254. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Xehetasun-azterketa, Garruesko 4. poligonoko 16. lurzatian. Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udalak, 2025eko azaroaren 18an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Garruesko 4. poligonoko 16. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Manex Fernández Moñuxek sustatua.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ezkabarten, 2025eko azaroaren 21ean.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2515339