2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LONGIDA
Zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta zerga-egutegia 2026rako
Longidako Udalak, 2025eko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen ez aldatzea 2026ko ekitaldirako ordenantza fiskalen tarifak. Beraz, indarrean egonen dira lehengo urteko tarifak, honelakoak baitira:
–Ur-horniduraren tasak.
a) Etxeko erabilerarako hornidura: 0,36 euro/m³ + BEZa + NILSAren kanona.
b) Ureztatzea: 0,67 euro/m³ + BEZa.
c) Industriak: 0,72 euro/m³ + BEZa + NILSAren kanona.
- Hiruhilekoan 29 m³ bitarte, etxeetako tarifa aplikatuko da.
- Hiruhilekoan 30 m³-tik 79 m³ bitarte, ureztatzeko tarifa aplikatuko da.
- Hiruhilekoan 80 m³-tik aitzina, industriako tarifa aplikatuko da.
d) Abeltzaintza: 0,36 euro/m³ + BEZa.
e) Hornidurako hargunea paratzeagatik eta alta emateagatik: 194,45 euro + BEZa.
f) Kontagailuaren alokairua: 2,15 euro/hiruhilekoa + BEZa.
- Estolderia eta arazketa zerbitzuengatik ordaindu beharreko tarifak: 12,24 euro urtean + BEZa.
–Agiriak eman eta izapidetzeko tasak:
1.–Artxiboko agirien ziurtagiriak: 3,18 euro.
2.–Artxiboko agirien fotokopiak: DIN-A4 tamainakoak: 0,154 euro; DIN-A3 tamainakoak: 0,309 euro.
3.–Artxiboko agirien fotokopia konpultsatuak: 0,628 euro.
4.–Planoen eta Udal Planeko eta ordenantzetako araudiaren kopiak: DIN-A4 tamainakoak: 0,061 euro; DIN-A3 tamainakoak: 0,123 euro.
–Eremu publikoko lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak:
1.–Kalez kaleko salmenta: festetako barrakak: 12,71 euro. Herriko festetako ostatua: 190,71 euro.
Jarraian, aho batez erabakitzen da zergadunaren egutegi fiskala ezartzea 2026ko ekitaldirako, zergak, tasak eta prezio publikoak ordain daitezen, aldizka eta borondatez, fakturazio eta kobrantza egunetan. Hona hemen egutegia:
–2026ko zerga-egutegia.
–Zirkulazioaren gaineko zerga: otsailaren 1etik 28ra.
–Ura (lehen hiruhilekoa): apirilaren 1etik 30era.
–Ura (bigarren hiruhilekoa): uztailaren 1etik 31ra.
–Ura (hirugarren hiruhilekoa): urriaren 1etik 31ra.
–Ura (laugarren hiruhilekoa): urtarrilaren 1etik 31ra.
–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa:
- Lehen seihilekoa: maiatzaren 1etik 30era.
- Bigarren seihilekoa: urriaren 1etik 30era.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: azaroaren 1etik 30era.
Herri-lurretako larre eta laboreak: adjudikazioak arautu zituzten baldintza-agirien arabera.
Longidan, 2025eko abenduaren 1ean.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.
Iragarkiaren kodea: L2515926