Iragarkia
254. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 23a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Prezio publikoen aldaketa, 2026. urterako, Lagunak Udal Zerbitzuan. Behin betiko onespena
Barañaingo Udalak, 2025eko irailaren 30ean egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen prezio publikoen aldaketa, 2026. urterako, Lagunak Udal Zerbitzuan.
Erabaki hori argitaratu zen 2025eko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 15ean, baita Barañaingo Udalaren iragarki-taulan paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon zen jendaurrean. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 b) artikuluko manuei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Iragan da hogeita hamar eguneko epea, zeina ezartzen baitu uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), eta inork ez du alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu; hala, behin betiko onetsitzat jo da prezio publikoen aldaketa, 2026rako, Lagunak udal zerbitzuan.
Hortaz, eta bat etorriz indarrean den araudi aplikagarriarekin, oso-osorik ematen da argitara iragarki honen eranskinean.
Behin betiko onespen-erabakiak bukaera ematen dio administrazio-bideari, eta haren aurka, aukeran, honako errekurtso hauek jar daitezke:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa), bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Barañainen, 2025eko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.
1. ARAUA.–ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA LAGUNAK UDAL ZERBITZUAREN INSTALAZIOAK ERABILTZEKO
Oinarria.
1. artikulua. Ordenantza honen prezio publikoa ezartzen da babes harturik martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikulua eta hurrengoak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Kontzeptua.
2. artikulua. Arau honetan ezartzen diren prezio publikoak galdatuko dira zerbitzuengatik, hau da, Lagunak udal zerbitzuaren instalazioaren erabilera baimendua egiteagatik nahiz kirol eta kultura jardueren erabilera baimendua egiteagatik. Organo eskudunak onetsiko du indarreko erabilera-ordutegia.
Aurreikusi gabeko erabilerak salbuespenez baimentzen ahalko dira, baldin eta egin beharreko jarduera interesekotzat jotzen bada eta Zuzendaritza Batzordeak onesten badu.
Ordaindu beharra.
3. artikulua. Udal zerbitzuak zer pertsona edo entitateri baimentzen dien bere instalazio eta zerbitzuen erabilera, horiexek beharko dute ordaindu.
Halako pertsona edo entitate batzuei ez zaie prezio publikorik galdatuko, beren ezaugarri edo helburuak direla eta, Zuzendaritza Batzordeak hala erabakitzen badu.
Halaber, ez da prezio publikorik eskatuko Barañaingo Udalak sustatzen edo antolatzen dituen jardueretan, ezta beste batzuetan ere, baldin Udala haiekin lankidetzan aritzen bada interesekotzat jotzen dituelako.
Kudeaketako eta diru-bilketako arauak.
4. artikulua. Instalazioetara sarbidea ematen duen sarrera edo baimena eskuratzen denean sortzen da ordaindu beharra.
5. artikulua. Instalazioetan sartzeko unean bertan emanen dira egun bateko balioa duten txartel edo sarrerak. Arau berezi gisa, Lagunak udal zerbitzuko atezaintzan ordaindu beharko da prezio hori. Han eginen dira txartelak, eta ordainketaren frogagiri izanen dira.
6. artikulua. Instalazioak abonatu moduan erabili nahi dituztenek, denbora mugarik gabe nahiz udako denboraldian, horretarako txartela eskuratu beharko dute Lagunak zerbitzuak finkatzen duen moduan eta finkatzen dituen baldintzetan.
7. artikulua. Oro har, denbora mugarik gabeko abonatu izaten ahalko dira soilik Lagunak udal zerbitzuaren estatutuek zehazten dituzten pertsonak.
Inskribatzeko eskaera egiten den unean ordainduko da hasierako sarreraren %50, eta gainerako %50a hilabetero hainbanatuko da, hurrengo 24 hilabeteetan.
65 urtetik gorakoek sarreraren zenbateko osoa ordaindu beharko dute abonua egitean.
