2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren 2025ko kuota borondatez ordaintzeko epea
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 86.3 artikuluarekin bat etorriz, jakinarazten da 2025eko ekitaldiko jarduera ekonomikoen gaineko zergaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea 2025ko abenduaren 9tik 2026eko urtarrilaren 22ra bitartekoa izango dela.
Helbideratutako ordainagiriak 2025ko abenduaren 23an kargatuko dira kontuetan, eta helbideratu gabekoak, berriz, Udal honen banku-kontuetan edo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.olazti.es) ordaindu beharko dira.
Ordainketa ez bada borondatez ordaintzeko epean egiten, zor horiek ordainarazpen- prozeduraren bidez eskatuko dira eta Tributuei Buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako errekarguak gehituko zaizkie.
Olaztin, 2025eko abenduaren 9an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.
Iragarkiaren kodea: L2516126