254. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, barne igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen administrari-ofizialaren bost plaza

Gobernu Batzarraren 2025eko azaroaren 26ko erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen, honako oinarri hauei jarraikiz:

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da betetzea administrari-ofizialaren bost plaza, C mailakoak, barne igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez, jarraikiz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluan ezarritako prozedurari.

1.2. Berriozarko Udalak, 2025eko abuztuaren 25ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Udalaren 2025erako plantilla organikoaren aldaketa (2025eko 184. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, irailaren 16an), jarraikiz zehaztuta dagoenari Berriozarko Udalaren zerbitzuko funtzionarioen eta administrazio-kontratudunen 2025-2028 aldirako lan baldintzei buruzko erabakiaren xedapen iragankorrean. Aipatu aldaketan ezarri zen barne igoera murriztua erabiltzea administrari laguntzailearen zenbait lanpostu (plantilla organikoan 050, 051, 072, 073 eta 075 zenbakiak dituztenak) C mailako administrari-ofizial bihurtzeko (plazen zenbakiak: 125, 126, 127, 128 eta 129). Deialdi bat egin behar da, beraz, horretarako hautaprobetara dei egiteko, bat etorriz 215/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluarekin. Prozesu honen bukaeran plazak betetzen baldin badira, automatikoki amortizatuko dira administrari laguntzailearen lanpostuei dagozkien plazak. Horrenbestez, plantilla organikoko plaza kopurua ez da handituko.

1.3. Mailaz igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du deusetan aldatuko langileak izendapenaren aurretik zuen funtzionarioen araubide juridikoa.

1.4. Mailaz igotzeko proba hauetan parte hartzeak ekarriko du lanaldi osoko funtzionarioen araubide juridikoan sartzea eta araubide horri dagozkion eskubideak aplikatzea.

1.5. Mailaz igoko dira prozesua gainditu eta deialdiko plazen kopuruan sartzen diren izangaiak.

1.6. Mailaz igotzen direnek aurreko lanpostu berari eta zerbitzu edo arlo berari atxikirik jarraituko dute, deialdiko mailari eta kategoriari eta eskatutako ikasketei dagozkien lan eta eginkizunetan jardunen dute eta ordura arte egiten zituzten eginkizunak eginen dituzte, bai eta haien gain uzten diren beste edozein ere, lanpostuaren maila edo talde berriarekin bat etorririk.

1.7. Deialdiko plazek izanen dituzte bete behar diren plazei dagozkien mailaren oinarrizko ordainsariak (C mailakoak) eta plantilla organikoan plaza horietarako jasotzen diren osagarriak:

–Plaza zenbakia: 125. Administrari-ofiziala; M3 hizkuntza-eskakizuna; araubide juridikoa: funtzionarioa; maila: C; sarbidea: oposizio-lehiaketa; lanpostuko osagarria: 15,00; mailako osagarria: 15.00.

–Plaza zenbakiak: 126, 127, 128 eta 129. Administrari-ofiziala; P3 hizkuntza-eskakizuna; araubide juridikoa: funtzionarioa; maila: C; sarbidea: oposizio-lehiaketa; lanpostuko osagarria: 15,00; mailako osagarria: 15.00.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Berriozarko Udalaren zerbitzuko funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea, D mailakoa.

b) Berriozarko Udalaren plantilla organikoko administrari laguntzailearen lanpostu bat betetzeko izendatua edo kontratatua izatea.

c) Abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, salbu eta borondatezko eszedentzian dagoen pertsona zerbitzuak egiten ari baldin bada administrazio honetako beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.

d) Gutxienez ere, batxilergo titulua, bigarren graduko lanbide heziketarena edo balio bereko beste bat izatea. Ez bada betetzen baldintza hori, zortzi urteko antzinatasun aitortua frogatu beharko da, administrazio publikoetan.

e) Bost urteko antzinatasun aitortua frogatzea Nafarroako administrazio publikoetan.

f) 126, 127, 128 eta 129 zenbakidun plazetarako, euskara maila frogatu beharko da, C1 maila, EGA edo baliokidea frogatzen duen ziurtagiria aurkezturik. Orobat frogatzen ahalko da eskatutako jakite mailaren proba espezifikoa eginda, jarraikiz 103/2017 Foru Dekretuan ezarritakoari (Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta mendeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan euskararen erabilera arautzen duen Foru Dekretua).

3.–Eskabideak eta aurkezteko epea.

3.1. Eskabideak telematikoki aurkeztu behar dira nahitaez, "Deialdia, oposizio-lehiaketa murriztu bidez bete daitezen administrari-ofizialaren bost plaza" izapidea erabiliz. Izapide hori sortuko da Berriozarko Udalaren egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.berriozar.es). Aukeran, NAN elektronikoa, ziurtagiri elektronikoa edo Cl@ve erabiltzen ahal dira sartzeko.

Parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharko dira epaimahaiak baloratu beharreko merezimendu guztiak, deialdi honen 6. oinarriaren arabera.