Haurrek bi urtetik aurrera ordainduko dute dagokien sarrera, gainerakoen baldintza berberetan.
Instalazioan abonatu gisa baja emanez gero, duen zorra likidatu beharko du, bai dagokion hasierako sarrerarengatik, bai ordaintzeke dauden kuotengatik (hala badagokio).
Orobat, gainerako abonatuek hiruhilekoetan ordaindu dituzten hilabeteei dagozkien kuotak ere ordaindu behar dira inskribatzeko unean.
Abonatuen kuotak ez dira murrizten ahal, eta hiruhileko natural bakoitzaren lehen egunean sortuko dira, edo, bestela, instalazioetan alta egiten den hiruhilekoko hilabetean. Orobat, bajek, noiz egiten diren, ondoko hiruhilekoan izanen dute indarra, eta idatziz eskatu beharko dira.
Adin tarte bakoitzeko tarifetan agertzen diren kuotak osorik ordaintzen hasiko dira dagokion adina betetzen den hilabete beretik.
Betiere nahitaezko betebeharra izanen da banku batean helbideratzea behar diren kuotak kobratzeko.
Kirolari abonatuek Zuzendaritza Batzordearen baimena beharko dute, eta horrek balioko die Lagunakekin kirol lizentzia duten bitartean. Ordainketa kirol denboraldiko eginen da.
8. artikulua. Denbora mugarik gabeko abonatu nahiz denboraldiko abonatu izan nahi duten adingabeek, haien gurasoak abonatuak ez direlarik, adinez nagusi den legezko tutore edo arduradun bat izan beharko dute, abonatua dena, odol bidezko hirugarren gradura arteko ahaidea, eta beren hasierako sarrera ordaindu beharko dute 18 urtez goitiko abonatuen baldintza beretan.
9. artikulua. Kuota murriztuak izateko baldintzak:
Familia ugarientzako %10eko murrizketa egiteko, eskatu egin behar da, eta agiri ofizial baten bidez frogatu, eta Lagunak Udal Zerbitzuak baimendu beharko du.
Behin kuotaren murrizketa eragin zuen egoera bukaturik, murrizketak ukitzen dituen abonatu guztiei esleituko zaie dagokien kuota, gainerakoentzat ezarritako parametroen arabera.
Lagunakek horri buruzko informazioa eska dezake, iruditzen zaionean.
10. artikulua. 65 urtetik gorakoentzat ezarritako kuota eta matrikula izateko, 65 urteak beteak izan beharko dituzte, eta familia unitateko per capita errentak ez du gainditu beharko lanbide arteko gutxieneko soldata indarduna.
Behin bukaturik dela delako kuota esleitzea eragin zuen egoera, kuota horrek ukitzen zituen abonatu guztiei esleituko zaie dagokien kuota berria, gainerakoentzat ezarritako parametroen arabera.
Lagunakek horri buruzko informazioa eska dezake, iruditzen zaionean.
11. artikulua. Desgaitasuna dutenen kuota izateko, frogatu beharko da %50eko desgaitasuna edo hortik goitikoa, agiri ofizialaren bidez. Bertan jasoko da desgaitasun graduaren kalifikazioa.
Denbora mugarik gabeko abonatuen kasuan, 18 urtetik beheitikoak kuotatik salbuetsirik geldituko dira baldin %50eko desgaitasuna edo hortik goitikoa badute, baina ez matrikula ordaintzetik; matrikula ordaindu beharko dute gainerako abonatuentzat ezarritako denbora eta modu beretan. 18 urte betetzean, desgaitasuna dutenentzat ezarritako kuota aplikatuko zaie.
12. artikulua. Inskripzioa edo hiru hileko ordainagiria eginik familiaren inguruabarrak aldatzen badira, ez dute ondoriorik izanen hurrengo hiruhilekora arte.
13. artikulua. Denbora mugarik gabeko abonatuen hiruhilekoko kuotak ez ordaintzeak berekin ekarriko du instalazioak erabili ezina, zorra kitatu arte. Ordaintzen ez den ordainagiri bakoitzak %5eko errekargua ekarriko du.
