254. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2026rako aldaketa ordenantza fiskaletan, zerga-tasetan, eta prezio publikoetan. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2025eko irailaren 30ean egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Barañaingo Udalaren 2026rako ordenantza fiskaletan, zerga-tasetan eta prezio publikoetan, honako honetan aipatu bezala: "Ordenantza fiskalen testuaren eta tarifen aldaketa 2026rako" agiria.

Erabaki hori argitaratu zen 2024ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 14an, baita Barañaingo Udalaren iragarki-taulan paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon zen jendaurrean. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 b) artikuluko manuei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aipatutako foru legearen 325.1.c) artikuluak ezartzen duenarekin bat, eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jotzen da aipatutako aldaketa, 2026rako, ordenantza fiskaletan, tarifetan, eta prezio publikoetan, zeina onetsi baitzen 2025eko irailaren 30eko osoko bilkuran. Aldaketa argitara ematen da eranskinean, behar diren ondorioak izan ditzan; hori dena, jarraikiz Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoari.

Argitara ematen da, aipatutako agindua bete beharrez, eta ohartarazten da ezen honako ordenantza hauen aurka –xedapen administratiboak baitira– ez dela paratzen ahal errekurtsorik administrazio bidean, jarraikiz azaroaren 26ko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluari (lege horrek hizpide ditu Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea); hortaz, behin betiko onespen honen kontra ondoko bideren bat erabiltzen ahal da:

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari (lege horrek arautzen du Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa), bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2025eko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

I. ERANSKINA.–ORDENANTZA FISKALEN ALDAKETA

4. ORDENANTZA FISKALA.–AGIRIAK EGITEKO ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

TARIFEN ERANSKINA

Honako hau gehitzen zaio VI. epigrafeari ("Langileak hartzeko deialdien izapidetzea"):

"Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

Deialdia argitaratu baino hilabete bat lehenagotik gutxienez, langabe gisa inskribaturik daudenak.

Aurreko paragrafoan ezartzen den salbuespena frogatzeko, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, non agertuko baita zein egunetan inskribatu zen langabe gisa".

–Honako hau kentzen da V. epigrafetik ("Agirien konpultsa"):

a) Trafiko istripu baten txostenaren kopia konpultsatua.

15. ORDENANTZA FISKALA.–ETXEKO LAGUNTZA-ZERBITZUA EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

–4. artikuluko paragrafo hauek aldatzen dira:

Honela dioen tokian:

–Ahalmen ekonomikoa zehaztea: errenta eta gastu kengarriak.

Errenta.

PFEZaren zerga-oinarriaren batura, zati orokorra (507 laukia), gehi pentsio-osagarriagatiko diru-sarrerak (591, 5911, 5912 laukiak), gehi zati berezia (8.808 eta 8810 laukiak), gehi familia-unitatea osatzen duten pertsonen azken errenta-aitorpeneko PFEZetik salbuetsitako errentak (529 laukia).

Gastu kengarriak:

...

Kenkaria, mendekotasunagatik arreta emateko gastuengatik:

Eguneko zentroa, garraioa, etxeko lanak egitea, eta beste batzuk (agiri bidez behar bezala frogatuta). Langileak kontratatuta baditu etxean, Gizarte Segurantzaren kostua apartatu honen lehenengo puntuan sartuko da (1482 laukitxoa, zenbateko positiboa edo frogagiriak baditu). Horrenbestez, zilegi litzateke kontratatutako pertsonaren kostua beheititzea kotizazio hauen zenbatekoan.

...

Honela behar du:

–Ahalmen ekonomikoa zehaztea: errenta eta gastu kengarriak.

Errenta.

PFEZaren zerga-oinarriaren batura, zati orokorra (507 laukia), gehi pentsio-osagarriagatiko diru-sarrerak (591, 5911, 5912 laukiak), gehi zati berezia (8.808 eta 8810 laukiak), gehi familia-unitatea osatzen duten pertsonen azken errenta-aitorpeneko PFEZetik salbuetsitako errentak (529 laukia, salbu eta ohiko etxebizitza birgaitzeko dirulaguntzak).

Gastu kengarriak:

...

Kenkaria, mendekotasunagatik arreta emateko gastuengatik:

Eguneko zentroa, garraioa, etxeko lanak egitea, eta beste batzuk (agiri bidez behar bezala frogatuta). Langileak kontratatuta badituzte etxean, soldatari eta Gizarte Segurantzari lotutako kostuak kenduko dira kontzeptu horrengatik (azken kostu hori errenta aitorpenaren 1482 laukitxoan agertzen da. Aitorpenean sartu ez dutenek, kontzeptu horri lotutako gastuak frogatzen ahalko dituzte agiri bidez, eta, horrela, kendu eginen zaizkie).

23. ORDENANTZA FISKALA.–BARAÑAINGO UDALAK ANTOLATZEN DITUEN KIROL PROGRAMA ETA JARDUERETAKO SARRERA, IZEN EMATE EDO MATRIKULETARAKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA

–Tarifen eranskinean:

Gazte eta helduendako jardueren apartatuan:

Hau eransten da:

–Astean 1,5 saio (euro/lauhilekoa). Erroldatuak, 46,50 euro. Erroldatu gabeak, 74.00 euro.

28. ORDENANTZA FISKALA.–PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA AGIRIAK INPRIMATZEAGATIK ETA UDAL TELEZENTROKO ARETOA ALOKATZEAGATIK

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeari, zehazki, lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalari, eta baliatuz haren 28. artikuluko baimena.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Honako hau da ordenantza honetako zergapeko egintza: alderdi batek eskatuta Barañaingo udal telezentroan luzatzen diren agiriak inprimatzearen ondorioz eta/edo udal telezentroko aretoa erabiltzearen ondorioz garatzen den udal jarduera.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da norbanakoek, beren intereserako, edozein agiri inprimatzeko edo/eta telezentroko aretoa erabiltzeko eskaera egiten dutenean.

4. artikulua. Interesdunak udal telezentroko aretoa erabiltzeari uko egiten ahalko dio ekitaldirako ezarritako data baino bost egun natural lehenago gutxienez, eta halakoetan prezio publikoaren %50 itzuliko zaio.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Inprimatzen diren agiriak eskatu, sorrarazi edo haien onura jasotzen duten pertsona natural nahiz juridikoak dira subjektu pasiboak, baita Udalak telezentroko aretoa erabiltzeko baimena nori ematen dion, norbanako horiek ere.

Tarifak

6. artikulua. Aplikatu beharreko prezio publikoa ordenantza honen eranskinean agertzen da, edo kasu bakoitzean ezarriko da, egin behar diren jardueren ezaugarri bereziei jarraikiz, Barañainen erroldaturik egon ala ez.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

7. artikulua. Zerbitzu horiek (agiriak inprimatzea eta telezentroko aretoa alokatzea) Barañaingo udal telezentroan ezarritako ordutegiaren arabera emanen dira. Barañaingo udal telezentroak, ordutegi horren barnean, laguntza ematen du, kontsulta zehatzak erantzuten eta ekipamendua nahiz zerbitzuak erabiltzeari buruzko zalantzak argitzen.

8. artikulua. Ekipamenduak arduragabekeriaz edo behar ez bezala erabiltzeagatik hautsi edo hondatzen badira, erabiltzaile arduradunen kontura konponduko dira.

9. artikulua. Inprimatze lana egitean edo telezentroa erabiltzeko lagapena ofizialki onesten denean ordainduko da prezio publikoaren zenbatekoa.

10. artikulua. Udalak kasuan-kasuan ezarritako moduan eta tokian eginen da diru-bilketa.

31. ORDENANTZA FISKALA.–PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA BARAÑAINGO UDALAK ANTOLATU ETA UDAL TELEZENTROAN EGITEN DIREN PRESTAKUNTZA LANTEGIETAN IKASTEAGATIK

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. azpiatalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 28. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Ordenantza honen zergapeko egintza da alderdi batek eskaturik egiten den udal jarduera, Barañaingo Udalak udal telezentroan antolatzen eta ematen dituen prestakuntza lantegietan matrikulatzeko eskariaren kariaz, betiere Barañaingo Udalak espresuki doakoak deklaratzen ez baditu.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Ordenantza honetan arautzen den prezio publikoa ordaintzera beharturik daude udal telezentroan egin behar diren prestakuntza ekintzetan parte hartzeko eskaera egiten duten pertsona fisiko edo juridikoak. Horretarako, dagokion matrikula formalizatu beharko dute, prestakuntza lantegiak haiei zuzenduta baitaude.

Tarifak

4. artikulua.

4.1.–Aplikatzeko diren tarifek zerbitzuaren zuzeneko kostua ordainduko dute gutxienez; alegia, irakaslearen edo zerbitzua ematen duen enpresaren kostua.

4.2.–Baldin eta ikasle kopurua ez bada zerbitzu zuzenaren kostua ordaintzeko adinakoa, ikastaroa hutsik geratuko da. Hala ere, ikastaroak multzoan harturik, horien zuzeneko kostua osorik berdintzen bada, zilegi izanen da kostura iristen ez diren ikastaroak antolatzea.

4.3.–Barañainen erroldaturik ez daudenak ikastaro eta lantegietan leku librerik gelditzen bada baizik ez dira onartuko. Haiendako, ikastaro bakoitzaren prezioa gutxienez ere erroldatuena baino %50 gehiago izanen da, arestiko taularen arabera.

4.4.–Izena emateko epea bukatuta, eskainitako ikastaro edo lantegiren batean leku librerik gelditzen bada, matrikula berriak ematen ahalko dira, betiere ikastaro guztia ordaintzen badute.

4.5.–Udal langileek ematen dituzten prestakuntza lantegien prezio publikoa ordenantza honen eranskinean agertzen dena izanen da.

