025eko azaroaren 20an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Agintzen da behin betiko onetsitako araua argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan eta publikoa izan dadin; hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

«Oteitzako Udalak, 2025eko ekainaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Oteitzako 2. poligonoko 38. lurzatiko determinazio xehatuak aldatzeko dokumentua, Oteitzako Udalak berak sustatuta. Jendaurrean egon zen hilabetez, argitaratu baitzen 2025eko 207. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 16an, tokiko prentsan eta Oteitzako Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan.

Zehazki, Oteitzako 2. poligonoko 38. lurzatiko (Foruen plaza, 5) hirigintza-determinazio xehatuak aldatzea da xedea. Eraikin horretan, tradizionalki, parrokia-etxea egon da. Aldaketaren bidez, bada, eraikina dotazioetarako erabiltzeko aukera eman nahi da, eta eraikineko fatxada aldatzeko egin daitezkeen obrak doitzea.

Jendaurrean jartzeko aldian, eta ezarritako epearen barruan, ez da alegaziorik aurkeztu.

Horiek horrela, eta bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoa (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), eta bat etorriz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 123.1.i artikuluarekin (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea), Oteitzako Udalaren osoko bilkurak,

ERABAKITZEN DU:

Lehena.–Behin betiko onestea Oteitzako 2. poligonoko 38. lurzatiko determinazio xehatuak aldatzeko dokumentua, Oteitzako Udalak berak sustatuta.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Oteitzako Udaleko iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal-egoitza elektronikoan, behin betiko onespenaren erabakia, araudiarekin batera, jarraikiz Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan adierazitakoari.

Hirugarrena.–Espediente osoaren kopia bat igortzea Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesioko Departamentuari –Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari–, erabaki hau hartu eta 10 eguneko epean, bat etorriz urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horrek arautzen ditu Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta hirigintza- eta lurralde-plangintzako tresnak aurkezteko formatua), hura kontrolatzeko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoaren arabera (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Oteitzan, 2025eko azaroaren 24an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2515364