14. artikulua. Instalazioen erabiltzaileek men egin beharko diete beti esparru bakoitzean ikusgai jartzen diren portaera eta erabilera arauei.
15. artikulua. Gimnasioko abonurako kuotak urte osokoak dira (urtarrila-abendua) eta zatiezinak; hortaz, ezin da hainbanaketarik ezarri. Bakar-bakarrik, eta salbuespenez, uztailaren 1etik aitzina izena ematen dutenek urteko kuotaren %50 ordaindu beharko dute.
16. artikulua. Abonatuek agiri ofizialen bidez frogatzen badute Nafarroako Foru Komunitatetik kanpora joan behar dutela ikastera, lan egitera edo antzeko zereginetara, eta horrek baldin badakar bizilekua Foru Komunitatetik kanpora aldatzea, bai eta Gizarte Ongizatearen bidez egoera ekonomiko ahula frogatzen dutenek ere, eszedentzia eskatzen ahalko dute abonatuaren kuota ez ordaintzeko, eta abonatu izaten jarraituko dute, baina instalazioak erabiltzeko eskubidea galduko dute eszedentziak iraun bitartean. Ez da urtebete baino gutxiago izanen, ezta bost urte baino gehiago ere.
Ezin izanen da berriz eszedentziarik eskatu bi urteko epean, azkeneko altatik zenbatzen hasita.
Gehieneko eszedentzia-aldia igaro eta kuota berraktibatzeko eskatu ez bada, behin betiko baja emanen zaio instalazioetako abonatu gisa.
17. artikulua. Kirol instalazioak gizarte edo kultura helburu baterako erabili ahal izateko, eskabidea egin beharko da, gutxienez ere 20 egun lehenago, Barañaingo Udalean.
Eskumena duen udal organoak instalazioa uztea onartuta, Lagunak Udal Zerbitzuan ordainduko da, hala behar baldin bada, udal zerbitzu horren prezio publikoetan finkatzen den zenbatekoa.
18. artikulua. Zuzendaritza Batzordeak erabakiko du kanpaina bereziko matrikularen prezio publikoa, abonatuak ekarrarazteko kanpaina aldietan.
19. artikulua. Publizitate egonkorraren prezioan ez da sartzen ez inprimaketaren kostua ez hesiak jartzea. Iragarkia egiten duenak ordainduko ditu horiek.
20. artikulua. Kortesiazko sarrera aplikatuko zaie ekitaldi sozialetara doazen laguntzaileei eta instalazioa bisitatzera doazenei; ez dute instalazioak erabiltzeko eskubiderik izanen, ezarritako xederako ez bada. Abonatuen laguntzaileentzat sarrera librea izanen da Zuzendaritza Batzordeak ezarritako ordutegietan eta egoeretan.
21. artikulua. Gonbidatu-sarreraren prezioa aplikatuko zaie abonatuen udako gonbidapenei. Ezartzen da gehienez ere hiru gonbidatu-sarrera izan daitezkeela 18 urtez gorako abonatu eta denboraldi bakoitzeko.
2. ARAUA.–ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA LAGUNAK UDAL ZERBITZUAK ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERETAKO SARRERETARAKO, INSKRIPZIOETARAKO ETA MATRIKULETARAKO
Oinarria.
1. artikulua. Ordenantza honen prezio publikoa ezartzen da babes harturik martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikulua eta hurrengoak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Kontzeptua.
2. artikulua. Arau honetako prezio publikoak galdatuko dira (baldin prezio publikoak aplikatzeko beste arauetan sartuta ez badaude) sarrera gisa, matrikula gisa edo beste edozein kontzeptu gisa, betiere eskubidea ematen dutenean Lagunak Udal Zerbitzuak urtean antolatzen dituen programa, jarduera edo ikastaroetan parte hartzeko edo horietara joateko, honako arlo hauetan: hezkuntza, kultura, kirola edo gizartea.