Ordaindu beharra

5. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da ikastaroen eskaria egiten den unean, behar den matrikula formalizatuz kasuan kasuko lantegian.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

6. artikulua. Prezio publikoak ordainduko dira ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan.

7. artikulua. Baldin, prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, zerbitzua egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio. Gainerakoetan ez da dirurik itzuliko.

8. artikulua. Hemen arautzen den prezio publikoa dela-eta zorrik baldin bada, horiek premiamenduzko administrazio prozeduraren bidez eskatzen ahalko dira, eta diru-bilketari buruz aplikatzen ahal zaion araudiari jarraikiz.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean eta sortuko ditu ondorio juridiko osoak.

II. ERANSKINA.–2026RAKO ZERGA-TASAK

4. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA AGIRIAK EMAN ETA TRAMITATZEKO TASAK

2026KO TARIFAK

(eurotan)

I. epigrafea.–Ziurtagiriak

a) Erroldatzeari, ondasunei, bizikidetzari eta abarri buruzko ziurtagiriak

2,00

b) Ekonomia-jardueren gaineko zergari buruzko ziurtagiriak

2,70

c) Udalaren agiritegietan kontsulta egitea beharrezko duten ziurtagiriak

7,70

II. epigrafea.–Agirien fotokopiak, partikularrek eskatuak (paperezko kopia edo kopia digitala)

a) DinA-4 tamainako kopia bakoitzeko

0,20

b) DinA-3 tamainako kopia bakoitzeko

0,50

III. epigrafea.–Planoen kopiak

a) DinA-3 baino tamaina handiagoko kopiak

9,20

b) DinA-3 tamainako kopiak

0,50

c) Planoak eskaneatzea DinA-3 baino tamaina handiagoan (1)

3,20

d) Planoak eskaneatzea DinA-3 tamainan (1)

0,30

Soilik lehenago adierazitako operazioak eginen dira. Ez da planorik handituko edo txikituko

(1) Adierazitako zenbatekoan sartuta dago eskaneatutako dokumentazioa posta elektronikoz igortzea nahiz disko gogor eramangarri, memoria lapitz edo gisako batean grabatzea

Dokumentazio eskaneatua CD batean grabatzeko, beste 5 euro ordaindu beharko dira

IV. epigrafea.–Txartelak ematea

a) Arma txartel edo haren kopia bakoitzeko

18,40

b) Aldi baterako aparkatze mugatuko (AAME) txartel edo haren kopia bakoitzeko

11,00

V. epigrafea.–Agirien konpultsa

a) Udalak emandako dokumentuak soilik konpultsatuko dira baldin eta beste administrazio publiko batera bidali behar badira eta udaletxean aurkezten badira bidaltzeko

0,50

b) Bide publikoko istripu baten txostenaren kopia konpultsatua

64,50

c) Poliziak gertakariari buruz egindako txostenaren kopia konpultsatua

7,20

VI. epigrafea.–Langileak hartzeko deialdien izapidetzea

a) Erdi edo goi mailako titulazioa eskatzen duten lanpostuetarako

22,00

b) Gainerako lanpostuetarako

10,80

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

–Deialdi hau argitaratu baino hilabete bat lehenagotik gutxienez, langabe gisa inskribaturik dauden pertsonak.

Aurreko paragrafoan ezartzen den salbuespena frogatzeko, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, non agertuko baita zein egunetan inskribatu zen langabe gisa.

VII. epigrafea.–Obra lizentzien, irekitzeko lizentzien edo hirigintzako beste edozein ebazpenen kopiak ematea

30,70

VIII. epigrafea.–Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak

Ale bakoitza

14,30

IX. epigrafea.–Hirigintzako kontsultei buruzko txosten teknikoak ematea

Txosten bakoitza

64,00

5. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEKO

2026KO TARIFAK

(eurotan)

I. epigrafea.–Antolamendurako plan partzialen edo berezien izapidetzea edo Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko (HAPO) aldaketak izapidetzea

Plan bakoitzak zenbat lur azalera hartzen duen, horrexen arabera likidatuko dira espediente bakoitzaren izapidetzeari eta ebazpenari dagozkien tasak. 1.000 m² edo horren zati bakoitzeko

76,80

II. epigrafea.–Plan partzialen edo berezien aldaketak eta xehetasun-azterketak izapidetzea

Aplikatu beharreko tarifak I. epigrafean jasotakoen %50 izanen dira

III. epigrafea.–Birpartzelazioak izapidetzea

III-A) Guztirako aprobetxamendutik zenbateko azalera edo bolumena den eraikitzeko, haren araberakoa izanen da tasen likidazioa birpartzelazio espediente bakoitza izapidetzeko eta ebazteko, honako tarifa hauei jarraikiz:

–1.000 m² edo horren zati bakoitzeko

76,80

–1.000 m³ edo horren zati bakoitzeko

226,30

III-B) Birpartzelazioen aldaketak izapidetzea:

Tarifak III-A epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira

IV. epigrafea.–Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak izapidetzea

Tasak proiektuaren kostuaren arabera likidatuko dira, eta karga-tasa %1,50 izanen da

V. epigrafea.–Lizentziak eta beste jarduketa batzuk

V 1.–Partzelazio-lizentziak:

Partzelazio-lizentzia bakoitza izapidetu eta ebazteko tasak azaleraren arabera likidatuko dira

–1.000 m² edo horren zati bakoitzeko

49,20

V 2.–Izapidetze laburreko obra-lizentzia edo erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa behar duten jarduketak.

Lizentzia emateko espediente bakoitza izapidetu eta ebazteagatik honako tasa hau sortuko da:

–Zerga-oinarria 100.000,00 eurokoa edo hortik beherakoa bada

%2,20

–Zerga-oinarria 100.000,00 euro baino handiagoa bada eta 1.000.000,00 euro edo txikiagoa:

• Lehen 100.000,00 euroak

%2,20

(2.200,00 euro)

• 100.000,00 eurotik gora, zerga-oinarri osoraino

%1,00

–Zerga-oinarria 1.000.000,00 eurotik gorakoa bada

• Lehen 100.000,00 euroak

%2,20 (2.200,00 euro)

• 100.000,00 eurotik 1.000.000,00 euroraino

%1,00 (9.000,00 euro)

• 1.000.000,00 eurotik gora, zerga-oinarri osoraino

%0,50

V 3.–Lizentziak, eraispen obretarako, eraikitzeko, zaharberritzeko, instalazioetarako, arbolak botatzeko, errotuluak paratu eta ordezteko, balkoiak ixteko eta lizentzia behar duten gainerako egintzetarako, baldin eta aurreko ataletan ez badaude

Tasa honen kuota kalkulatzeko, 12. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari honako karga-tasa hauek aplikatuko zaizkio modu progresiboan:

–Zerga-oinarria 100.000,00 eurokoa edo hortik beherakoa bada

%2,20

–Zerga-oinarria 100.000,00 euro baino handiagoa bada eta 1.000.000,00 euro edo txikiagoa:

• Lehen 100.000,00 euroak

%2,20

(2.200,00 euro).

• 100.000,00 eurotik gora, zerga-oinarri osoraino

%1,00

–Zerga-oinarria 1.000.000,00 eurotik gorakoa bada

• Lehen 100.000,00 euroak

%2,20

(2.200,00 euro).

• 100.000,00 eurotik 1.000.000,00 euroraino

%1,00

(9.000,00 euro)

• 1.000.000,00 eurotik gora, zerga-oinarri osoraino

%0,50

V.4.–Lizentziak, eraikinak eta instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik:

Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik honako tasa hau sortuko da:

742,40

100 m² baino handiagoko azalera erabilgarria duten lokalengatik, gainera, azalera erabilgarriko m² bakoitzagatik kobratuko da:

0,60

VI. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak

Baldin aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak badira gutxieneko zenbateko haietatik beherakoak, honako hauek ordaindu beharko dira:

–Izapidetzea plan partzialak edo bereziak

474,10

–Aldaketak tramitatzea plan partzial edo berezietan eta xehetasun-azterketetan

237,60

–Birpartzelazioak

474,10

–Partzelazioak (lurzati edo partzela bakoitzeko)

59,40

–V.2 eta V.3 epigrafeetako obra lizentziak eta beste jarduketa batzuk

Ez da ezartzen gutxieneko eskubiderik

VII. epigrafea.–Administrazio baimenak

Prezioa m² bakoitzeko:

• 50 m²-ra bitarte

8,70

• 51 eta 100 m² artean

7,20

• 101 eta 400 m² artean

6,10

• 401 eta 1.000 m² artean

5,10

• 1.000 m²-tik gora

4,10

VIII. epigrafea.–Txosten teknikoak ematea espediente iraungietan edo interesdunak haien izapidetzeari uko egiten dionetan

Txosten bakoitzeko

61,40

7. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA UDALAREN ORDENANTZA
ETA ERABAKIETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENETARAKO

2026KO TARIFAK

(eurotan)

I. epigrafea

Hauek izapidetzeko egindako agerraldiak:

–Lehen aldiz erabiltzeko lizentziak, eta erabilera aldatzeko lizentziak, jarduera sailkaturako udal lizentziarik behar ez duten jardueretarako

171,00

–Lehen aldiz erabiltzeko lizentziak eskuz aldatzea, jarduera sailkaturako udal lizentziarik behar ez duten jardueretan

171,00

–Irekitzeko lizentzia, jarduera sailkaturako udal lizentzia behar duten jardueretarako (martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen arabera)

171,00

–Titulartasun aldaketak, jarduera sailkaturako udal lizentzia behar duten jardueretarako (martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen arabera)

171,00

II. epigrafea

Eraikinen ikuskapena, segurtasun baldintzei eta aurri espedienteen ikuskapenari dagokienez:

–Gutxieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten 1,5 orduko lana

171,00

–Lan gehiago behar bada, ordu bakoitza

121,90

III. epigrafea

Salaketa baten ondorioz zarata neurtzeko egiten den ikustaldiko fidantza

44,50

8. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK
KENTZEKO ETA ONDOTIK ALTXATZEKO ZERBITZURAKO

2026KO TARIFAK

(eurotan)

Ibilgailuak kentzeko zerbitzuaren kuotak

Honako zenbateko hauek dituzte kendutako ibilgailuen titularrei eskatuko zaizkien eskubideek:

1) Automobilak eta motozikletak kentzea

93,00

2) Furgoia kentzea

152,00

3) Gehiegizko neurriak dituen ibilgailua kentzea

273,00

Ziklomotorrak kentzen direnean, Udalaren bitartekoak erabiliz, tarifa hau sortuko da

56,00

Bizikletak nahiz zikloak kentzen direnean, Udalaren bitartekoak erabiliz, tarifa hau sortuko da

28,00

Zerbitzua egitera etorri eta ibilgailua udal gordailuetara eramateko lanak hasiak direlarik, lan hori ezin bada burutu, gidaria edo pertsona baimendua agertzeagatik eta erregelamenduaren araberako neurri zuzentzaileak hartzeagatik, aurreko tarifak %50 murriztuko dira

Ibilgailuak gordailuan izateko zerbitzuaren kuotak

Ibilgailua gordailura eraman eta jakinarazi ondoren, 24 ordu iragaten badira inork jaso gabe, tarifa hauek aplikatuko dira zaintzeagatik, egun edo zatiki bakoitzeko, hura norbaitek bildu arte:

1) Bizikletak nahiz zikloak

1,00

2) Ziklomotorrak eta motozikletak

4,00

3) Furgoia kentzea

9,00

4) Gehiegizko neurriak dituen ibilgailua kentzea

20,00

Egonaldiko laugarren egunetik aurrera, aipatutako kuotak %25 handituko dira

Kuota hauek udal tasatzat hartzen dira eta premiamendu bidez kobratzen ahalko dira

Eranskin honetan aipatzen diren eskalak, kilogramotan adierazten direnak, ibilgailuendako baimendutako gehieneko masari dagozkio

Ibilgailuak ibilgetzeko zerbitzuaren kuotak

Udaltzain-agenteek ibilgailua ibilgetzea ezarritako gailuarekin, honako hau izanen da

35,00

Ibilgetzearen berri ematen denetik iragaten den egun natural bakoitzeko, lehen eguna kenduta

5,00

9. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA UDALAREN ZAKURTEGIKO
ZERBITZURAKO

2026KO TARIFAK

(eurotan)

I. epigrafea

Honako tarifa hauek aplikatuko dira zakurrak bildu eta Udalaren zakurtegira eramateagatik, eta zakurtegiko egonaldiengatik

–Txakurrak biltzea, oro har

27,10

–Egonaldiak txakurtegian (egun bakoitzeko)

6,10

10. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA,TASAK ARAUTZEN DITUENA ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN
ANIMALIAK EDUKITZEKO LIZENTZIETARAKO

2026KO TARIFAK

(eurotan)

I. epigrafea–Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak ematea

Tarifa, lizentzia edo haren kopia bakoitzeko

49,00

11. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO, ETA EREMU PUBLIKOA ERRESERBATZEKO, APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO GELDITZEKO LEKUA NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANAK EGITEKO

2026KO TARIFAK

(eurotan)

I. epigrafea.–Ibilgailuen pasabidea

I.1.–Turismoendako garaje pribatuak, metro lineal bakoitzeko, urtean

• 1 eta 5 ibilgailu artean

44,00

• 6 eta 10 ibilgailu artean

66,60

• 11 eta 25 ibilgailu artean

115,70

• 26 eta 50 ibilgailu artean

159,70

• 51 eta 75 ibilgailu artean

226,30

• 76 eta 100 ibilgailu artean

275,50

• 101 eta 150 ibilgailu artean

325,60

• 150 ibilgailutik gora

413,70

I.2.–Merkataritzako eta industriako ibilgailuendako garaje pribatuak. Izanen dira I.1. epigrafeko turismoen parekoak. Auto-omnibusen kasuan, kalkulatuko da ibilgailu bat 10 toki edo horren zatiki bakoitzeko, eta kamioi eta nekazaritzako herresta-ibilgailuen kasuan, gehieneko karga baimenduko 2 tona metriko edo horren zatiki bakoitzeko

I.3.–Autoak konpondu, garbitu eta olioztatzeko tailerrak, mota guztietakoak, gasolindegiak eta erakusketarako lokalak, metro lineal eta urte bakoitzeko

Tarifa

137,70

I.4.–Garaje publikoak, metro lineal bakoitzeko, urtean

• 50 ibilgailu bitarte

159,70

• 51 eta 75 ibilgailu artean

226,30

• 76 eta 100 ibilgailu artean

275,50

• 101 eta 150 ibilgailu artean

325,60

• 150 ibilgailutik gora

413,70

I.5.–Orduka aparkatzea ahalbidetzen duten lizentziak, aparkatzeko debekua dakartenak. I.1, I.2, I.3 eta I.4 epigrafeei dagozkien tarifak aplikatuko dira, %44 merkeago

I.6.–Sarbidearen aurreko espaloian edo gune publikoan aparkatzea murriztu edo debekatzea eskatzen ez duten lizentziak, mugaketa horiek aurretik ezarrita egoteagatik, nahiz eta mugaturik egon hamabostaldietarako edo beste epe batzuetarako, edo ordutegiaren arabera. I.1, I.2, I.3 eta I.4 epigrafeei dagozkien tarifak aplikatuko dira, %50 merkeago

I.7.–Barañaingo industrialdeko lizentzietan (A, B eta C kaleak), aplikatuko dira kasuan kasuko aurreko epigrafeetako tarifak, %50 murriztuta

II. epigrafea.–Lekua erreserbatzea

II.1.–Gau eta eguneko erreserba

–Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean

93,20

II.2.–Ordutegi mugatuko erreserba

–Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean

65,50

Txandakako aparkatzeko debekua duen kale bateko bi espaloietan baimendurik badago erreserba egitea, tarifa finkatuko da kontuan harturik luzera handiena duen aldearen neurriak

III. epigrafea.–Seinalatzeko diskoak

III.1.–Pasabideak seinalatzeko disko trokelatuak; bakoitzeko

33,80

12. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA ERABILERA PRIBATIBOA
EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORUAN,
LURGAINEAN ETA LURPEAN

2026KO TARIFAK

(eurotan)

I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak

–Mahaiak eta aulkiak (terrazak), beladore estali gabeak, urtarriletik apirilera eta azarotik abendura (neguko denboraldia), m² bakoitzeko

14,60

–Mahaiak eta aulkiak, beladore estali gabeak, maiatzetik urrira (udako denboraldia), m² bakoitzeko

14,60

–Antzeko beste instalazio batzuk (upelak, mahai garaiak, aulki garaiak etab.) m² eta urte bakoitzeko

29,40

–Beladore estaliak, m² bakoitzeko

48,10

–Feriak

–Festetako atrakzioak

6.973,40

–Karabanak, atoiak eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, espresuki emandako baimena dutenean, nahiz eta tasa ordaintzeak ez duen berez esan nahi baimena duenik

• Zenbatekoa, egunean

4,50

• Zenbatekoa, hilabetean

66,00

–Bestelako erabilera edo aprobetxamendua, jarduera ez ekonomikoetarako, hesietarako, aldaeretarako, obretako edukiontzietarako...

–Jarduera ekonomikoa ez bada: 10 m² edo zati bakoitzeko, eguneko, 20,00 eurotik gora

1,30

–Bestelako erabilera edo aprobetxamendua, jarduera ekonomikoetarako: 10 m² edo zati bakoitzeko, eguneko, 20 eurotik gora

1,80

–Ostatuetako barrak, jaietan, m² bakoitzeko

23,00

–Kioskoak, maiatzetik urrirako denboraldia

362,50

–Merkatu txikia

• Zenbatekoa, egunean

43,00

• Zenbatekoa, hilabetean

101,90

• Hiruhilekoa

279,60

• Seihilekoa

534,50

• Urtebetez

1.009,70

–Kalez kaleko salmenta, festetan

100,80

–Eremu publikora jotzen duten fatxadetan banku entitateek jarritako kutxazainak

• Kutxazain bakoitzeko, urtean

138,50

–Kupoiak eta loteriak saltzeko kioskoak eta kabinak

• Kabina edo kiosko bakoitzeko, urtean

75,60

–Saltzeko makinak, eremu publikora jotzen duten fatxadetan

• Kabina edo kiosko bakoitzeko, urtean

75,60

II. epigrafea.–Lurgaineko aprobetxamendu bereziak

–Lurgainean eginen diren aprobetxamenduetan aplikatu beharreko tarifak izanen dira I. epigrafean ezarritakoen %50 (I. epigrafea: "Bestelako erabilera edo aprobetxamendua, jarduera ez ekonomikoetarako")

14. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA ZANGAK, LAGINKETAK ETA ZULOAK IREKITZEKO ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN, ETA EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO EREMU PUBLIKOKO ZORUAN EDO ESPALOIETAN

2026KO TARIFAK

(eurotan)

I. epigrafea.–Zangak irekitzea

1.1.–Zanga metro bat zabal baino gutxiago bada, luzerako metro bakoitzagatik

25,10

1.2.–Zanga metro bat zabal bada edo gehiago, luzerako metro bakoitzagatik

26,60

II. epigrafea.–Fidantzak, zangak irekitzeagatik

Fidantza, metro lineal bakoitzeko

65,50

15. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA ETXEZ ETXEKO
LAGUNTZA ZERBITZUA EMATEKO

2026KO TARIFAK

ERRENTA MAILAREN TARTEAK

TARIFAREN ESKALA

I. epigrafea.–Zuzeneko prestazioak

PCEG (Per Capita Errenta Garbia) <= OAEAP (Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa)

