254. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Ordenantza, Andra Mari egoitzan jantoki zerbitzua emateko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2025eko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Andra Mari egoitzan jantoki zerbitzua emateko tasak arautzen dituen udal ordenantza.

Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkeztu. Halakorik izan ezean, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aplikatu beharreko araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Lesakan, 2025eko abenduaren 2an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2515993