Kudeaketako eta diru-bilketako arauak.
3. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharko da sarrera hartzean, edo inskripzioa edo matrikula egitean.
4. artikulua. Lagunak Udal Zerbitzuak kasuan-kasuan ezarritako moduan eta tokian eginen da diru-bilketa.
5. artikulua. Ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, eta arrazoia ezin bazaio leporatu prezioa ordaintzera behartuta dagoenari, ordaindutako zenbatekoa itzuliko zaio.
6. artikulua. Ikastaro edo jardueretan inskribatu ondoan ez da prezioak itzultzerik onartuko, salbu eta antolaketari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik.
7. artikulua. Programatutako jardueretan parte hartzeak edo haietara joateak berekin dakar instalazioak erabiltzeko arauak onartu beharra.
8. artikulua. Lagunakek konpromisoa hartzen du honako hauen berri emateko, inskripzioa hasi aurretik: ikastaroen eskaintza, ordutegiak, prezioak eta parte hartzaileen gehieneko eta gutxieneko kopurua. Gutxieneko parte-hartzaile kopuru bat lortzen ez duten ikastaroak bertan behera geldituko dira.
9. artikulua. Ikastaroetan inskribatzean, kategoria hauek ezarri dira: abonatuak eta abonatu gabeko erroldatuak. Abonatuek lehentasuna izanen dute izena ematean. Abonatu gabe eta erroldatu gabe direnek ere aukera izanen dute, baina erroldatuek baino %30 gehiago ordaindu beharko dute.
3. ARAUA.–ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA AGIRIAK EGITEKO ETA IZAPIDETZEKO TASAK
Oinarria.
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearekin (lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atala), eta jarraikiz lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari.
Zerga-egitatea.
2. artikulua. Udal jarduerak eragiten du zerga-egitatea, hau da, jarduera honek: udal administrazioak edo udal agintariek beren eskumeneko agiriak ematea, alderdi batek eskaturik.
Ordaindu beharra.
3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da eskatze hutsarekin, norberak eskatzen duenean, norberaren intereserako, edozein agiri egitea udal administrazioak edo udal agintariek, betiere haien eskumeneko agiriak.
Subjektu pasiboa.
4. artikulua. Subjektu pasiboak dira pertsona natural edo juridikoak, eskatzen dutenak udal administrazioak edo udal agintariek beren eskumeneko agiriak egitea, edo eragiten dutenak agiri horiek egitea, edo agiri horien onura jasotzen dutenak.
Tarifak.
5. artikulua. Ordenantza honetako tarifak eranskinean agertzen dira.
Kudeaketako eta diru-bilketako arauak.
6. artikulua. 1. Tasa sortutzat hartuko da agiria Lagunak Udal Zerbitzuaren bulegoetan aurkezten denean, eta ez da onartuko eskabiderik ez agiririk, ezta izapidetuko ere, baldin aitzinetik ez bada bete ordaintzeko betebeharra.
Aurrekariak bilatzeko eskaera orok tasa sortuko du, emaitza negatiboa bada ere.
AZKEN XEDAPENAK
Lehena.–Ordenantza honetan ezartzen ez den orotan, aplikatuko da xedaturik dagoena Ordenantza Fiskal Orokorrean eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Bigarrena.–Ordenantza hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan.
4. ARAUA.–ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA LAGUNAK UDAL ZERBITZUKO PATINODROMOA ERABILTZEKO
Oinarria.
1. artikulua. Ordenantza honen xede den prezioa ezartzen da babes harturik martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen dagozkion artikuluak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Kontzeptua.
2. artikulua. Prezio publikoak ordainaraziko zaizkie Nafarroako beste klub batzuetako kirolari federatuei, Lagunak Udal Zerbitzuaren zerbitzuak erabiltzeagatik, instalazioetan abiadurako irristaketako jarduerak egiteko.