3 euroko tarifa finkoa, hilean

OAEAP < PCEG <= OAEAParen %105

6 euroko tarifa finkoa, hilean

OAEAParen %105 < PCEG <= OAEAParen %120

Prezio publikoaren %15

OAEAParen %120 < PCEG <= OAEAParen %135

Prezio publikoaren %30

OAEAParen %135 < PCEG <= OAEAParen %150

Prezio publikoaren %45

OAEAParen %150 < PCEG <= OAEAParen %165

Prezio publikoaren %60

OAEAParen %165 < PCEG <= OAEAParen %180

Prezio publikoaren %75

OAEAParen %180 < PCEG <= OAEAParen %195

Prezio publikoaren %90

PCEG > OAEAParen %195

Prezio publikoa

II. epigrafea.–Otordu zerbitzua

PCEG (Per Capita Errenta Garbia) <= OAEAP (Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa)

2,20 euroko tarifa finkoa (menua)

OAEAP < PCEG <= OAEAParen %105

Prezio publikoaren %40

OAEAParen %105 < PCEG <= OAEAParen %120

Prezio publikoaren %60

OAEAParen %120 < PCEG <= OAEAParen %135

Prezio publikoaren %80

OAEAParen %135 < PCEG <= OAEAParen %150

Prezio publikoaren %100

OAEAParen %150 < PCEG <= OAEAParen %165

Prezio publikoaren %110

OAEAParen %165 < PCEG <= OAEAParen %180

Prezio publikoaren %120

OAEAParen %180 < PCEG <= OAEAParen %195

Prezio publikoaren %130

PCEG > OAEAParen %195

Prezio publikoaren %140

16. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, HAUR ESKOLETAKO JANTOKI-ZERBITZUAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

2026KO TARIFAK

(eurotan)

PER CAPITA ERRENTAREN ARABERAKO TARTEAK

JANTOKIKO TARIFA

Zenbateko honetatik

Zenbateko honetara

FAMILIENDAKO ORO HAR

>15.000

95,00

12.400,01

15.000,00

95,00

10.700,01

12.400,00

95,00

9.300,01

10.700,00

95,00

7.980,01

9.300,00

84,00

6.650,01

7.980,00

84,00

5.500,01

6.650,00

66,00

4.500,01

5.500,00

58,00

3.350,01

4.500,00

56,00

<3.350,01

52,00

FAMILIA GURASOBAKARRENDAKO

>15.000

84,00

12.400,01

15.000,00

84,00

10.700,01

12.400,00

84,00

9.300,01

10.700,00

84,00

7.980,01

9.300,00

66,00

6.650,01

7.980,00

66,00

5.500,01

6.650,00

52,00

4.500,01

5.500,00

42,00

3.350,01

4.500,00

32,00

<3.350,01

25,00

17. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA

2026KO TARIFAK

(eurotan)

Erroldatuak

Erroldatu gabeak

ABONUAK

–Kiroldegiko fitness eremuko abonua: euro/hilabetea (muskulazioa, squasha, sauna, kardiobaskularra)

36,00

51,00

–Akreditazio txartelaren kopia

6,70

6,70

INSTALAZIOAK ALOKATZEA TALDEENTZAT

–Pabiloia

• Kantxa osoa (euro/ordua)

42,00

42,00

• Kantxaren herena (euro/ordua)

19,00

19,00

• Kantxaren bi heren (euro/ordua)

30,00

30,00

• Osorik, harmailak barne (euro/ordua)

62,00

62,00

–Espezializazio gela (euro/ordua)

28,00

28,00

–Atletismoko pistak

PISTAREN ALOKAIRUA

• Atletismoko pista (bakarrik erabiltzeko) (euro/ordua)

50,00

50,00

• Atletismoko pista (beste batzuekin batera erabiltzeko) (euro/ordua)

34,00

34,00

Banakako erabilera

Sarrera doan

Atletismo pistara arratsaldez bakarrik sartzen ahal da kirola banaka egiteko, eta betiere atletismo eskolaren egutegi eta ordutegien arabera

18. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA UDALAREN
LOKALAK ERABILTZEKO

2026KO TARIFAK

(eurotan)

I. epigrafea.–Tarifak

–Ekitaldi aretoa

• Ordubetez erabiltzeko prezioa

130,00

• 8 ordutik gora, 24 ordura bitarte, egun berean

720,90

• Udalaren gainerako lokalak

103,40

–Clara Campoamor aretoa

• Ordubetez erabiltzeko prezioa

123,00

• Bi ordu

153,00

• 2 ordu eta 5 ordu artean

183,00

• 5 ordu eta 8 ordu artean

213,00

• 8 ordutik gora eta 24 ordu bitarte, egun berean

505,00

Jaiegunetan tarifak %50 igoko dira

19. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA SARRERA, IZEN-EMATE ETA MATRIKULETARAKO, BARAÑAINGO UDALAK ANTOLATZEN DITUEN KULTURA ARLOKO IKASTARO EDO JARDUERETARAKO

2026KO TARIFAK

Aplikatuko diren tarifek ordainduko dute betiere, gutxienez, zerbitzuaren zuzeneko kostua; alegia, monitorearen edo zerbitzua ematen duen enpresaren kostua. Erroldatu gabekoen tarifa izanen da zerbitzuaren zuzeneko kostua gehi %25.

20. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
UDALAREN GARABI ZERBITZURAKO

2026KO TARIFAK

(eurotan)

–Garabi bakoitzeko, ordu edo horren zati bakoitza

75,00

21. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
BARAÑAINGO UDALAREN KULTURA ARETO ETA GUNEAK ERABILTZEKO

2026KO TARIFAK

(eurotan)

Erroldatuak

Erroldatu gabeak

1.1.–Kultura Etxeko erakusketa aretoa

–Ordubetez erabiltzeko prezioa

87,00

130,00

–Ordu 1etik gora, 2 ordura arte

106,50

162,80

–2 ordutik gora, 5 ordura arte

130,00

190,50

–5 ordutik gora, 7 ordura arte

152,60

222,20

–7 ordutik gora, 24 ordu arte egun berean

352,30

527,40

1.2.–Kultura Etxeko erabilera anitzeko aretoak (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. gelak eta erabilera anitzeko aretoa)

–Ordubetez erabiltzeko prezioa

37,90

54,30

–Ordu 1etik gora, 2 ordura arte

54,30

75,80

–2 ordutik gora, 5 ordura arte

68,60

97,30

–5 ordutik gora, 7 ordura arte

77,80

108,50

–7 ordutik gora, 24 ordu arte egun berean

192,50

266,20

1.3.–Liburutegiko eraikin berriko erabilera anitzeko aretoa

–Ordubetez erabiltzeko prezioa

87,00

130,00

–Ordu 1etik gora, 2 ordura arte

106,50

162,80

–2 ordutik gora, 5 ordura arte

130,00

190,50

–5 ordutik gora, 7 ordura arte

152,60

222,20

–7 ordutik gora, 24 ordu arte egun berean

352,30

527,40

2.–Baldin, aldez aurretik erreserba eginik, toki bat erabiltzen bada adostutakoa baino denbora gehiagoz, kobratuko da benetan erabilitako denbora tarteari dagokiona

3.–Barañaingo Udalaren ikus-entzunezko materiala erabiltzeagatik (proiektorea, diapositibak, telebista, bideoa), betiere zenbateko hau gehitu beharko da antolatzen den saio bakoitzean:

7,20

8,70

4.–Material jakin batzuk erabiltzeko, fidantza finkatuko da

–Konponketetarako fidantza:

668,70

1.000,40

–Garbiketarako fidantza:

668,70

1.000,40

Barañaingo Udalaren kirol-instalazioak (frontoia eta kiroldegia) kultura xedeetarako erabiltzeko, eskabidea egin beharko da, gutxienez ere 20 egun lehenago, Kultura Etxean

Udalaren organo eskudunak instalazioaren erabilera baimenduta, ordainduko da dagokion udal ordenantzak ezartzen duen zenbatekoa, alokairurako, eta fidantza utziko da, konponketetarako, eta beste bat garbiketarako. Fidantzak itzuliko dira instalazioen egoera egiaztatu ondotik, kenduta konponketei eta garbiketei dagokien zenbatekoa, halakorik egin behar izanez gero

Kultur jarduerak egiten ahalko dira kirol-instalazioetan, baldin eta kirol jarduerarik aurreikusita ez badago

5.–Auditoriuma.

