2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Ekonomia-jardueren gaineko 2025eko zerga borondatez ordaintzeko epea
Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrari jarraituz, aditzera ematen da 2026ko urtarrilaren 23an bukatuko dela epea ekonomia-jardueren gaineko 2025eko zerga dela-eta igorritako kuotak borondatez ordaintzeko.
Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein banku-bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak 2025eko abenduaren 23an kargatuko dira kontuan.
Borondatez ordaintzeko epea iragan eta gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu-bidez kobratzeko.
Altsasun, 2025eko abenduaren 10ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2516138