Ordenantza honen arabera, zerbitzuak dira: administratiboak, Lagunak Udal Zerbitzuko patinodromoa entrenamenduetarako erabiltzea eta Lagunak udal zerbitzuaren beste instalazio batzuez baliatzea.
Kirolariak ordaintzetik salbuesten ahalko dira, baldin haien klubek idatzizko hitzarmena egina badute Lagunak Udal Zerbitzuarekin, batak bestearen kirol instalazioak erabiltzeko, edo Patinajeko Nafarroako edo Espainiako Federazioarekin egindako hitzarmen bat dela medio.
Kudeaketako eta diru-bilketako arauak.
3. artikulua. Kirolarien klubak ordainduko du prezio publikoa denboraldiaren bukaeran, Lagunak Udal Zerbitzuak faktura aurkeztu ondoren, kontuan hartuta klub horren patinatzaileek zenbat aldiz erabili dituzten gure instalazioak; beste aukera da 10 aldiz sartzeko abonuak erostea. Klubak ez badu hitzarmenik edo patinodromoa noizean behin erabiltzen bada, erabiltzen den unean ordainduko da prezio publikoa.
4. artikulua. Ordenantza honetako kirol jarduera hasten ez bada, eta ezin bazaio leporatu prezioa ordaintzera behartuta dagoenari, dagokion zenbatekoa itzuli eginen zaio.
Tarifak.
5. artikulua. Ordenantza honen eranskinean ageri direnak izanen dira tarifak edo, bestela, kasu bakoitzean ezarriko dira, kontuan izanda egin behar den kirol jardueraren ezaugarri bereziak, eta ulertuko da barne direla aplikatu behar diren zerga eta tasa guztiak.
PREZIO PUBLIKOAK (1. ARAUA)
ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA LAGUNAK UDAL ZERBITZUAREN INSTALAZIOAK ERABILTZEKO
PREZIOA | ||
PILOTALEKUKO SARRERAK (NEGUA) | ||
Abonatu gabeko erroldatuak | 7,70 | |
Abonatu eta erroldatu gabeak | 14,10 | |
Pilotalekuko argia, ordua (abonatu gabeak soilik) | 7,70 | |
TENIS PISTETAKO SARRERAK (NEGUA) | ||
Abonatu gabeko erroldatuak | 7,70 | |
Abonatu eta erroldatu gabeak | 14,10 | |
Teniseko argia, ordua (abonatu gabeak soilik) | 7,70 | |
PADEL PISTETAKO SARRERAK (NEGUA) | ||
Abonatu gabeko erroldatuak | 7,70 | |
Abonatu eta erroldatu gabeak | 14,10 | |
Padeleko argia, ordua (abonatu gabeak soilik) | 7,70 | |
IGERILEKU ESTALIKO SARRERAK (NEGUA) | ||
Abonatu gabeko erroldatuak | 7,70 | |
Abonatu eta erroldatu gabeak | 14,10 | |
BESTE INSTALAZIO BATZUETARAKO SARRERAK (NEGUA) | ||
Abonatu gabeko erroldatuak | 7,70 | |
Abonatu eta erroldatu gabeak | 14,10 | |
KORTESIAZKO SARRERA | 1,40 | |
GONBIDATUEN SARRERA | 2,80 | |
UDAKO SARRERAK, ERROLDATUAK | ||
18 urtetik gorakoak | 12,00 | |
14tik 17 urtera bitartekoak | 7,70 | |
10etik 13 urtera bitarte | 6,60 | |
2tik 9 urtera bitartekoak | 5,40 | |
Sarrerak, 21:00etatik aurrera | Dagokion | |
UDAKO SARRERAK, ERROLDATU GABEAK | ||
18 urtetik gorakoak | 21,70 | |
14tik 17 urtera bitartekoak | 18,40 | |
