254. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Jarduera-lizentziaren eskaera. Hobi septikoa berritzea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal-bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan xedatutakoa (foru-dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –17/2020 Foru Legea, arautzen duena ingurumenean eragina duten jarduerak–).

Espedientea: 240253K/ URB 2220.

Sustatzailea: Navarra de Infraestructuras Locales SA (NILSA).

Jarduera: Anozko (Ezkabarte) hobi septikoa berritzea.

Tokia: 17. poligonoa, 228, 229, 232, 245, 246, 247, 258, 260, 272 lurzatiak (Ezkabarte).

Ezkabarten, 2025eko abenduaren 4an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2516003