3.2. Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.3. Hautapen prozesuan parte hartu ahal izateko, izangaiek 26,50 euro ordaindu beharko dituzte, espedientea formalizatzeagatik eta azterketa eskubideengatik. Banku-txartelaren bidez ordainduko da. Ordainketa egiteko aukera egonen da egoitza elektronikoan, izena emateko gaituta dagoen izapide berean. Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, ebazpen bat emanen da, onesteko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Udalaren iragarki-taulan.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Udalaren iragarki-taulan argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatu eta aurkeztutakoak ebatzita, alkateak ebazpen bat emanen du, onesteko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Udalaren iragarki-taulan. Ebazpen horretan bertan zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

Izangai bazterturik ez bada, zerrenda hori zuzenean onesten ahalko da behin betiko zerrenda gisa.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

1.–Epaimahaiburua: Iker Marriezcurrena Celaya, Berriozarko Udaleko alkatea.

–Ordezkoa: Félix Puyo Rebollo, Berriozarko Udaleko zinegotzia.

2.–Epaimahaikidea: Beatriz Grocín Garjón, Berriozarko Udaleko kontu-hartzailea.

–Ordezkoa: hark eskuordetza ematen diona.

3.–Epaimahaikidea: Natalia Rodríguez Aguado, Berriozarko Udaleko idazkaria.

–Ordezkoa: hark eskuordetza ematen diona.

4.–Epaimahaikidea: Berriozarko Udaleko funtzionarioen eta administrazio-kontratudunen batzordearen proposamenez izendatua.

–Ordezkoa: Berriozarko Udaleko funtzionarioen eta administrazio-kontratudunen batzordearen proposamenez izendatua.

5.–Epaimahaikide-idazkaria: Bidane Zabalza Alonso, Berriozarko Udaleko Giza Baliabideen arduraduna.

–Ordezkoa: hark eskuordetza ematen diona.

Kalifikazio epaimahaiak hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko du.

5.2. Kalifikazio epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, bertan ez badago gutxienez kideen gehiengo osoa.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 39/2015 Legean abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Kalifikazio epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sortzen diren auzi guztiak.

5.5. Kalifikazio epaimahaiak aholkulari espezialisten laguntza eskatzen ahal du proba baterako edo guztietarako. Aholkulari horien laguntza norberaren espezialitate teknikora mugatuko da.

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da: lehiaketaldia lehenbizi (30 puntu), eta oposizioaldia gero (70 puntu), oinarri hauetan zehazten den gisara.

6.1. Lehiaketaldia.

Epaimahaiak baloratuko ditu izangaiek alegatutako merezimenduak, behar bezala frogatuak, ondoko baremoaren arabera. Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak.

Nafarroako administrazio publikoetan, administrari laguntzailearen, administrari-ofizialaren edo antzeko lanpostuetan egindako urte bakoitzeko, bi puntu. Gehienez ere, 30 puntu.

Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da. Era berean, lanaldi partzialetan egindako zerbitzuen kasuan, emanen da proportzioan dagokion puntuazioa.

125 zenbakidun plazari bakarrik aplikatzekoa. 100 puntuko gehieneko puntuazioari 5,00 puntuko gehieneko balorazioa gehituko zaio euskara jakiteagatik, plantilla organikoan lanpostu horretarako ezarritako M3 profilaren arabera:

a) Euskarazko A1 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa, jarraikiz Europako Erreferentzia Esparruari: 1,00 puntu.

b) Euskarazko A2 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa, jarraikiz Europako Erreferentzia Esparruari: 2,00 puntu.

c) Euskarazko B1 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa, jarraikiz Europako Erreferentzia Esparruari: 3,00 puntu.

d) Euskarazko B2 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa, jarraikiz Europako Erreferentzia Esparruari: 4,00 puntu.

e) Euskarazko C1 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa, jarraikiz Europako Erreferentzia Esparruari: 5,00 puntu.

Titulu edo ziurtagiri bat baino gehiago aurkeztuz gero, epaimahaiak maila gorena duena baizik ez du baloratuko.

Ezar daitezen euskararen jakite maila frogatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen 210/2010 Ebazpena.

Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko azalpen eta datu osagarriak.

Euskararen jakite maila agiri bidez frogatu ez dutenei, eta eskabidean hala eskatu dutenei, dei eginen zaie proba egin dezaten, hizkuntza maila frogatzeko.

6.2. Oposizioaldia.

Aurreikuspenen arabera, oposizioaldia 2026ko otsailetik aurrera hasiko da. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

6.2.1. Ariketa teoriko-praktikoa: idatziz erantzun beharko zaie 35 galderari. Horiek izanen dira I. eranskineko gai-zerrendako gaiei buruzkoak. Zenbait erantzun emanen dira aukeran galdera bakoitzean, baina bakarra izanen da zuzena. Ariketa egiteko gehieneko denbora izanen da epaimahaiak ezartzen duena.

Erantzun zuzen bakoitzeko bi puntu emanen dira, eta oposizioko ariketaren balorazioan 70 puntu ematen ahalko dira gehienez.

Oposizioko ariketa baztertzailea izanen da. Bazterturik geldituko dira ariketaren gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez (35 puntu, alegia) lortzen ez duten izangaiak.