10etik 13 urtera bitarte | 14,10 | |
2tik 9 urtera bitartekoak | 11,00 | |
Sarrerak, 21:00etatik aurrera | Dagokion | |
ZAINTZAILEEN ABONUAK | ||
Hilabetekoa | 90,20 | |
Hilabete erdikoa | 47,70 | |
GIZARTE ONGIZATEKO UDAKO ABONUAK (HILABETEA) | ||
18 urtetik gorakoak | 73,90 | |
14tik 17 urtera bitartekoak | 48,90 | |
10etik 13 urtera bitarte | 32,60 | |
2tik 9 urtera bitartekoak | 18,40 | |
GIZARTE ONGIZATEKO ABONUAK (NEGUA) | ||
18 urtetik gorakoak | 120,60 | |
14tik 17 urtera bitartekoak | 71,70 | |
10etik 13 urtera bitarte | 54,40 | |
2tik 9 urtera bitartekoak | 30,40 | |
ERABILTZAILE KIROLARIAK, DENBORALDIA | 301,00 | |
KIROL KUOTA URTEAN | 96,70 | |
ABONATUEN HILABETEKO KUOTA | ||
18 urtetik gorakoak | 20,39 | |
14 urtetik 17 urtera bitartekoak | 11,75 | |
10 urtetik 13 urtera bitartekoak | 7,97 | |
2 urtetik 9 urtera bitartekoak | 4,05 | |
65 urtetik gorakoak (familia-unitateko per capita errenta < lanbide arteko gutxieneko soldata) | 13,51 | |
Desgaitasuna dutenak (> = %50) | 9,12 | |
MATRIKULAREN KUOTA, ERROLDATUAK | ||
Orokorra | 324,80 | |
Abonatu berriak, 65 urtetik gorakoak (familia-unitateko per capita errenta < lanbide arteko gutxieneko soldata) | 163,00 | |
Desgaitasuna dutenak (> = %50) | 163,00 | |
MATRIKULAREN KUOTA, ERROLDATU GABEAK | ||
Orokorra | 455,20 | |
MATRIKULAREN KUOTA, KANPAINA BEREZIA | 149,90 | |
ARMAIRUAK (URTEKOA) | 47,70 | |
ARMAIRUKO GILTZAREN KOPIA | 11,00 | |
UDAKO ABONUAK (HILEKOA, ERROLDATUAK) | ||
18 urtetik gorakoak | 217,30 | |
14 urtetik 17 urtera bitartekoak | 123,90 | |
10 urtetik 13 urtera bitartekoak | 105,40 | |
2 urtetik 9 urtera bitartekoak | 86,90 | |
65 urtetik gorakoak (familia-unitateko per capita errenta < LGS) eta desgaitasuna dutenak | 130,40 | |
ERROLDATU GABEEN UDAKO ABONUAK HILABETEAN | ||
18 urtetik gorakoak | 353,10 | |
14 urtetik 17 urtera bitartekoak | 177,00 | |
10 urtetik 13 urtera bitartekoak | 149,90 | |
2 urtetik 9 urtera bitartekoak | 122,80 | |
UDAKO ABONUAK (HILABETE ERDIA, ERROLDATUAK) | ||
18 urtetik gorakoak | 121,70 | |
14 urtetik 17 urtera bitartekoak | 78,20 | |
10 urtetik 13 urtera bitartekoak | 69,50 | |
2 urtetik 9 urtera bitartekoak | 60,90 | |
65 urtetik gorakoak (familia-unitateko per capita errenta < lanbide arteko gutxieneko soldata) eta desgaitasuna dutenak | 69,50 | |
UDAKO ABONUAK (HILABETE ERDIA, ERROLDATU GABEAK) | ||
18 urtetik gorakoak | 176,50 | |
14 urtetik 17 urtera bitartekoak | 88,60 | |
10 urtetik 13 urtera bitartekoak | 75,00 | |
2 urtetik 9 urtera bitartekoak | 61,40 | |
GIMNASIOKO ABONUA URTEAN (URTARRILAREN 1ETIK ABENDUAREN 31 ARTE) | ||
16tik 64 urtera bitarte | Ordutegi osoa | 144,50 |
16tik 64 urtera bitarte | Goizeko ordutegia | 108,60 |
