254. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

2026ko lan-egutegia

Alkatetzaren abenduaren 9ko 424/2025 Ebazpenaren bidez, ezarri da Andosillako udal bulegoak itxita egonen direla hurren zehazten diren honako egun hauetan:

–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak ekainaren 5ean emandako 390/2025 Ebazpenaren bidez (2025eko 129. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 30ekoa) Nafarroako Foru Komunitatearen esparru guztirako onetsitako ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak.

–Irailaren 8a, Cercako Andre Maria. Herriko jaieguna.

–Irailaren 7a, 9a, 10a eta 11, herriko zaindariaren festak.

Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako epeak zenbatzean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Era berean, jakinarazten da honako hau dela jendea hartzeko udal bulegoetako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00ak arte.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Andosillan, 2025eko abenduaren 9an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2516099