6.2.2. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik baztertuko dira azterketara agertzen ez direnak edo nortasuna frogatzen ez dutenak arestian aipatutako agirietako baten bidez.

Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenendako, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean azaldutakoaren arabera.

Hautapen aldiko proba bakoitzaren kalifikazioa emandakoan, epaimahaiak behin-behineko kalifikazioak argitaratuko ditu Udalaren iragarki-taulan eta web orrian, eta bost egun balioduneko epea emanen du izangaiek alegazioak aurkezteko. Epaimahaiak alegazioak ebatzi ondoren, behin betiko kalifikazioak onetsiko dira eta horiek ere Udalaren iragarki-taulan argitaratuko; behar denean, proba gainditu duten izangaiak eta baztertuak adieraziko dira.

7.–Proba gainditu dutenen zerrenda.

7.1. Hautapen prozesua amaituta, epaimahaiak jendaurrean paratuko du proba gainditu dutenen zerrenda, lortu duten puntuazioaren arabera ordenatuta, ariketa egin den tokian eta Berriozarko Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.

7.2. Epaimahaiak izendapen proposamena igorriko dio deialdia egin duen organoari, egoki diren izangaien alde, hau da, prozedura gainditu eta deialdiko plaza kopuruan sartzen diren izangaien alde. Proposamena Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da.

8.–Esleipena eta plazaz jabetzea.

Tokiko Gobernu Batzarrak, erabaki baten bidez, plaza esleituko dio puntuazioaren arabera hala dagokion lehiakideari, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

8.1. Hautapen prozesua amaituta eta izendapen proposamenarekin bat, Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki baten bidez izendatuko ditu prozesua gainditu eta deialdiko plaza kopuruan sartzen diren izangaiak, eta horiek izanen duten maila berria zehaztuko du. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.2. Izendatzen diren izangaiek izendapenaren ebazpenean horretarako ezartzen den egunean jabetu beharko dute plazaz, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik.

9.–Datuen babesa.

Izangaiei honako honen berri ematen zaie, jarraikiz 2016/679 (EB) Erregelamenduari (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO); zehazki, haren 13. artikuluari:

–Berriozarko Udalaren ardura da deialdiko parte-hartzaileek emandako datu pertsonalen tratamendua.

–Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.

–Hona hemen oinarri juridikoa: DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, bete dadin tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat), eta DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, kontratu bat gauzatzeko, interesduna denean kontratu horren alderdi bat, edo tratamendua beharrezkoa denean kontratu aurreko neurriak aplikatzeko, berak eskatuta).

–Datuak zer helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko beharrezkoa den denbora guztian ere. Aplikatuko da artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudia (Nafarroako Toki Erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

–Datuak komunikatuko dira legeak aurreikusitako kasuetan (5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa), barnean dela gardentasunaren atarian argitaratzea, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin.

–Titularrek eskubidea izanen dute datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz, datuak babesteko ordezkariaren bidez dpd@berriozar.es helbidean edo webgunearen bidez (www.berriozar.es).

–Halaber, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.

10.–Errekurtsoak.

10.1. 39/2015 Legearen 112. artikuluan aipatzen diren kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

10.2. Deialdi honen oinarrien kontra edo aplikatzeko egintzen kontra, egintza horiek ez badira epaimahaiak eginak, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legeari (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa), bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1–Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena: Langile motak. Funtzionario publikoen hautaketa. Funtzionario izaera hartu eta galtzea. Plantilla organikoak, funtzionario zerrendak eta espediente pertsonalak. Administrazio-egoerak. Eskubideak eta betebeharrak. Ordainsariak.

2.–11/2009 Foru Dekretua, otsailaren 9koa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua. III. kapitulua (lizentzia soldatadunak), IV. kapitulua (lizentzia soldatagabeak) eta V. kapitulua (baimen soldatadunak).

3.–Administrazio elektronikoa eta egoitza elektronikoa. Ziurtagiri elektronikoa eta sinadura digitala. Cl@ve. Oinarrizko kontzeptuak. Utilitateak.

4.–AUNA. Espedienteen eta erregistroaren kudeatzailea. SERES, SEGEX, SEFYCU eta SEGRA.

5.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Atariko titulua: xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua. III. titulua, IV. kapitulua: administrazioen arteko harreman elektronikoak.

6.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko legea): prozedurako interesdunak. Administrazio publikoen jarduna: jarduteko arau orokorrak; moduak eta epeak (II. titulua, I. eta II. kapituluak).

7.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: administrazio-prozedurari buruzko xedapenak, administrazio-espedientearen antolamendua (IV. titulua, III. kapitulua). Administrazio-errekurtsoak (V. titulua, II. kapitulua).

8.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen Oinarriei buruzkoa. II. titulua. Udalerria: I. kapitulua. Lurraldea eta biztanleria.

9.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: III. titulua, I. kapitulua: 1. eta 2. atalak.

10.–Berriozarko Udalaren Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Ordenantza.

Oharra: gai guztiak eskatuko dira deialdi hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunean indarra duen legediaren arabera.

Berriozarren, 2025eko azaroaren 26an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2515657