1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
481/2025 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, jendaurrean jartzen dituena "Meano-Lapoblacioneko hondakin uren arazketa" izeneko proiektua eta haren ondoriozko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Nafarroako Toki Azpiegiturak SA (NILSA) enpresak, Lapoblación-Meanoko Udalarekin finkatua duen lankidetza araubideaz baliatuz diharduela, zuzendaritza nagusi honi eskatu dio jendaurrean jar ditzala "Meano-Lapoblacioneko hondakin uren arazketa" izeneko proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Era berean, desjabetze espedientea presako prozeduraz tramitatzeko eskatu du, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legeak 52. artikuluan ezartzen duen bezala, hori guztia Lapoblación-Meanoko Udalaren mesedetan.
Udalaren zerbitzu publikoa izaki, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), tokiko obra eta zerbitzuen proiektuak onesteak berekin dakar onura publikoaren deklarazioa eta proiektuko ondasunak okupatu beharra, nahitaezko desjabetzea egiteko.
Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuarekin bat,
EBAZTEN DUT:
1. Hamabost egunez jendaurrean jartzea "Meano-Lapoblacioneko hondakin uren arazketa" izeneko proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, hemen ondotik ematen dena, proiektuak ukitutakoek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten eta, argitaratzen den zerrendan akatsik badago, akats horiek zuzentzeko behar diren datuak eman ditzaten, idatziz, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusian (Arrieta kalea 12-3. solairua, 31002 Iruña) eta Lapoblación-Meanoko udaletxean. Bi leku horietan proiektuaren kopia bat eta lurzatien planoak izanen dira eskuragarri.
2. Lapoblación-Meanoko Udala desjabetze espedientearen onuradun deklaratzea.
3. Ebazpen hau, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Lapoblación-Meanoko udaletxeko iragarki-taulan argitaratuko da. Orobat, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.
Iruñean, 2025eko abenduaren 11n.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.
MEANO-LAPOBLACIONEKO (NAFARROA) HONDAKIN UREN ARAZKETA
Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
FINKAREN KODEA | TITULARRA/K | UKIPENAK | KATASTROA |
Jarduketa | Luzera/Zortasuna | Aldi baterako okupazioa | Erregistroak eta/edo kutxatilak | Behin betiko okupazioa | Poligonoa | Lurzatia | Deskribapena |
m | m² | m² | Unit. | m² | m² |
LA-03COMP | Alvaro Domaica Apiñániz | SA | - | - | 151,83 | - | - | 3.302,02 | 2 | 595 | Lehorreko lurra eta larreak |
Beatriz García de Galdeano Baños |
LA-04COMP | Meanoko Kontzejua | HS | 8.96 | - | - | 2 | 4 | - | - | - | Monasterioko bidea |
LA-05COMP | Saturnino Domaica López | SA | 7.15 | 21.45 | - | 1 | 2 | - | 2 | 307 | Lehorreko alorra |
HOR | 135.8 | 407.4 | 648 | 1 | 1 | - | - | - | - |
HS | 36.4 | 145.6 | 959.82 | 2 | 4 | - | - | - | - |
LA-06COMP | M.ª Trinidad Apiñaniz García | HOR | 204.99 | 614.97 | - | - | - | - | 2 | 311 | Lehorreko alorra |
Saturnino Domaica López | HS | - | - | 1.445,49 | - | - | - | - | - | - |
LA-15/1COMP | Enrique Pérez Martínez | HOR | 64.85 | 194.55 | - | - | - | - | 2 | 310 | Lehorreko alorra |
María Antonia Sanz de Jubera Martínez | HS | - | - | 1.001,22 | - | - | - | - | - | - |
LA-16COMP | Meanoko Kontzejua | HOR | 3.32 | - | - | 2 | 2 | - | - | - | Verbenosako bidea |
LA-17COMP | Presentación Martínez Orioren jaraunspen jasogabea Sabino María Berasaluce Onaindia | HOR | 199.07 | 513.46 | - | - | - | - | 2 | 313 | Lehorreko lurra eta larreak |
LA-17BIS | Félix Martinez Domaica | SA | | | 957.36 | | | | 2 | 313 | Lehorreko lurra eta larreak |
HOR | 385.59 | | |
LA-18COMP | Marisol Martínez Gaona | HOR | 88.28 | 216.66 | 126.35 | - | - | - | 2 | 321 | Basoa, larreak eta zuhaixkak |
LA-18/1 | Lapoblacioneko Udalaren herri-lurrak | HOR | 28.98 | 58.63 | 34.56 | - | - | - | 2 | 320 | Basoa-Larreak |
LA-20COMP | Ebroko Konfederazio Hidrografikoa | HOR | - | - | 66,67 | - | - | - | 2 | - | Erretena |
LA-21COMP | D. Saturnino Domaica López | SA | - | - | 3.861,98 | - | - | - | 2 | 305 | Lehorreko lurra eta larreak |
LA-23COMP | Ruben Martínez López | SA | - | - | 256,22 | - | - | - | 2 | 314 | Basoa-Larreak |
Sergio Martínez López |
María Teresa Martínez Pérez de Albéniz |
Laburdurak: jarduketa; SA: saneamendua; HOR: hornidura, eta HS: hornidura eta saneamendua. |
Iragarkiaren kodea: F2516343