AUDITORIUMA ETA AGERTOKIA

Erroldatutako pertsonak / enpresak

(eurotan)

Erroldatu gabeko pertsonak / enpresak

(eurotan)

Barañaingo irabazi asmorik gabeko elkarte erregistratuak / Barañaingo ikastetxeak eta institutuak / Hitzarmena duten entitateak (eurotan)

Erakunde autonomoak

(eurotan)

Auditoriuma, goizeko edo arratsalde-gaueko ekitaldi edo emanaldi baterako (1-8 ordu)

2.244,70

2.551,90

1.937,50

1.449,60

Auditoriuma, goizeko edo arratsalde-gaueko bi ekitaldi edo emanalditarako (1-8 ordu)

2.599,30

2.906,50

2.292,10

1.701,60

Auditoriuma, goizeko ekitaldi edo emanaldi baterako eta arratsalde-gaueko beste baterako (1-8 ordu)

3.043,00

3.350,20

2.735,80

2.042,50

Ezarritako gehienekoa gainditzen duen ordu bakoitzaren kostua

129,40

151,60

107,10

107,10

Erabiltzaileak bere aldetik deuseztea data

525,30

629,80

389,10

389,10

Grabazioetarako auditoriuma, edozein formatutan (1-8 ordu)

1.396,30

1.676,50

1.062,10

856,70

Ezarritako gehienekoa gainditzen duen ordu bakoitzaren kostua

129,40

151,60

107,10

107,10

Auditoriuma, zinema emanaldi baterako, astelehenetik ostegunera (1-4 ordu)

1.520,00

1.673,60

1.366,40

878,50

Auditoriuma, zinema emanaldi baterako, ostiraletik igandera eta jaiegunetan (1-4 ordu)

1.962,00

2.269,20

1.654,80

1.164,10

Auditoriuma, bi zinema emanalditarako (elkarren segidan) (1-8 ordu)

2.313,80

2.621,00

2.006,60

1.416,10

Ezarritako gehienekoa gainditzen duen ordu bakoitzaren kostua

212,30

234,50

190,00

190,00

Auditoriuma, bilera baterako astelehenetik ostegunera, suebaki-oihala jaitsita (1-4 ordu)

620,40

774,00

466,80

261,50

Ezarritako ordutegiaz kanpoko ordu bakoitzeko, honako hau kobratuko da

87,70

109,90

65,40

65,40

Entsegua agertokian, Ekia aretoaren formatuan, astelehenetik ostegunera / suebaki-oihala jaitsita, lan-argiarekin, sabai akustikoekin edo Elation KL PAR-FC fokuekin (1-4 ordu)

593,40

695,80

491,00

285,60

Entsegua agertokian, Ekia aretoaren formatuan, astelehenetik igandera / suebaki-oihala jaitsita, lan-argiarekin, sabai akustikoekin edo Elation KL PAR-FC fokuekin (1-8 ordu)

981,30

1.186,10

776,50

571,20

Ezarritako gehienekoa gainditzen duen ordu bakoitzaren kostua

92,40

113,40

71,40

71,40

Emanaldi baten edo batzuen aurreko muntaketak eta entseguak, astelehenetik ostegunera (1-4 ordu)

736,20

838,60

633,80

428,40

Emanaldi baten edo batzuen aurreko muntaketak eta entseguak, ostiraletik igandera (1-8 ordu)

1.266,90

1.471,70

1.062,10

856,70

Ezarritako gehienekoa gainditzen duen ordu bakoitzaren kostua

128,20

149,10

107,10

107,10

Bisita gidatua Barañaingo Auditoriumeko agertokira, astelehenetik ostegunera (1 eta 2 ordu artean)

250,90

327,70

174,10

71,40

Ezarritako gehienekoa gainditzen duen ordu bakoitzaren kostua

51,60

67,50

35,70

35,70

ENTSEGU GELAK ETA AMBIGUKO ATARIA,
ASTELEHENETIK OSTIRALERA

8:00ETATIK 22:00ETARA

Erroldatutako pertsonak eta enpresak / Aulaescena formatua / Barañaingo irabazi asmorik gabeko elkarte erregistratuak / Barañaingo ikastetxeak eta institutuak / Hitzarmena duten entitateak (espazio honen arauketatik kanpokoak)

(eurotan)

Erroldatu gabeko pertsonak / enpresak

(eurotan)

Barañaingo Udala / Erakunde autonomoak

(eurotan)

Entsegu gelak, prezioa / ordua / hilean 1 eta 60 ordu artean erabiliz gero

12,00

32,80

0,00

Entsegu gelak, prezioa / ordua / hilean 61 eta 120 ordu artean erabiliz gero

11,00

25,60

0,00

Entsegu gelak, prezioa / ordua / hilean 121 ordutik gora erabiliz gero

10,00

18,40

0,00

Entsegu gela bat, prezioa / ordua jarduera bakar baterako egun berean

12,00

32,80

0,00

Bi entsegu gela, prezioa / ordua jarduera bakar baterako egun berean

11,00

25,60

0,00

Hiru entsegu gela, prezioa / ordua jarduera bakar baterako egun berean

10,00

18,40

0,00

Ambiguko ataria, prezioa/ordua

26,00

52,20

0,00

Jarduera egiten bada 22:00etatik 06:00ra bitarteko tartean, %25eko errekargua aplikatuko zaio

–Entsegu gelak; orduak kontabilizatzeko sistema honi jarraikiko zaio, ordu bakoitzeko prezioa aplikatzeko:

1. Hileko ordu kopuru jakin bat erabiltzea, taulan adierazten den bezala.

2. Irail, urri, azaro eta abendu bitarteko orduen batura:

  • 16 eta 240 ordu artean: prezioa orduko: 12,00 edo 32,00 euro, dagokionaren arabera.
  • 241 eta 480 ordu artean: prezioa orduko: 11,00 edo 25,00 euro, dagokionaren arabera.
  • 481 ordutik aurrera: prezioa orduko: 10,00 edo 18,00 euro, dagokionaren arabera.

3. Urtarril, otsail, martxo, apiril, maiatz eta ekain bitarteko orduen batura:

  • 24 eta 360 ordu artean: prezioa orduko: 12,00 edo 32,00 euro, dagokionaren arabera.
  • 361 eta 720 ordu artean: prezioa orduko: 11,00 edo 25,00 euro, dagokionaren arabera.
  • 721 ordutik aurrera: prezioa orduko: 10,00 edo 18,00 euro, dagokionaren arabera.
  • 481 ordutik aurrera: prezioa orduko: 10,00 edo 18,00 euro, dagokionaren arabera.

4. Ikastaroa maiatzean amaituko balitz, urtarrilean, otsailean, martxoan, apirilean eta maiatzean, honako hauek aplikatuko lirateke:

  • 20 eta 300 ordu artean: prezioa orduko: 12,00 edo 32,00 euro, dagokionaren arabera.
  • 301 eta 600 ordu artean: prezioa orduko: 11,00 edo 25,00 euro, dagokionaren arabera.
  • 601 ordutik aurrera: prezioa orduko: 10,00 edo 18,00 euro, dagokionaren arabera.

ENTSEGU GELAK ETA AMBIGUKO ATARIA

LARUNBATAK, IGANDEAK, HITZARTUTAKO ITXIERA-EGUNAK, UZTAILA, ABUZTUA ETA JAIEGUNAK

Erroldatutako pertsonak eta enpresak / Aulaescena formatua / Barañaingo irabazi asmorik gabeko elkarte erregistratuak / Barañaingo ikastetxeak eta institutuak / Hitzarmena duten entitateak (espazio honen arauketatik kanpokoak) (eurotan)

Erroldatu gabeko pertsonak / enpresak

(eurotan)

Erakunde
autonomoak

(eurotan)

Entsegu gela baten gutxieneko kostua (4 ordu)

207,60

290,80

159,60

Orduko kostua lehen 4 orduetatik aurrera

41,70

62,50

29,70

Bi entsegu gelaren gutxieneko kostua (4 ordu)

247,60

364,40

159,60

Orduko kostua lehen 4 orduetatik aurrera

51,70

80,90

29,70

Hiru entsegu gelaren gutxieneko kostua (4 ordu)

279,60

380,40

159,60

Orduko kostua lehen 4 orduetatik aurrera

59,70

84,90

29,70

Ambiguko atariaren gutxieneko kostua (4 ordu)

263,60

369,20

159,60

Orduko kostua lehen 4 orduetatik aurrera

55,70

81,90

29,70

Jarduera egiten bada 22:00etatik 06:00ra bitarteko tartean, %25eko errekargua aplikatuko zaio

Auditoriumaren, agertokiaren, entsegu gelen edo ambiguko atariaren erreserba, erroldatutako edo erroldatu gabeko pertsona eta enpresentzat, behin betiko finkatuko da, eskatutako premien arabera ezarritako guztizkoaren %25eko aurrerakin baten bidez (itzuliko ez dena), Aulaescena formatuarena izan ezik, zeinak bere erregulazio propioa baitu, ordenantzan azaltzen denaren arabera.

Barañaingo erakunde autonomo eta kultura- eta gizarte-elkarteentzako auditoriuma, agertokia, entsegu gelak edo Ambiguko ataria behin betiko gordeko dira Udalari erregistro bidez egindako eskaera baten bidez. Entsegu gelen edo Ambiguko atariaren kasuan, doan emanen dira, betiere jardueran parte hartzen duten erabiltzaileei kuotarik edo kosturik ezartzen ez bazaie. Prezio edo kuota bat kobratuz gero, prezio publikoa aplikatuko zaie "erroldatutako pertsonei / enpresei".

MATERIALAK ETA APARTEKO BESTE ZERBITZU BATZUK

Erroldatutako pertsonak eta enpresak / Barañaingo irabazi asmorik gabeko elkarte erregistratuak / Barañaingo ikastetxeak eta institutuak / Hitzarmena duten entitateak (kontzeptu honen arauketatik kanpokoak) (eurotan)

Erroldatu gabeko pertsonak / enpresak

(eurotan)

Erakunde
autonomoak

(eurotan)

Aretoko burutza-zerbitzuaren edo atezaintzako aparteko ordua

30,50

31,20

29,70

Aretozaintzako langileen zerbitzuko aparteko ordua

30,50

31,20

29,70

Txarteldegiko aparteko ordua

30,50

31,20

29,70

Agertokiko laguntzaile-zerbitzuko aparteko ordua

30,50

31,20

29,70

Agertokiko zerbitzu teknikoaren aparteko ordua

36,60

37,50

35,70

Garbiketa-zerbitzuko aparteko ordua

27,60

28,70

0,00

Gaueko ordutegiari (22:00etatik 06:00etara) %25eko errekargua aplikatuko zaio

Ikuskizunekin zerikusirik ez duten ekitaldietarako, errekargu bat aplikatzen da, 2021eko abenduaren 28ko 32/2021 Errege Lege Dekretuaren arabera (32/2021 Errege Lege Dekretua, abenduaren 28koa, Lan-erreformarako, enpleguaren egonkortasuna bermatzeko eta lan-merkatua eraldatzeko presako neurriei buruzkoa).

