2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MORENTIN
Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Morentingo Udalak, 2025eko irailaren 17an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Morentingo Udalaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.
Aldatzeko erabakia jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, egoki iritzitako alegazioak jarri ahal izateko. Hori dena, jarraituz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari.
Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada aurreko puntuan aipatu epean, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Morentinen, 2025eko abenduaren 5ean.–Alkatea, Ana Ormaechea Merino.
Iragarkiaren kodea: L2516033