65 urtetik gorakoak | Ordutegi osoa | 96,70 |
65 urtetik gorakoak | Goizeko ordutegia | 71,70 |
Desgaitasuna dutenak (> = %50) | Ordutegi osoa | 71,70 |
Desgaitasuna dutenak (> = %50) | Goizeko ordutegia | 47,70 |
16tik 64 urtera bitarte | Bonua (10 saio) | 73,90 |
65 urtetik gorakoak | Bonua (10 saio) | 38,00 |
Desgaitasuna dutenak (> = %50) | Bonua (10 saio) | 38,00 |
PUBLIZITATE ESTATIKOA (3x1 metro) | ||
Denboraldi baterako kontratua | 360,70 | |
Hiru denboralditarako kontratua (denboraldiko) | 301,00 | |
Bost denboralditarako kontratua (denboraldiko) | 180,30 | |
KIROL ESPAZIOEN ALOKAIRUA | ||
Futbol 11ko zelaia, saioa/partida (*) | 108,60 | |
Futbol 8ko zelaia, saioa/partida (*) | 78,20 | |
Pilotalekua, egun osoa, aparteko erabileretarako | 763,70 | |
Pilotalekua, egun erdia, aparteko erabileretarako | 384,60 | |
Hockey/eskubaloi pista, saioa/partida (*) | 78,20 | |
Gehigarria argiagatik futbola/hockeya/eskubaloia | 25,00 | |
Igerileku estaliaren alokairua kalea/ordu bat (*) | 78,20 | |
Pilotalekuaren alokairua, taldeko kirola egiteko (*) | 42,40 | |
Kiroldegiaren alokairua, ordu bat, kirola egiteko (*) | 42,40 | |
Kiroldegia, egun osoa, aparteko erabileretarako | 763,70 | |
Kiroldegia, egun erdia, aparteko erabileretarako | 384,60 | |
Irristaketa pistaren alokairua, egun osoa, aparteko erabileretarako | 744,10 | |
Irristaketa pistaren alokairua, egun erdia, aparteko erabileretarako | 371,60 | |
Aretoen alokairua, kirola egiteko, orduko | 42,40 | |
Aretoen alokairua, ezohiko erabilerarako, orduko | 65,20 | |
(*) (Abonatuta ez daudenek eguneko sarrera ordaindu beharko dute) | ||
EGUR/IKATZ FARDELA | 6,60 | |
IGERIKETA TXANOA | 4,30 | |
PREZIO PUBLIKOAK (2. ARAUA)
ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA LAGUNAK UDAL ZERBITZUAK ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERETAKO SARRERETARAKO, INSKRIPZIOETARAKO ETA MATRIKULETARAKO
PREZIOA | |
TENIS IKASTAROAK (8 ordu) | |
Abonatuak | 52,10 |
Abonatu gabeko erroldatuak | 68,40 |
IGERIKETA IKASTAROAK (8 ordu) | |
Abonatuak | 46,70 |
Abonatu gabeko erroldatuak | 77,10 |
PADEL IKASTAROAK (8 ordu) | |
Abonatuak | 71,70 |
Abonatu gabeko erroldatuak | 90,20 |
GAINERAKO IKASTAROAK, 20 LAGUNEKO TALDEAK (32 ordu/lauhilekoa) | |
Abonatuak | 169,50 |
Abonatu gabeko erroldatuak | 210,70 |
GAINERAKO IKASTAROAK, 30 LAGUNEKO TALDEAK (32 ordu/lauhilekoa) | |
Abonatuak | 127,10 |
Abonatu gabeko erroldatuak | 157,60 |
GAINERAKO IKASTAROAK, GEHIENEZ 20 LAGUNEKO TALDEAK (16 ordu/lauhilekoa) | |
Abonatuak | 84,70 |
Abonatu gabeko erroldatuak | 105,40 |
GAINERAKO IKASTAROAK, 30 LAGUNEKO TALDEAK (16 ordu/lauhilekoa) | |
Abonatuak | 63,00 |
