2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MAÑERU
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoaren arabera, honako hau
DEKRETATZEN DUT:
1. Mañeruko Udaleko bigarren alkateorde Asier Ruiz de Arcaute Urcelayren esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordezko izan dadin, 2025eko abenduaren 23tik 2026ko urtarrilaren 7ra, biak barne, Mañeruko udal-mugartetik kanpo naizen bitartean.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Mañeruko Udalaren iragarki-taulan ikusgai jartzea ediktu bidez; hori dena, bete beharrez azaroaren 28ko 2568/86 Errege Dekretuaren 44.2 artikulua.
3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta ohartaraztea ezen, jarraikiz azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluari, ni ordezten nauen bitartean ezin izanen dituela errebokatu arau beraren 43. artikuluaren bidez nik egindako eskuordetzeak.
4. Aipatutako errege dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Argitara ematen da, bete beharrez azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikulua, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1.r) artikuluak Alkatetzari emandako eskumena (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).
Mañerun, 2025eko abenduaren 17an.–Alkatea, Itziar Martínez Arbeloa.
Iragarkiaren kodea: L2516629