254. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2025eko 7., 8., 9. eta 10. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2025eko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 17an, 2025eko 7., 8., 9. eta 10. aurrekontu-aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluak arau beraren 18. artikuluari dagokionez xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

7/2025 AURREKONTU-ALDAKETA:

–GASTUEN PARTIDA:

  • 1 92000 6260000 "Bulegorako ordenagailuak erostea", 5.000,00 euro.

–FINANTZAKETA: APARTEKO KREDITUA, HONAKO PARTIDA HAUETATIK:

  • 1 92000 6410000 "Administrazio elektronikoko aplikazioak", 1.300,00 euro.
  • 1 92000 2260200 "Publizitatea eta propaganda", 3.700,00 euro.

8/2025 AURREKONTU-ALDAKETA:

–GASTUEN PARTIDA:

  • 1- 34220 2120100 "Igerilekuen mantentze-lanak", 8.500,00 euro.

–FINANTZAKETA: KREDITU-GEHIGARRIA, HONAKO PARTIDA HAUETATIK:

  • 1 42000 4800000 "Industrialdean lursailak erosteko dirulaguntza", 5.700,00 euro.
  • 1 92000 2260200 "Publizitatea eta propaganda", 2.800,00 euro.

9/2025 AURREKONTU-ALDAKETA:

–GASTUEN PARTIDA:

  • 1 31210 6320000 "Kontsultategiko sarrerako atea ordeztea", 11.737,00 euro.

–FINANTZAKETA: KREDITUEN SORRERA, HONAKO PARTIDA HONETATIK:

  • 1 4508001 "Kontsultategirako dirulaguntza", 11.737,00 euro.

10/2025 AURREKONTU-ALDAKETA:

–GASTUEN PARTIDA:

  • 1 23140 2260600 "Oroimena lantzeko ikastaroa eta jarduera sozialak", 3.108,00 euro.

–FINANTZAKETA: KREDITU-GEHIGARRIA, HONAKO PARTIDA HAUETATIK:

  • 1 23910 2260600 "Berdintasun-planeko jarduerak", 1.708,00 euro.
  • 1 3140100 "Kultur ikastaroak egitea", 1.400 euro.

Mendabian, 2025eko abenduaren 12an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2516454