2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Udal honetako alkateak, 2025eko abenduaren 9an, 2960 Ebazpena eman zuen. Hona hemen:
Udal honetako alkatea udalerritik kanpo izanen denez, bidezko arrazoiengatik, 2025eko abenduaren 26tik 30era, biak barne, eta kontuan harturik Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikulua, lege testu horren beraren 44. artikuluari dagokionez, esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz, honako honen bidez,
EBAZTEN DUT:
1.–Jose María Noval Galarraga lehen alkateordeari eskuordetzan ematea alkate naizen aldetik esleiturik ditudan eginkizunak, 2025eko abenduaren 26tik 30era, biak barne.
2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan, lege testu beraren 44. artikuluari dagokionez, ezarritako ondorioak izan ditzan.
3.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.
Burlatan, 2025eko abenduaren 10ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2516127