Abonatu gabeko erroldatuak | 79,40 |
FUTBOL PARTIDETAKO SARRERAK | |
Hirugarren maila | |
16 urtetik gorakoak | 11,30 |
16 urtetik beherakoak | 5,10 |
12 urtetik beherakoak | 0,00 |
Erkidego mailakoa/Lehentasunezkoa | |
16 urtetik gorakoak | 10,00 |
16 urtetik beherakoak | 4,00 |
12 urtetik beherakoak | 0,00 |
Eskualdekoa, lehen maila | |
16 urtetik gorakoak | 6,10 |
16 urtetik beherakoak | 2,00 |
12 urtetik beherakoak | 0,00 |
Gazteen ohorezko maila | |
16 urtetik gorakoak | 6,10 |
16 urtetik beherakoak | 3,10 |
12 urtetik beherakoak | 0,00 |
Abonua (hirugarren maila) | |
16 urtetik gorakoak | 101,40 |
16 urtetik beherakoak | 50,70 |
12 urtetik beherakoak | 0,00 |
Abonua (erkidego mailakoa/lehentasunezkoa) | |
16 urtetik gorakoak | 92,20 |
16 urtetik beherakoak | 46,10 |
12 urtetik beherakoak | 0,00 |
Abonua (eskualdekoa, lehen maila) | |
16 urtetik gorakoak | 55,30 |
16 urtetik beherakoak | 27,60 |
12 urtetik beherakoak | 0,00 |
Gazteentzako abonua (ohorezko maila) | |
16 urtetik gorakoak | 55,30 |
16 urtetik beherakoak | 27,60 |
12 urtetik beherakoak | 0,00 |
–Kultura eta aisialdi arloko jarduerak: gizarte, kultura nahiz aisialdi arloko ikastaro edo jardueretako sarrerak, inskripzioak edo matrikulak. Edonola ere, aplikatuko diren tarifek zerbitzuaren zuzeneko kostua, gutxienez, estali behar dute. Abonurik ez duten erroldatutakoei honako tarifa hau aplikatuko zaie: abonatuentzako tarifari %25 gehituta ateratzen dena. Abonurik ez duten erroldatu gabeei, berriz, honako tarifa hau aplikatuko zaie: abonurik ez duten erroldatutakoentzako tarifari %30 gehituta ateratzen dena.
PREZIO PUBLIKOAK (3. ARAUA)
ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA AGIRIAK EGITEKO ETA IZAPIDETZEKO
PREZIOA | |
PARTIKULARRENTZAKO AGIRIEN FOTOKOPIAK | |
Din A-4 tamainako kopia | 0,30 |
Din A-3 tamainako kopia | 1,10 |
LANPOSTUAK BETETZEKO DEIALDIAK IZAPIDETZEA | |
Erdi edo goi mailako titulazioa eskatzen duten lanpostuetarako | 24,00 |
Gainerako lanpostuetarako | 12,00 |
TXARTELAK EGITEA | |
Abonatu berriak eta berritzeak | 4,30 |
Txartela berriz egitea, galtzeagatik | 8,70 |
LIZENTZIAK IZAPIDETZEA, ABONATU GABEAK | |
Erroldatuak | 12,00 |
Erroldatu gabeak | 18,40 |
PREZIO PUBLIKOAK (4. ARAUA)
ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA LAGUNAK UDAL ZERBITZUAREN PATINODROMOA ERABILTZEKO
PREZIOA | |
Nafarroako klubetako kirolari federatuek patinodromoa erabiltzea, eguna/pertsona | 2,30 |
Nafarroatik kanpoko klubetako kirolari federatuek patinodromoa erabiltzea, eguna/pertsona | 3,30 |
Pista egun osorako alokatzea | 744,10 |
Pista egun erdirako alokatzea | 371,60 |
Iragarkiaren kodea: L2515928
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