41,02

41,02

41,02

Auditoriumeko pianoa erabiltzea ikuskizun edo entseguetarako (eguneko)

105,50

209,90

0,00

Pianoa afinatzea

222,40

243,60

211,80

Deskargatzea-muntatzea / desmuntatzea-kargatzea eta oholtzak desmuntatzea-muntatzea korurako edo beste ekitaldi batzuetarako.

498,10

545,50

474,40

Fosoaren gaineko 1. eta 2. besaulki-ilarak desmuntatzea/muntatzea

599,70

656,80

571,20

Fosoa desmuntatzea/muntatzea

1.199,40

1.313,60

1.142,30

Dantzarako lurzorua ezartzea

249,10

272,80

237,20

Dantzarako lurzorua jasotzea

249,10

272,80

237,20

Lan horiek (pianoa afinatzea, zamalanak, muntaketa, desmuntaketa, dantzarako lurzorua ezartzea eta jasotzea) 22:00etatik 06:00etara bitarteko ordutegian egin behar badira, %25eko errekargua aplikatuko da

Sotoko biltegia, m²/hilabete

4,00

8,00

0,00

Sektoreko edozein enpresari norbere kontura erosten ahalko zaio Auditoriumaren fitxa teknikoan ez dagoen hornidura teknikoa. Ekitaldiaren antolakuntzak eskatzen badu, Auditoriumetik erakundeen kontaktuak ematen ahalko zaizkio bere jarduera garatzeko. Eskatzen diren eta kontuan hartu ez diren beste zerbitzu batzuei buruzko informazioa emanen da, baita horiek gauzatzeko moduari buruzkoa ere.

ERANSKINA.–ERABILTZAILE GUZTIENTZAT

1.–Prezio publikoaren indarraldia.

Prezio publiko hau indarrean jarriko da testu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean, eta indarrean jarraituko du aldatu edo indargabetu arte.

2.–Aurrekontuaren baliozkotasuna.

Aurrekontuak 30 egun naturaleko balioa izanen du, antolatzaileari edo erabiltzaileari posta elektronikoz bidaltzen zaizkion egunetik zenbatzen hasita. Instalazioetarako sarbidea arautzen duen araudi ez-fiskala ere bidaliko da.

3.–Aldez aurreko data.

Antolatzaileak edo erabiltzaileak data jakin bat eskatzen du.

4.–Erreserba.

Aldez aurreko data bat eraginkor egiteko eta behin betiko erreserba gisa finkatzeko, antolatzaileak edo erabiltzaileak espazioaren eskaera bat egin beharko du egoitza elektronikoaren bidez edo aurrez aurre Udalaren Herritarrentzako Arreta Bulegoan (HAB).

A) Aurrekontuan sartutako prezio publikoaren %25 ordainduko du aurrerakin gisa. Erreserba baliogabetzen bada, ez da aurrerakin hori itzuliko.

B) Aurrekontua onartzeak eta %25eko aurrerakina ordaintzeak erreserba berretsiko du.

C) Auditoriuma (areto nagusia eta agertokia) erabiltzeko aurrekonturik egin ezin bada, antolatzaileak edo erabiltzaileak honako aurrerakin hau ordainduko du:

  • 1.500 euro, 1 eta 5 egun bitarteko alokairuetarako.
  • 2.500 euro, 6 eta 10 egun bitarteko alokairuetarako.
  • 3.500 euro, 11 eta 15 egun bitarteko alokairuetarako.
  • 15 egun baino gehiago: 3.500 euro gehi 1.000 euroko gehikuntza bost eguneko multzo bakoitzeko.

D) Nafarroako udalek, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Parlamentuak eta Nafarroako administrazio publikoen mendeko entitateek sinatutako konpromiso baten bidez eginen dute erreserba. Erreserba deuseztatzen bada, adierazitako prezio publikoa ordaindu beharko du erakunde antolatzaileak. Prezio publiko hori honako apartatu honetan arautzen da: "Erabiltzaileak bere aldetik deuseztatzea emanaldietarako ekitaldiak edo datak".

5.–Egile-eskubideen ordainketa.

Antolatzaileari edo erabiltzaileari dagokio.

6.–Txarteldegiko diru-bilketa itzultzeko betekizunak.

Sortuz gero, egile-eskubideak ordaindu beharko dira nahitaez, eta prezio publikoaren zenbateko osoa ordaindu beharko da.

7.–Deuseztapenak eta geroratzeak.

A) Erakundeak bere kabuz deuseztatzen badu data: ez da itzuliko prezio publikoaren aurrerakina, eta sarrerak itzultzeko gastuak bere kontura izanen dira. Adierazitako prezio publikoa ere ordaindu beharko du.

B) Data Udalak bere kabuz deuseztatzen badu, jasotako prezio publikoaren aurrerakina itzuliko da.

C) Deuseztatzen bada ezinbesteko arrazoiengatik –pandemiak, taldekideen gaixotasuna (frogagarria bada), uholdeak, lurrikarak eta abar– ez da fidantza itzuliko, baina eskubidea izanen da beste data bat ezartzeko, bi aldeek adostua (antolatzailea eta Udala).

C apartatuaren kasuan, sarrerak itzultzeko gastuak, 380 eurokoak, zati berdinetan ordainduko dituzte Udalak eta antolatzaileak edo erabiltzaileak, eta 190 euro ordainduko dizkio Udalari.

D) Beste data bat ezartzea:

–Data behin bakarrik geroratzen ahalko da, behar bezala arrazoituta. Erakundeak posta elektronikoz bidali beharko dizkio Udalari (Auditoriuma) geroratzea arrazoituko duten egiaztagiriak. Halaber, dokumentu idatzi bat erantsi beharko da, logotipoarekin eta erakundearen zigiluarekin, eta digitalki sinatuta, geroratzearen arrazoiak argudiatuz.

–Data berria alderdien artean adostuko da, eta hasierako dataren ondorengo 6 hilabeteen barruan egon beharko da.

–Ekitaldia egiten bada prezio publiko berri bat onartu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, prezioari dagokion igoera aplikatuko zaio.

–Jarduera atzeratutako data berrian gauzatzen ez bada, arrazoi justifikatuarekin edo ez, alde bakarreko deuseztapentzat hartuko da eta 7.A puntua aplikatuko da.

8.–Jarduerarekin jarraitzea etenaldirik gabe.

Jarduera etetea eragiten ez duten akats teknikoak gertatzen badira, erakundeak ezin izanen du inolako kalte-ordainik eskatu jarduera gauzatzen bada, nahiz eta jarduera hasieran aurreikusitakoak baino baliabide tekniko gutxiagorekin egin.

9.–Sarrerak saltzeko sistema.

Udalaren saltzeko sistema (Auditoriuma) erabiltzen ez bada, Auditoriumaren erabilera osorik ordainduko da, gehi 1.500 euroko fidantza (atxikipena) egile-eskubideetarako. Horiek itzuli eginen dira sortutako eskubideak ordaindu eta ordainketaren egiaztagiria bidali ondoren.

10.–Erantzukizun zibileko asegurua, auditoriumean egiten diren jarduera guztietarako.

Erantzukizun zibileko aseguru bat eduki beharko da, eta haren kopia edo egiaztagiria posta elektronikoz eman beharko zaio Udaleko (Auditoriuma) arduradun teknikoari.

Auditoriuma eta agertokia erabiltzeko erabiltzaileak finkatzea.

11.–Auditoriuma 8 orduz erabiltzeko erabiltzaileak finkatzea (besaulki-patioa eta agertokia).

–Erabilera bat urtean: ez da deskonturik aplikatuko.

–Bi erabilera urte naturalean: 50 euroko deskontua erabilera bakoitzeko.

–Hiru erabilera urte naturalean: 75 euroko deskontua erabilera bakoitzeko.

–Lau erabilera urte naturalean: 98 euroko deskontua erabilera bakoitzeko.

–Bost erabilera urte naturalean: 123 euroko deskontua erabilera bakoitzeko.

–Sei erabilera urte naturalean: 148 euroko deskontua erabilera bakoitzeko.

–Zazpi erabilera urte naturalean: 173 euroko deskontua erabilera bakoitzeko.

–Zortzi erabilera urte naturalean: 197 euroko deskontua erabilera bakoitzeko.

–Bederatzi erabilera urte naturalean: 222 euroko deskontua erabilera bakoitzeko.

–Hamar erabilera edo gehiago urte naturalean: 247 euroko deskontua erabilera bakoitzeko.

12.–Agertokia 4 orduz erabiltzeko erabiltzaileak finkatzea.

–Erabilera bat urtean: ez da deskonturik aplikatuko.

–Bi erabilera urte naturalean: 12 euroko deskontua erabilera bakoitzeko.

–Hiru erabilera urte naturalean: 18 euroko deskontua erabilera bakoitzeko.

–Lau erabilera urte naturalean: 24 euroko deskontua erabilera bakoitzeko.

–Bost erabilera urte naturalean: 30 euroko deskontua erabilera bakoitzeko.

–Sei erabilera urte naturalean: 36 euroko deskontua erabilera bakoitzeko.

–Zazpi erabilera urte naturalean: 42 euroko deskontua erabilera bakoitzeko.

–Zortzi erabilera urte naturalean: 48 euroko deskontua erabilera bakoitzeko.

–Bederatzi erabilera urte naturalean: 54 euroko deskontua erabilera bakoitzeko.

