254. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Udal planaren aldaketaren araudia, lurzoru urbanizaezinean abeltzaintza intentsiborako instalazioak ezartzeari buruzkoa

Bat etorriz ezarrita dagoenarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea), argitara ematen da Andosillako Udal Planaren hirigintza-araudia, behin betiko onetsi baitzen azaroaren 4ko 148E/2025 Foru Aginduaren bidez (2025eko 236. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 25ekoa).

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Andosillan, 2025eko azaroaren 25ean.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2515406