–Hamar erabilera edo gehiago urte naturalean: 60 euroko deskontua erabilera bakoitzeko.

13.–Agertokia 8 orduz erabiltzeko erabiltzaileak finkatzea.

–Erabilera bat urtean: ez da deskonturik aplikatuko.

–Bi erabilera urte naturalean: 32 euroko deskontua erabilera bakoitzeko.

–Hiru erabilera urte naturalean: 48 euroko deskontua erabilera bakoitzeko.

–Lau erabilera urte naturalean: 64 euroko deskontua erabilera bakoitzeko.

–Bost erabilera urte naturalean: 80 euroko deskontua erabilera bakoitzeko.

–Sei erabilera urte naturalean: 96 euroko deskontua erabilera bakoitzeko.

–Zazpi erabilera urte naturalean: 112 euroko deskontua erabilera bakoitzeko.

–Zortzi erabilera urte naturalean: 128 euroko deskontua erabilera bakoitzeko.

–Bederatzi erabilera urte naturalean: 144 euroko deskontua erabilera bakoitzeko.

–Hamar erabilera edo gehiago urte naturalean: 160 euroko deskontua erabilera bakoitzeko.

14.–Aulaescena formaturako baldintzak eta prezio publikoaren ordainketa.

Alkatetzak, Kultura/Auditorium Arloko Batzordearen Lehendakaritzak, edo hark eskuordetutako norbaitek, baloratuko du jarduera Aulaescena formatutzat hartzea, alderdi interesdunaren proposamena Udalari (Auditoriumeko arlo teknikoa) bidali ondoren.

Proposamenak gutxienez astean edo hamabostean behingo jarduera jarraitu eta egonkor bat jaso behar du urte/ikasturtean zehar. Formatu hori eskuratzen ahalko dute erroldatutako eta erroldatu gabeko hainbat pertsona, entitate, elkarte, enpresa eta erakundek.

Jarduera Aulaescena formatuan onartu ondoren, entsegu gelak hileko edo noizbehinkako jardueretarako gordetzen ahalko dituzte, gainerako jarduera nagusi(ar)en prezio publiko berean.

Aulaescena formatuaren prezio publikoa ordainduko da hilabete bakoitzeko lehen 5 egunetan, Alkatetzak horretarako emanen duen ebazpenean ezarritako zenbatekoaren arabera, Barañaingo Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan (HAB) edo Udalaren honako banku-kontu honetan diru-sarrera eginez: ES84 2100 5181 1422 0006 4922.

(*) Ikasturteko lehen lauhilekoko jarduera amaitzean, iraila eta abendua bitartean, dagokion erregularizazioa eginen da, egiazko erabilera-orduen arabera, indarrean dagoen ordenantza aplikatuta.

(*) Ikasturteko bigarren seihilekoa amaitzean, urtarriletik maiatzera bitartean, edo urtarriletik ekainera bitartean, dagokion erregularizazioa eginen da, egiazko erabilera-orduen arabera, onetsitako ordenantza berria aplikatuz.

22. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, UDAL ELEMENTUAK ERABILTZEKO PREZIO
PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA

2026KO TARIFAK

(eurotan)

Erroldatuak

Erroldatu gabeak

I. epigrafea.–Langileak

Kontzeptu honengatik aplikatu beharreko tarifak izanen dira zerbitzua egiten den garaian indarrean dauden soldatei dagozkienak, gehi %35, osasun laguntzagatik, Udalak Montepioari egiten dion ekarpenagatik eta pentsioengatik

II. epigrafea.–Materialak

II.1.–Zeramika labea

–5 ordu baino gutxiagoko labealdiak

20,00

30,90

–5 ordutik 10era bitarteko labealdiak

30,70

47,10

Zeramika labea Kultura Etxean egiten diren gauzak egosteko baizik ez da erabiltzen ahal

II.2.–Beirateak: zenbatekoa (1etik 30 egun bitarte) + hausturen ordainketa, halakorik bada

506,90

760,80

II.3.–Aulkiak: zenbatekoa aulki eta egun bakoitzeko

1,10

1,70

II.4.–Mahaiak, mahai eta egun bakoitzeko

5,50

7,10

II.5.–Taulak, taula eta egun bakoitzeko

5,50

7,10

II.6.–Stand modularra (7,5 m²/eguna)

38,50

59,40

II.7.–Stand modularra, izkina (7,5 m²/eguna)

42,00

64,50

II.8.–Megafonia ekipamendua (euro/eguna)

13,10

16,30

II.9.–Hesiak, hesi eta egun bakoitzeko

2,20

2,70

Fidantza, aulki bakoitzeko

1,10

1,10

Fidantza, mahai bakoitzeko

5,50

5,50

Fidantza, taula bakoitzeko

5,50

5,50

III. epigrafea.–Oholtzak

III.1.–Oholtza modulua (1x2 metro). Zenbatekoa, egunean

16,80

24,50

IV. epigrafea.–Kaxa elektrikora konektatzea

IV.1.–Egun erdia

54,60

68,60

IV.2.–Egun osoa

108,50

136,20

Aurreikusi ez diren kasuak parekatuko dira tarifako antzeko kasuekin, kontuan hartuz indarrean dauden kostu ofizialak edo merkatukoak

Tarifa guztiak dagozkie denbora unitateei edo unitateen zatiei

23. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA SARRERA, IZEN-EMATE EDO MATRIKULETARAKO, BARAÑAINGO UDALAK ANTOLATZEN DITUEN KIROL PROGRAMA ETA JARDUERETAKO

2026KO TARIFAK

(eurotan)

Erroldatuak

Erroldatu gabeak

Kirol eskolak (euro/ikasturtea)

83,00

138,00

Gazte eta helduendako jarduerak(yoga, mantentzea, tonofita, GAP, zumba, eta bestelako jarduerak, 15 lagun baino gehiagoko taldeetan)

–Astean saio 1 (euro/lauhilekoa)

32,00

50,00

–Astean 2 saio (euro/lauhilekoa)

61,00

98,00

–Astean 3 saio (euro/lauhilekoa)

93,00

148,00

–Astean 1,5 saio (euro/lauhilekoa)

46,50

74,00

Gazte eta helduendako jarduerak (gehienez ere 15eko taldeendako jarduerak)

–Astean saio 1 (euro/lauhilekoa)

57,00

92,00

–Astean 2 saio (euro/lauhilekoa)

114,00

184,00

Hirugarren adinekoendako kirol jarduerak (euro/ikasturtea)

48,00

90,00

24. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA SARRERA, IZEN EMATE ETA MATRIKULETARAKO, BARAÑAINGO UDALEKO BERDINTASUN ALORRAK ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERA
SOZIOKULTURALETARAKO

2026KO TARIFAK

(eurotan)

Erroldatuak

Erroldatu gabeak

1.–Ikastaroak

–20 orduko ikastaroak

46,10

69,60

–40 orduko ikastaroak

92,20

138,20

Ahalegina eginen da ikastaroek 20 eta 40 ordu bitarte iraun dezaten beti. Hala ez bada, orduen eta zenbatekoen batezbestekoa eginen da

Erroldatu gabeko emakumeak ikastaro eta lantegietan plaza librerik gelditzen bada baizik ez dira onartuko. Haiendako, ikastaro bakoitzaren prezioa erroldatuena baino handiagoa izanen da, arestiko taularen arabera

Ikastaroaren matrikula ez ordaintzeko aukera aztertuko da, eta/edo kuota sinbolikoa besterik ez ordaintzekoa, gizarte-bazterketako egoeran dauden Gizarte Zerbitzuetako erabiltzaileen kasuan, haientzako interes berezikotzat hartzen bada ikastaroa, betiere Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak proposaturik

Ikastaroak hasitakoan ez da itzuliko ordaindutako zenbatekoa

Izena emateko epea bukatuta, eskainitako ikastaroren batean plaza librerik gelditzen bada, matrikula berriak onartzen ahalko dira, baldin eta ikastaro guztia ordaintzen badute

Antolatzaileek ikastaro edo lantegiren bat bertan behera utziz gero, kuotaren zenbatekoa itzuliko zaie izena emandako erabiltzaileei

2.–Bestelako jarduerak

Sentsibilizaziorako eta/edo prebentziorako jarduera soziokulturalak (antzerkia, kontzertuak...) herritar guztientzat

Kuota sinbolikoa 3,00-6,00

25. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA SARRERA, IZEN-EMATE EDO MATRIKULETARAKO, BARAÑAINGO UDALEKO GAZTERIARENTZAKO BALIABIDEEN ZENTROAK ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERA SOZIOKULTURALETARAKO ETA AISIALDIKOETARAKO

2026KO TARIFAK

(eurotan)

Gazteriaren Alorreko ikastaro eta jardueren tarifak

Erroldatuak

Erroldatu gabeak

Ikastaroak: prezioa/ordua

2,00

4,00

Jarduerak

Jardueraren kostuaren arabera

Erroldatuek
halako bi

Tarifak, Gizarte-Zerbitzuen Mendeko Gazteentzako Programak antolatutako jardueretarako

Jarduera

2026ko tarifa
(eurotan)

Osasuna sustatzeko jarduera berariazkoak (Joan-etorri zerbitzua kenduta)

Doan

Baliabide propioekin egiten diren jarduerak eta kostu erantsirik ez dutenak edo gauzatzeko material txikia erostea behar dutenak (eskulanak, Topalekuko lantegiak...)

Doan

Elkarte edo talde egituratuek (Break, BMX, Grafiti...) sustaturiko jarduerak

Doan

Udalak antolatutako txapelketak, lehiaketak eta sariketak

Doan

Prebentzio jarduera selektiboak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak proposatutako pertsona kaltebera edo arrisku handikoentzat, nahiz eta izen-emate irekiak ere onartu talde normalizatuak osatzeko (eskola-laguntza, "Barañainek harrera egiten dizu"...)

Doan

Aisia osasungarriko jarduera espezifikoak

Kuota sinbolikoa

Erroldatuak,
2,50 - 6,00

Kuota sinbolikoa

Erroldatu
gabeak,
5,00 - 12,00

Talde naturalek proposatutako jarduerak (Magic, areto-futbola...): kuotek jo behar dute haien gastuen %50 berdintzera, eta gutxienez ere kostuaren %25era ailegatu behar da jarduera gauzatzeko

Jardueraren kostuaren arabera

Jaietara joateko bus zerbitzua ("Joan-etorri")

Erroldatuak, 2,25 - 5,10

Erroldatu gabeak, 7,70 euro

26. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA BARAÑAINGO UDALEKO GIZARTE ZERBITZUEN ALORRAK ANTOLATZEN DITUEN JARDUERA,
IKASTARO ETA LANTEGIETAN PARTE HARTZEKO ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK

2026KO TARIFAK

(eurotan)

Erroldatuak

(eurotan)

Erroldatu gabeak

(eurotan)

1.–Ikastaroak eta lantegiak (4. eta 5. puntuetakoak izan ezik)

12,00

17,00

2.–Zaurgarritasun sozial eta/edo ekonomikoko egoeran dauden pertsonei zuzendutako jarduerak

Doan

Doan

3.–Baliabide propioak baliatuz eta kostu gehigarririk gabe egiten diren jarduerak

Doan

Doan

4.–Eskulangintzako, aisialdiko eta abarretako jarduerak, erretirodun eta/edo pentsiodunentzat

32,00

69,00

5.–Autonomiaren sustapeneko eta mendekotasunaren prebentzioko zerbitzua

35,00

72,00

27. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA UDALEKO HEZKUNTZA ETA PRESTAKUNTZA ALORRAK ANTOLATZEN DITUEN KIROL JOKOETAN IZEN EMATEKO ETA PARTE HARTZEKO

2026KO TARIFAK

Aplikatuko diren tarifek ordainduko dute betiere, gutxienez, zerbitzuaren zuzeneko kostua; alegia, monitorearen edo zerbitzua ematen duen enpresaren kostua. Hiri-lantegiei dagokienez, aipatutako tarifek gutxienez kostuaren %50 estali beharko dute. Erroldatu gabekoen tarifa izanen da zerbitzuaren zuzeneko kostua gehi %25

28. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA AGIRIAK INPRIMATZEKO
ETA UDAL TELEZENTROKO ARETOA ALOKATZEKO

2026KO TARIFAK

(eurotan)

I. epigrafea.–Agiriak inprimatzea, norbanakoek eskaturik

a) DinA-4 tamainako kopia bakoitzeko

–0 eta 5 arteko inprimatze lan

0,10

–5 inprimatze lan baino gehiago

0,10

II. epigrafea.–Beste batzuk

a) Proiektuen kopiak, CDan

Doakoa

b) Eskaner zerbitzua

Doakoa

III. epigrafea.–Telezentroko aretoa alokatzea

–Ordubetez erabiltzeko prezioa

23,60

–Fidantza

Erabileraren %20

Udal telezentroko aretoa erabili ahal izateko, gutxienez ere 15 egun lehenagotik egin beharko da eskaera, eskabide baten bitartez egin ere

Udalaren organo eskudunak aretoaren erabilera baimendutakoan, behar den udal ordenantzak ezartzen duen zenbatekoa ordainduko da, alokairurako, eta fidantza utziko da bai konponketetarako bai garbiketarako. Fidantzak aretoaren eta ekipamendu informatikoen egoera frogatu ondotik itzuliko dira, konponketei eta/edo garbiketei dagokien zenbatekoa kenduta, halakorik egin behar izanez gero

31. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA BARAÑAINGO UDALAK ANTOLATU ETA UDAL TELEZENTROAN EGITEN DIREN
PRESTAKUNTZAKO LANTEGIETAN IKASTEKO

2026KO TARIFAK

(eurotan)

Erroldatuak

Erroldatu gabeak

I. epigrafea.–Udal langileek ematen dituzten prestakuntza lantegiak

Prestakuntza lantegi eta lagun bakoitzeko

11,30

17,40

32. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA BAIMENA EMAN DADIN INGURUMEN-BABESAREN ERAGINPEAN DAUDEN JARDUERETARAKO ETA INGURUMEN-BABESAREN ERAGINPEAN EZ DAUDEN JARDUERETARAKO (LEHEN ALDIZ ERABILTZEKO EDO ERABILERA ALDATZEKO LIZENTZIA), BAI ETA EGIAZTATZE JARDUERAK EGITEKO ERE, ALDEZ AURREKO BAIMENA EDO KONTROLA BEHAR EZ DUTEN JARDUEREN KASUAN

2026KO TARIFAK

(eurotan)

I. epigrafea.–Jarduerarako lizentzia eta jarduerarako lizentziaren berrikustea

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m² erabilgarriraino

675,80

–75 m² erabilgarritik gora, 100 m²-ra bitarte

839,70

–100 m² erabilgarritik gora, 250 m²-ra bitarte

1.126,40

–250 m² erabilgarritik gora, 500 m²-ra bitarte

1.351,70

–500 m² erabilgarritik gora, 1.000 m²-ra bitarte

1.679,40

–1.000 m² erabilgarritik gora

2.129,90

II. epigrafea.–Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa, eta, jarduera sailkatuetarako udal lizentziarik behar ez duten jardueretan, lehen aldiz erabiltzeko lizentziak edo erabilera aldatzeko lizentziak

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m² erabilgarriraino

619,50

–75 m² erabilgarritik gora, 100 m²-ra bitarte

732,20

–100 m² erabilgarritik gora, 250 m²-ra bitarte

839,70

–250 m² erabilgarritik gora, 500 m²-ra bitarte

952,30

–500 m² erabilgarritik gora, 1.000 m²-ra bitarte

1.121,30

–1.000 m² erabilgarritik gora

1.346,60

III. epigrafea.–Jarduera sailkatuaren titulartasuna aldatzea, eta, jarduera sailkatuetarako udal lizentziarik behar ez duten jardueretan, lehen aldiz erabiltzeko lizentzien eskualdaketa

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m² erabilgarriraino

337,90

–75 m² erabilgarritik gora, 100 m²-ra bitarte

419,80

–100 m² erabilgarritik gora, 250 m²-ra bitarte

563,20

–250 m² erabilgarritik gora, 500 m²-ra bitarte

675,80

–500 m² erabilgarritik gora, 1.000 m²-ra bitarte

839,70

–1.000 m² erabilgarritik gora

1.065,00

Tasa ordaintzetik salbuetsirik daude titulartasun aldaketak eta jarduera sailkatuaren udal lizentziari lotu gabeko jarduerak lehen aldiz erabiltzeko lizentzien eskualdaketak, baldin lehen urtean eskatzen badira jarduera sailkatuaren lizentzia ematen denetik, edo jarduera sailkatuaren udal lizentziari lotu gabeko jarduerak lehen aldiz erabiltzeko lizentzia ematen denetik

Halakoetan, udal teknikariaren ikustaldiagatik baizik ez da tasa ordainduko, 7. ordenantza fiskalak ezartzen duen bezala

IV. epigrafea.–Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena, egiaztatu behar izaten diren obrak egin ondotik

–Ingurumen babesaren eraginpean dauden jarduerak egiten diren lokalak

532,50

–Ingurumen babesaren eraginpean ez dauden jarduerak egiten diren lokalak

532,50

V. epigrafea.–Lizentzia berriz definitzea

–Lizentziaren birdefinizio bakoitzeko, jardueraren izena eta funtzionamendu-araubidea egokitze aldera, ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatzeko:

619,50

VI. epigrafea.–Legedia sektorialean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzea, aldez aurreko baimena edo kontrola behar ez duten jardueren kasuan, jardueraren titulartasuna aldatzen denean

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m² erabilgarriraino

337,90

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m²-tik 150 m² erabilgarriraino

419,80

–Establezimendu edo instalazioak, 150 m²-tik 300 m² erabilgarriraino

563,20

–Establezimendu edo instalazioak, 300 m² erabilgarritik gora (euro/m²)

2,50

VII. epigrafea.–Legedia sektorialean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzea, aldez aurreko baimena edo kontrola behar ez duten jardueren kasuan, 10 kW-etik beherako potentzia mekanikoa duten jarduerak irekitzen, irekiera aldatzen eta erabilera aldatzen denean aire girotuan, klimatizazioan eta aireztapenean, eta/edo 5 kW baino txikiagoko bestelako aparatu edo makinen kasuan

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m² erabilgarriraino

619,50

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m²-tik 150 m² erabilgarriraino

732,20

–Establezimendu edo instalazioak, 150 m²-tik 300 m² erabilgarriraino

839,70

–Establezimendu edo instalazioak, 300 m² erabilgarritik gora (euro/m²)

3,20

VIII. epigrafea.–Legedia sektorialean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzea, aldez aurreko baimena edo kontrola behar ez duten jardueren kasuan, 10 kW-etik gorako potentzia mekanikoa duten jarduerak irekitzen, irekiera aldatzen eta erabilera aldatzen denean aire girotuan, klimatizazioan eta aireztapenean, eta/edo 5 kW baino handiagoko bestelako aparatu edo makinen kasuan

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m² erabilgarriraino

1.290,20

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m²-tik 150 m² erabilgarriraino

1.566,70

–Establezimendu edo instalazioak, 150 m²-tik 300 m² erabilgarriraino

1.966,10

–Establezimendu edo instalazioak, 300 m² erabilgarritik gora (euro/m²)

7,90

Iragarkiaren kodea: L2515816